Ehun Egunak
Wikipedia(e)tik
(Frantsesez, Cent-Jours) Napoleon I.aren agintaldiko azken garaiari eman zioten izena (1815eko martxoaren 20tik uztailaren 8ra arte). Elbako uhartetik ihes egin ondoren, monarkia konstituzionala ezarri nahi izan zuen Napoleonek eta horretarako burgesiaren gogoko ziren Benjamin Constanti eta Lazare Carnoti dei egin zien, eginbide hartan laguntzeko. Baina Vienako Biltzarrera (1814ko iraila-1815eko ekaina) bildutako estatuek aginte guztietatik kanpora egon zedila erabaki zuten. Enperadore ohiak armada osatu eta Belgika aldera bidali zuen, baina aliatuen osteek Waterlooko Guduan garaipena lortu ondoren, alde batera utzi behar izan zituen asmo haiek guztiak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.