Skjaldmö

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hervor ezkutudun anderearen heriotza hunoen aurkako guduan zehar. Peter Nicolai Arbo margolariaren lana.

Skjaldmö (islandieraz skjaldmær, suedieraz sköldmö, euskaraz Ezkutudun Anderea esan nahi du) eskandinaviar mitologiaren arabera gerlari baten antzera borrokatzea aukeratu zuen andere edo neska gazte birjin bat zen.[1] Hervarar saga eta Gesta Danorum kontakizunetan maiz aipatuak dira.

Nordisk familjebok suediar entziklopediaren arabera skjaldmö andereak beste germaniar herrien kontakizunetan ere agertzen omen zen: godoak, nahiz zinbrioak eta markomanoen istorioetan. Skjaldmö emakumezko gerlari birjinak Walkirien sorreraren oinarri izan zire. Jada XX. mendean, John Ronald Reuel Tolkien idazleak Eraztunen Jauna kontakizuneko Éowyn anderea sortzeko oinarri gisa ere Skjaldmö emakumezko gerlari birjinak, honi Rohango Ezkutudun Anderea ezizena ipini ziolarik (Tolkienek erabilitako ingeleszko Shieldmaiden ezizena, antzinako eskandinavierazko Skjaldmö izenaren parekidea da)..[2]

Eskandinaviar sagetan ezkutudun Andere hauen aipamenak ugari dira, esate baterako Volsunga sagako Brynhildr izeneko Walkiria, Hervarar sagako Hervor anderea, Hrólfs saga Gautrekssonar kontakizuneko Thornbjörg suediar printzesa, edota Gesta Danorum kontakizuneko Hed, Visna eta Veborg pertsonaiak.

Saxo Grammaticus kontakizunaren arabera, Brávellirgo guduan daniarren alde 300 ezkutudun anderek borrokati omen zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Skjaldmö Aldatu lotura Wikidatan
  1. Harrison, D. & Svensson, K. (2007). Vikingaliv. Fälth & Hässler, Värnamo. ISBN 978-91-27-35725-9. 71. orr.
  2. Sköldmö pertsonaia Nordisk familjebok (1917) liburuan..