Panda handi
|
|
||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Panda handia
|
||||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
Panda handia (Ailuropoda melanoleuca) ugaztuna den eta hartzaren familikoa den animalia da. Bere jatorria Txina erdialdean duena. Espeziea deskribatu zuen aurreneko zientifiko europearra Armand David ezpeletarra izan zen.
Bi azpiezpezie daude:
- Ailuropoda melanoleuca melanoleuca : Panda gehienak espezie horretakoak dira. Sichuan eskualdeko alderdi menditsuetan ageri da espezie mota hori.
- Ailuropoda melanoleuca qinlingensis : Qinling eta Shaanxi mendietan dago. Sichuaneko hartzetatik bereizten dira euren kolorea ezberdina delako.
Eduki-taula |
Ezaugarriak [aldatu]
Leku bakoitzeko pandek itxura ezberdina daukate. Sichuaneko panda ezagunena da eta ile zuri eta beltza dauka. Qinling espeziea, ez hain ugaria, ile arrea du. Belarriak, muturra, begien inguruko ileak eta sorbaldan ile ilunenak daude eta, aurpegian, sabelan eta bizkarrean ile zuriak.
Euren zangoetan bost atzamar daukate eta seigarren bat erpuru moduan. Euren begiak oso txikiak dira. Beste hartzen begi niniak borobilak dira baina pandenak berriz katuenak bezalakoak dira.
Elikadura [aldatu]
Nahiz eta haragijaleen ordenakoak izan, gehien bat belarjalea da. Jaten duten %99-a banbu kanabera da. Batzuetan zomorroak, arrautzak, marraskariak eta orein kumeak jaten dituzte. Egunean 40kg bamnbu jaten dute eta hori jateko 14 ordu behar izaten dute. Egunaren denbora gehiena jaten ematen dute. Gatibutasunean euren janaria banbua, azukre kanabera, arroz ahia, azenarioa, sagarra eta batata da.
Ugalketa eta jaiotza [aldatu]
Hartzek heldutasun sexualera iristen dira 5 eta 7 urte bitartean, beraz, hortik aurrera, kumeak izateko gaitasuna dute. Ugalketa garaia udaberrian izaten da. Sasoi honetan bitik bostera arteko hartzak ari daitezke lehian eme bat estaltzeko, eta honi dagokionez, bizpahiru aldiz burutu daiteke arrakasta ziurtatzeko; aldi bakoitza 30 segundo eta 5 minutu artean irauten duelarik.
Haurdunaldiak 135 egun irauten ditu. Behin amaituta, normalean kume bat edo bi jaiotzen dira, 90 eta 130 gramo bitartekoak izaten direnak. Horregatik, kume bakar bat hartu eta hazten dute, eta beste kumea han utzi eta hiltzen uzten dute. Kumea jaiotzerakoan itsua da eta bere azalak kolore arrosa du. Amak kumeak eradoskituko du 30 minutuz 6 eta 14 aldiz egunean. Ama baino ez da kumeaz arduratuko, eta bakarrik kumeak bi urtera heltzen den arte. Ondorioz, beste kume bat izateko denbora tartea bi urtetakoa da.
Panda baten bizi itxaropena 12 urtetakoa da. Gehien iraun zuen pandak 36 urteraino heldu zen (giza 144 urte).
Ohiturak [aldatu]
Pandak normalean animalia bakartiak dira. Euren jarduerarik garrantzitsuena eguzkitan jartzean da. Beste denbora gehiena lotan ematen dute. Euren lurraldea markatzeko uzki guruinak, gernua eta atzaparrekin utzitako aztarnekin. Tropikoetako animalia denez hibernatzeko ohitura galdu du.
Kontserbazio egoera [aldatu]
Jaiotza tasa txikiak, heriotza tasa handia eta ingurumenaren suntsiketaz gain,desagertzeko arriskuan jartzen dute Panda. Txinako arauak oso zorrotzak dira Panden ehizaren inguruan. Beste animalia batzuentzat jarritako harrapagailuak askotan pandak zauritzen amaitzen dute.
Arrakasta [aldatu]
Panda 1869an ospetsu egin zen Mendebaldean, ehiztari batek Panda larruazal bat Armand David misiolari eta exploratzaile Ezpeletarrari eraman zionena. 1936an Ruth Harkness Estatu Batuetara panda kume bat eroan zuen eta maitasunez hartzen hasi ziren han pandak. 1936tik 1946ra pandak eramaten hasi ziren, euren larruazala eskuratzeko. 1947an ekintza hori debekatu zuten eta txinatarrak euren borondate ona adierazteko pandak oparitzen hasi ziran.
Erreferentziak [aldatu]
- Kepa ALTONAGA, Armand David. Pandaren Aita. Elhuyar. 2001. (300 orrialde); ISBN 978-84-95338-75-4.
Kanpoko loturak [aldatu]