Ska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ska
Sorrera1950eko hamarkada
SorlekuaKingston, Jamaika
HedapenaHasieran Jamaikan, 1960ko hamarkadan zehar Ingalaterran eta 1980ko hamarkadan zehar mundu osora
InstrumentuakGitarra elektrikoa , baxua, kontrabaxua, tronpeta, tronboia, saxofoia, teklatua eta ahotsa
Azpigeneroak
Rocksteadya, duba, dancehalla eta reggaea

Ska jamaikar jatorriko musika estiloa da, 1950eko hamarkadako sound systemetan sortua.

Historia

Ska musika Kingstonen jaio zen, Jamaikako hiriburuan 50. hamarkadan. Jamaikako hiri handietan, jende asko plazetan elkartzen zen; bertan, soundsystem-ek (Dj-en antzekoak), estatubatuar jazz, soul eta, batez ere rhythm & blues musika motetako abesti berriak jartzen zituzten eta jendea hara joaten zen, musika entzutera. Hasieran, furgoneta bat besterik ez zen, musika ekipo zaratatsu batekin. Furgoneta horiek sinbolo batzuk eramaten zituzten, ska musika irudikatzen zituztenak, lauki zuri-beltzekin.

Edward Seaga-k, geroago Jamaikako lehen ministro bilakatu zenak, musika jamaikarra sustatu zuen. 1958. urtean, “West Indian Records Limited” sortu zuen: bertako artisten musika ekoizten zuten, abesti estatubatuarrak interpreta zitzaten. Urte horretan bertan, Laurel Aitken abeslari ezezagunak lehen grabazioa egin zuen. Handik urte batzuetara, beste artista batzuek ere beren disko-etxeak sortu zituzten. Hamarkada horren amaieran, Kingstoneko musikariek hainbat musika mota nahastu zituzten: jazza eta rhythm & bluesarekin esperimentuak egiten hasi ziren, Karibeko musikarekin fusionatuz. Kantak beraien gustura onduz, ska sortu egin zuten.

Ez dago ziur ska izenaren arrazoia: Skatalites taldeko kideek diotenez, horrela deitzen da, Cluet Johnson baxu jotzaileak “Love Skavoovie” esaten zuelako bere lagunak ikustean; aldiz, Ernest Ranglin gitarra jotzaileak esaten zuenez, hitz horrek gitarrak egiten zuen soinua deskribatzen zuelako. Agian bi ideia horien nahasketa da, Cluet Johnsonek baitzioen hitz horrek onomatopeiaren bidez azaltzen zuen musika horren soinua.

70. hamarkadan, jamaikar etorkin rudeboy askok Inglaterrara alde egin zuten. Bertan ska punkaren soinu azkarrarekin nahastu zen baina, betiko gisan, beti ere era alai eta dantzagarrian. Handik urte batzuetara, talde ingeles asko oso ezagunak egin ziren: adibidez, The Specials, The Selecter, The Beat, Bad Manners eta Madness. Gero, musika estilo hori azkar-azkar hedatu zen Europa osoan zehar.

Ska taldeak Ska taldeok mundu osoan zehar oso ezagunak dira: The Skatalites, Toots and the Maytals, Desmond Dekker, The Beat, The Specials, Madness, The Selecter... Euskal Herrian ska talde asko eta ezagunak ere badaude, adibidez: Kortatu, Skalariak, Betagarri, Fermin Muguruza, Ze Esatek, Hertzainak, Tijuana in Blue, Ska-p... Gaur egun, talde gehienak jaietan kontzertuak ematen dituzte, eta lagun askok ondo pasatzeko bakarrik sortzen dute taldea.

Musika-tresnak Ska talde batean normalean erabiltzen diren musika tresnak honako hauek dira: baxua, gitarra, bateria, saxofoia, tronboia, teklatua eta tronpeta. Zenbait talde beste musika-tresna batzuk ere erabiltzen dituzte: trikitrixa, dultzaina, harmonika, gaita...

Hainbat ska talde

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ska Aldatu lotura Wikidatan