Nikita Khrustxev

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nikita Khrustxev
Никита Хрущёв
Nikita Khrustxev

1953ko martxoaren 14a  – 1964ko urriaren 14a
Aurrekoa Georgi Malenkov
Ondorengoa Leonid Breznev

Jaiotza 1894ko apirilaren 15a
Kalinovka, Kursk, Errusiar Inperioa
Heriotza 1971ko irailaren 11  (77 urte)
Mosku, SESB
Alderdi Politikoa Alderdi Boltxebikea
Sinadura Nikita Khrustxev-ren sinadura

Nikita Sergeievitx Khrustxev (errusieraz: Ники́та Серге́евич Хрущёв, nʲɪˈkʲitə sʲɪrˈɡʲejɪvʲɪ̈t͡ɕ xrʊˈɕɕof ahoskatua; Kalinovka, Ukraina, 1894ko apirilaren 17Mosku, 1971ko irailaren 11) Iosif Stalinen ondorengoa izan zen Sobietar Batasunaren buruan. SESBeko Alderdi Komunistaren Lehen Idazkaria 1953 eta 1964 bitartean, nahiz Ministroen Biltzarreko Burua 1958tik 1964 arte. Alderdikideek boteretik kendu zuten 1964an, Leonid Brezhnev jarriz.

Biografia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930eko hamarkadako purga Stalinistak ekidin ondoren, bere kokapena Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista barruan oso aldekoa zen Stalin beraren ondorengoa izateko. Honen heriotza 1953ko martxoan gertatu zen, baina hiru urte igaro behar izan ziren Khrustxevek Sobietar Batasunaren botere guztia bereganatu zuen arte. Boterea lortzeko leia honetan Beria, Malenkov eta Molotov izan zituen aurkari nagusi gisa. Esan bezala, 1956. urtean bereganatu zuen Sobietar Batasunaren boterea eta 1957an ez zuen jada aurkari politiko garrantzitsurik alderdiaren barruan, beraz, bere politika martxan jartzeko inongo oztoporik ez zuen aurkituko ondorengo urteotan.

Hartutako lehenetariko neurri bat, Stalinen gorpua Moskuko Plaza Gorrian dagoen mausoleotik kentzea izan zen. Hau bertan jarri zuten bere heriotzaren ondoren Leninen gorpuaren aldamenean. Keinu hau hurrengo urteotan Khrustxev berak bultzatu zituen destalinizazioaren eta erreformen ikur bihurtu zen. Baina Khrustxeven agintaldia zerbaitegatik gogoratua bada, hau duda barik 1962eko Kubako misilen krisia da, behar bada Gerra Hotzaren unerik beroena.

1964an SBAKak kaleratu egin zuen bere ordez Leonidas Breznev jarri zuelarik. 1971an hil zen. Politika mundutik guztiz baztertuta igaro zituen bere azken urteak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Nikita Khrustxev