Truro
|
Truro |
|
|---|---|
| — Hiria eta Parrokia Zibila — | |
| Izen ofiziala | Truro |
| Estatua Herrialdea Eskualdea Konderria |
Hego-mendebaldea Kornualles |
| Koordenatuak | 50°15′50″N 05°03′04″W / 50.26389°N 5.05111°WKoordenatuak: 50°15′50″N 05°03′04″W / 50.26389°N 5.05111°W |
| Posta kodea | TR1-4 |
| Biztanleria | 17.431 bizt. (2001) |
| http://www.truro.gov.uk | |
Truro (kornubieraz Truru) Erresuma Batuan dagoen Ingalaterra hego-mendebaldeko Kornualles herrialde eta konderriko hiriburua da, udalerririk populatuena St Austell den arren (2001ean 22.648 biztanle).
Kornuallesko hiri bakarra da, bai eta Britainia Handian hegoaldeen dagoen udalerria ere. Barnealdean kokatuta dago, baina kostaldetik gertu eta Kenwyn eta Allen ibaiek sortzen duten Carrick Roads/Dowr Carrek izeneko itsasadarraren aldean.
Eduki-taula |
Leku interesgarriak [aldatu]
- Truroko Katedrala (1880-1910): Arkitektura neogotikozko tenplua.
- Royal Cornwall Museum: Kornuallesko museo nagusia eta zaharrena da, herrialdeko historia, kultura, arkeologia, arte eta geologiaren erakusketa eskaintzen duena.
- Hall for Cornwall (1846): Hiriko antzokia eta auditorioa da, granitozko aurrealdea duena, beste garai batean udaletxea bertan eduki izan zuena.
- Cornwall's Courts of Justice (epaitegia).
- Cornwall Council (Kornuallesko Kontseilua).
Udalerri senidetuak [aldatu]
Truro senidetuta Boppard (Renania-Palatinatua) udalerri alemaniarrarekin eta Morlaix/Montroulez hiri bretainiarrarekin.
Bestela, Truro izeneko udalerriak ditugu Eskozia Berrian (Kanada) eta Massachusettsen (AEB) ere bai.
Iruditegia [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez)Truroko Udal webgunea
- (Ingelesez)Truroko Merkatal Ganbera
- (Ingelesez)"Hall for Cornwall"
|
||||||||||||||