Samira Negrouche

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Samira Negrouche

Bizitza
JaiotzaAljer1980ko irailaren 13a (43 urte)
Herrialdea Aljeria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, itzultzailea, idazlea, medikua eta poeta

Samira Negrouche (Aljer, 1980ko irailaren 13a) idazle eta poeta frankofono aljeriarra da. Medikuntzan doktorea da. Aljerian lan egiten du eta bertan bizi da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samira Negrouche nazioartean autore ezaguna da, batez ere bere poesiagatik, baina prosazko testuak, testu akademikoak eta dramaturgikoak ere idazten ditu, besteak beste.[2] Aljeriako eta arabiar poesia garaikidearen itzulpen lan garrantzitsua egiten du, baita jatorriz eskualdeetako hizkuntzetan edo eremu urriko hizkuntzetan idatzitako beste testu batzuena ere, ingelesera eta frantsesera zuzenduta. Bere espiritu geldiezinak hainbat arlotan lan egitera bultzatzen du, hala nola bideoan, antzerkian, dantzan, argazkigintzan eta arte bisualetako beste adierazpen anitzetan.[3]

Negrouchek Frantziako Liburuaren Zentro Nazionaleko beka bat lortu zuen 2004 eta 2005 artean literatur egoitza bat egiteko. Halaber, Arthur Rimbauden Charleville-Mézièresko etxera gonbidatu zuten.

2009an, Lyonen, "Sans prevention…" , Angélique Ionatos musikazale eta kantari greziarrarekin egindako antzezpenak oihartzun handia izan zuen. Beste ikuskizun batzuk Katerina Fotinaki konpositore, gitarrista eta kantari greziarrarekin aurkeztu ziren.[3] 2012an, "Soleils, à rebours de la poésie d’Algérie" ikuskizuna ere sortu zuen, arrakasta handia izan zuena, Aljeriaren independentziaren berrogeita hamar urteak ospatzeko. 2012. urtean, Ici è là aldizkarirako Aljeriako egungo poesia frankofonoa argitaratzeko lan bat eraman zuen aurrera. Arabieraz, tamazigez eta frantsesez idatzitako Aljeriako poesia garaikidearen bilduma bat ere prestatu zuen Quebeceko Exit aldizkarirako.

Samirak oso bizitza literario aktiboa darama, eta, aldizka, nazioarteko literatura-ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen dute. Ekitaldi horietan, askotan, parte-hartzaile soil gisa ez ezik, koordinatzaile edo administratzaile gisa ere parte hartzen du. Lodeve hiriko "Voces del Mediterraneo" jaialdiaren nazioarteko batzordeko kidea da eta Aljeriako PEN klubeko idazkari nagusia. CADMOS elkartea ere sortu zuen, Mediterraneoko kultura-ondarea zaintzeko konpromisoa hartu zuena. Bere poesia hogeita bost hizkuntzatara itzuli da ingelesa, arabiera, bulgariera, gaztelania, italiera eta greziera barne.[4]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Faiblesse n’est pas de dire… Argel: Barzakh, 2001.
  • Les Vagues du silence, Yasminah Salih, Argel, Al Ikhtilef, 2002.
  • L’opéra cosmique, Argel, Al Ikhtilef, 2003.
  • Iridienne, Echalas: Color Gang, 2005.
  • A l'ombre de Grenade, Tolosa, Lettres Char-nues, 2006.
  • Cabinet Secrets, Echalas: Color Gang, 2007.
  • Le Jazz des oliviers, Blida: Editions du Tell, 2010.
  • Seul l'amandier refleurira, l'Amandier-en argitarapenak, 2012
  • Six arbres de fortune autour de ma baignoire, Mazette argitarapenak, 2017.
  • Quai 2I1, partition à trois axes, publicions Mazette, 2019.
  • Alba Rosa, Color Gang, 2019.
  • Traces, Fidel Anthelme X, 2021.

Antologiak eta lan kolektiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • J’ai embrassé l’aube d’été, Villeurbanne: Editions La Passe du vent, 2004.
  • L’Heure injuste!, Villeurbanne: Editions La Passe du vent, 2005.
  • Départements et territoires d’outre-ciel, Villeurbanne: Editions La Passe du vent, 2006.
  • Dans le primège du soleil et du vent, Villeurbanne: Editions La Passe du vent, 2007.
  • Pour Tous!, Villeurbanne: Editions La Passe du vent, 2009.
  • Triangle: Poésies en traduction, Aljel: Alpha, 2009.
  • Samira Negrouche (arg.), Lignes d'horizons, Blida: Editions du Tell, 2010.
  • Samira Negrouche (ed), Six arbres de fortune autour de ma baignoire, Editions Mazette, 2017
  • Samira Negrouche (arg.), Quand l’amandier refleurira, Aljeriako poeta garaikideen antologia, Paris: Editions de l’Amandier, 2012

Bere lanaren itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Il palo eletro soltanto, itzulpena italierara, Giovanni Dettoriren eskutik, Soliana, 1. zk. (Cagliari), 2007ko azaroa. Revista de cultura, 21-25. or.
  • Jazz degli ulivi, italierarako itzulpena, Annie Urselli, Alberobello, Italia: Poiesis Editrice, col. Diwan della poesia, 2011.
  • Ehun eta laurogei gradutara, Carlos Alvarado-Larroucau, Rosario - Buenos Aires, Argentine: §eta Magog, 2012.
  • A chacun sa révolution, bilingue fr/it, Trad. G. Napolitano, Naples: Édition La stanza del poeta, Italie. 2006
  • Banipal, Arabiar Literatura Modernoko aldizkaria, 45. zenbakia, Marilyn Hackerrek ingelesera itzulitako poemak, 2012ko negua.
  • Monologues du jasmin, Krassimir Kavaldjiev-ek bulgarierara itzulia, Small Press Stations, Sofia, Bulgaria 2015.
  • Udsat Erindring, Morten Chemnitzek danierara itzulia. NorthLit edizioak, Aarhus, Danimarka 2018.
  • The olive-trees’ Jazz and other poems, Marilyn Hackerrek amerikarrera itzulia. Pleiades Press, AEB, 2020 (2021eko poesiarako Dereck Walcott sariaren finalista eta ALTA 2021ko poesiako Itzulpen Sari Nazionala).
  • Hogei hizkuntza baino gehiagotara itzulitako testuak, aldizkari, antologia edo kolektibo espezializatuetan aldizka argitaratuak, hogeita hamar bat herrialdetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) «France-Algérie: la poésie en trait d'union» parismatch.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  2. (Frantsesez) «Samira Negrouche» Babelio (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  3. a b «Le Printemps des Poètes» www.printempsdespoetes.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  4. «El Mougar-A front-tiers de poésie» Djazairess (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]