Ramon Madaula Canadell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramon Madaula Canadell
Bizitza
JaiotzaSabadell1962ko azaroaren 12a (61 urte)
HerrialdeaKatalunia
BizilekuaSabadell
Familia
Ezkontidea(k)Sílvia Munt i Quevedo
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0534528 Edit the value on Wikidata

Ramon Madaula Canadell (Sabadell, Bartzelona, Katalunia, 1962ko azaroaren 12a) antzerki, zinema eta telebistako aktorea da. Josep Madaula margolariaren anaia da, eta Jaume Madaula Izquierdo aktorearen osaba.

Txalo konpainiak 2022an Sagastitarrak antzezlana taularatu zuen Ramon Madaularen Els Brugarol antzezlana egokituta. Arriaga Antzokiaren laguntzarekin produzitu zuten, Koldo Olabarrik, Ainhoa Etxebarriak eta Joseba Apaolazak osatu zuten antzezlaneko aktore taldea, eta Begoña Bilbao konpainiako kidea arduratu zen zuzendaritzaz.[1][2]

Bizialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sabadellen ekin zion bere ibilbideari, Jordi Boixaderas, Anna Boell eta Carles Sabaterriekin antzerkia eginez afizionatu mailan . Ondoren, Bartzelonako Antzerki Institutuan ikasi zuen eta 1984an lortu zuen titulazioa. Antzeztu du Joan Lluís Bozzo, Ariel García Valdés, Josep Maria Flotats, Lluís Pasqual eta Mario Gas zuzendariekin, besteak beste. Telebistaren alorrean, Emma Vilarasaurekin batera Ventdelplà filmeko protagonistetako bat izan da. Aktore berarekin egindako Krimenak seriearen protagonista ere izan da, eta paper garrantzitsuak izan ditu TV3ko Estació d'enllaç i Digui, digui serieetan. Zinemaren alorrean, besteak beste, Jordi Cadena, Ventura Pons, Francesc Belleit, Vicente Aranda eta Carles Mira zuzendarien filmetan agertu da.

Hainbat aldiz saritu dute bere ibilbidean: 2007ko Arte Eszenikoen Bartzelonako Hiria Saria, El Libertinok emana. "Sabadellenc 2007" saria. 2004ko Butaca saria Calígula filmeko aktore onenari. "Aktore Profesionalen Elkarteak" 1991n zinemako aktore onenaren saria eman zion La teranyina lanari eta antzerkiko bigarren aktore onenaren saria El viatge (1990) filmean.

Valldoreixen bizi da. Bere bikotekidea Sílvia Munt aktore eta antzerki- eta zinema-zuzendaria da.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Els Brugarol. (2021) [3]
  • Ramon Madaularen Hautetsia (2017), Roger Casanovasek zuzendua
  • David Mameten "Oleanna" (2012), David Selvasek zuzendua
  • William Shakespeareren "El mercader de Venecia" (2012)
  • Eric-Emmanuel Schmitten libertinoa (2007 – 2008), Joan Lluís Bozzok zuzendua
  • Cap al tard / Arratsalde aldera (2007), Santiago Rusiñolen prosa autobiografikoetan oinarritua eta Sílvia Munt-ek zuzendua
  • Helbide ezezaguna (2006), Fernando Bernuések zuzendua
  • Albert Camusen Calígula (2004), Ramon Simók eta Viñasek zuzendua
  • Anton Txékhov-en Hiru ahizpak (2004), Ariel García Valdés-ek zuzendua
  • Patrick Marberren Acosta't (2003), Tamzind Towsend-ek zuzendua
  • David Planaren El paradís oblidat / Paradisu ahaztua (2002), Carlota Subirósek zuzendua
  • Howard Barker-en Escenes d'una execució / Exekuzio baten eszenak (2001-2002), Ramon Simók eta Viñasek zuzendua
  • Àngel GuimTerra Baixa / Tierra Baja (2000), Ferran Madicoren zuzendaritzapean.
  • Anton Txékhov-en Kaioa (1997), Josep Maria Flotats-ek zuzendua
  • Tony Krushnerren Àngels a America (1996), Josep Maria Flotats-ek zuzendua
  • Friedrich von Schiller-en Bidelapurrak (1995), Lluís Homarrek zuzendua
  • A.R.Gumey-ren Maitasun-gutunak (1995), Josep Costak zuzendua
  • Ariel Dorfmanen Heriotza eta dontzeila (1994)
  • B. Prielen Abuztuko dantza (1993), Pere Planellak zuzendua
  • Christopher Isherwooden kabareta (1992), Jerome Savaryk zuzendua
  • Soldaduaren historia (1991). Stravinski, Lluís Homarrek zuzendua
  • Eugene O'Neill-en Bidaia egun luze batetik gauera (1991), John Strasberg-ek zuzendua
  • Eduardo Mendozaren Errestaurazioa (1990), Ariel García Valdésen zuzendaritzapean
  • R. Gomis-en Capvespre al jardí / Ilunabarra lorategira (1990), Lluís Pasqualek zuzendua
  • Federico García Lorcaren Izengabeko komedia (1989), Lluís Pasqualek zuzendua
  • Manuel Vázquez Montalbánen Bidaia (1989), Ariel García Valdések zuzendua
  • Rafael Albertiren El hombre deshabitado (1988), Emilio Hernándezek zuzendua
  • Arthur Schnitzlerren La Ronda (1986), Mario Gasek zuzendua
  • Bergeraceko Cyrano (1985), Edmond Rostand-ena, Maurizio Scaparrok zuzendua
  • Santiago Rusiñolen L'auca del senyor Esteve / Esteve jaunaren auca (1984), Pere Planellak zuzendua.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jordi Cadena-ren La por (2013)
  • Elisa K (2010), Jordi Cadena eta Judith Colell
  • Pretextos (2008), Sílvia Muntena.
  • Vorvik (2005), José Antonio Vitoria
  • Salvador García Ruizen Les veus del vespre / Ilunabarreko ahotsak (2003)
  • Emakume-adarrak (1995), Enrique Urbizuren eskutik
  • Paco Caminoren Haz lo que te dé la gana (1995)
  • Jordi Cadena-ren Nexe (1995)
  • La niña de tus sueños (1995), Jesús Delgadorena
  • El perquè de tot plegat Guztiaren zergatia (1995), Ventura Ponsen Quim Monzó obran oinarritua.
  • Cómo ser infeliz y disfrutarlo / Nola izan zorigaiztoko eta gozatu (1994), Enrique Urbizuk emana
  • Turkiako pasioa (1994), Vicente Arandarena
  • Monturiol, el senyor del mar (1993), Francesc Bellmuntena
  • Jaime Caminoren El llarg hivern Negu luzea (1992)
  • Francesc Casanovaren No et tallis ni un pèl / Ez kikildu (1992)
  • La teranyina /Amarauna (1990), Jaume Cabréren obran oinarritua, Antoni Verdaguerrek zuzendua
  • El mar y el tiempo (1989), Fernando Fernán Gomez
  • Daniya, jardí de l'harem / Daniya, harenaren lorategia (1988), Carles Mirarena
  • Ferran Llagostera-ren Bar-Cel-Ona (1987)
  • José María Ulloqueren El Gran Serafín (1987)

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gavilanes /G abiraiak (2010) (3 atal)
  • Gran Reserva / Erreserba Handia (2009 -)
  • Ventdelplà (2005-2010), 226 kapitulu
  • De moda / Modakoa (2004 - 2005), 13 kapitulu
  • La Mari (2003), Jesus Garayren telefilma
  • Mirall trencat / Ispilu hautsia (2002), Mercè Rodoredaren obran oinarritua, Orestes Larak zuzendua
  • Carles, Vianako printzea (2001), Silvia Querren telefilma
  • Balkoitik (2001), Jesús Garayren miniseriea
  • Crims / Crímenes (2000), 13 atal, Jordi Fradesek zuzendua
  • Ellas son así (1999), 14 kapitulu
  • Médico de familia / Familia-medikua (1999), 4 kapitulu
  • Hermanas / Ahizpak (1998), 5 kapitulu
  • Laia, el regal d'aniversari / Laia, urtebetetzeko oparia (1995), Jordi Fradesen telefilma
  • Estació d'enllaç / Lotura-estazioa (1994 - 1999), 140 kapitulu
  • La dama enamorada (1993), Xavier Berraondoren telefonoa
  • Un día volveré / Egun batez itzuliko naiz (1993), serie txiki bat, Pere Betriuk zuzendua
  • Errestaurazioa (1990), Ariel García Valdésen teledrama, Eduardo Mendozaren antzezlanean oinarritua.
  • Pedro I, el cruel (1989), Francesc Abadek zuzendutako serie txikia
  • Digui, digui /Esan, esan (1984)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazioaren zati bat Avui egunkariaren Placeres gehigarritik atera da, 8.6.22tik.

  1. Perlines Apalategi, Leire. (2022-08-17). «'Sagastitarrak' lanarekin abizenaren eztabaida oholtzaratuko du Txalok» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  2. Antzokia, Teatro Arriaga. «SAGASTITARRAK» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  3. (Katalanez) «Ramon Madaula: “Ningú li posa als fills el cognom de la mare”» RAC1 2022-05-19 (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]