Patri Urkizu
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Patri Urkizu Sarasua | |
| Jaio | 1946ko irailaren 2a | |
| Lezo (Gipuzkoa) | ||
Patri Urkizu Sarasua (Lezo, Gipuzkoa, 1946ko irailaren 2a - ) euskal idazlea da. Filologia Erromanikoan lizentziaduna da Salamancan eta Euskal Filologian doktore Euskal Herriko Unibertsitatean.
Euskal Idazleen Elkartearen presidente izendatu zuten 1989an, eta kargu hartan egon zen 1997 arte. Horrez gain, Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura saileko zuzendaria izan zen. Gaur egun euskaltzain urgazlea da.
Bere semea Urtzi Urkizu kazetari eta idazlea da.
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Narrazioa
- Nola Kursaal berria suntsitu zen (1984, Elkar)
- Sekulorun sekulotan (1975, Kriselu)
[aldatu] Nobela
- Etsipenez. Jon Chahoren memorioizunak- 196 or., 19 cm. (1984, Elkar)
- Zoazte hemendik (1995, Susa)
[aldatu] Saiakera
- Literatura eta kritika (1970, Lur)
- Euskal teatroaren historia (1975, Kriselu)
- Astolasterrak (1984, E.J. Antzerti)
- Euskal antzertia (1984, E.J. Euskadiko Antzerti Zerbitzua)
- Zuberoako irri teatroa (1989, GAK)
- Balada zaharrez (2005, Erein)
- Teatro Vasco. Historia, reseñas y entrevistas, antologia bilingüe, catalogo e ilustraciones (2009)
[aldatu] Poesia
- Dorrejilko kanta (1977, Luis Haranburu)
- Zeren azken finean (1984, GAK)
[aldatu] Biografia
- Agosti Chahoren bizitza eta idazlanak. 1811-1858 (1992, BBK)
- Maria Dolores Agirre eta Euskal Antzertia (2004, Egan)
- Anton Abbadia. 1810-1897. Biografia saioa (2002, Bilboko Udala)
[aldatu] Bertsoa
- Bertso zahar eta berri zenbaiten bilduma (1798) (1987, Durangoko Udala)
- Bertsolaritzaren Historia I (1991, Etor)
- Bertsolaritzaren Historia II (1991, Etor)
[aldatu] Kantua
- Senpereko Kantu Xaharrak (2001, Lankidetzan bilduma. Eusko Ikaskuntza).
- Agosti Chahoren kantutegia (2006, Susa).
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Patri Urkizu literaturaren zubitegian