1918ko gripe pandemia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Espainiar gripeaz gaixoturiko Fort Rileyko soldaduak, Kansas-eko Campu Funston-eko ospitale militarrean

1918ko gripe pandemiaEspainiako gripea ezizenaz ere ezaguna— 1918. eta 1919. urteetan munduan 500 milioi pertsona kutsatu[1] eta 20-100 milioi lagun hil zituen[2][3][4] gripe pandemia izan zen. Pandemia 1918ko urtarrilean hasi eta 1920 arte iraun zuen, Artikoraino eta Pazifiko uharteetaraino ere hedatuta. Ohiz kanpoko gripe pandemia larria izan zen, H1N1eko A azpimotako birusaren kariaz[5]. Historian izandako pandemia larrienetarikoa izan zen[6][7][8], eta gaur egun ere ez dugu aski datu historiko eta epidemiologikorik haren jatorri geografikoa zehazteko.

Gaixotasun kutsakorrek dagoeneko bizi-itxaropena murriztu zuten XX. mendearen hasieran. Baina pandemia honen lehen urtean Ameriketako Estatu Batuetako, adibidez, bizi-itxaropena 12 urtetan murriztu zen[9][10]. Gripe gehienek gazte, zahar eta beste gaixotasunen batengatik ahuldutakoak hiltzen dituzte, baina 1918ko gripe pandemiak osasuntsu zeuden gazteak hil zituen, batez ere[11].

Zientzialariek pandemia hau azaltzeko hainbat azalpen proposatu dituzte. Ikerketa batzuek proposatzen dute birusaren bariantea berez zela agresiboa. Ikerlari talde batek biktimen ehun izoztuetako laginak erabili zituen, birusa erreproduzitzea lortuz. Ikerketa horretan aurkitu zuten infekzioa animalietan ematen zenean, arnas-aparatuaren akats orokorra ematen zela, eta gorputza hiltzen zela zitokina ekaitz baten ondorioz, hau da, gorputzaren gehiegizko erreakzio immunitarioaren ondorioz. Honek azal lezake agian bere ez ohiko izaera larria eta biktimen adin profila hain zehatza eta mugatua izatea, gazte helduek sistema immune sendoa baitute, heriotza tasa baxuago zuten profiletan (haur eta adinekoak) ahulagoa den bitartean[12].

Azken aldian egindako ikerketek jatorrizko txosten-medikuak hartu dituzte oinarri[13][14]. Aurkitu dute infekzio birala ez zela izan beste gripe batzuk baino agresiboagoa, baina epidemia emateko zirkunstantzia bereziak zeudela, batzuk Lehen Mundu Gerrari lotuak, tartean elikadura eskasa, ospitaleak eta eremu medikuak gainezka, higiene eskasa... ondorioz, infekzio bakterianoa sortu zen, biktima gehienak hil zituena, normalki ohean hilzori egon ostean[15][16]. Garaiko datu medikuak ez dira nahikoak pandemiaren jatorri geografikoa identifikatzeko[1]. 1920ko hamarkadako entzefalitis letargikoaren agerpenean paper zuzena izan zuen[17].

Espainiako gripea ezizena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Guda Mundialaren Aliatuek, Espainiako gripea izena eman zuten Espainiako aldizkariek estatu hau gudan ez zegoenez arreta gehiago eman baitzioten gaixotasunari zentsurarik ez baitzen aplikatu hedabideetan. Hori dela eta, Estatu Batuetan eta gainerako Europan kasu erregistratuak ugari ziren arren, Espainian larritasun handiagoa zuelako ustea zabaldu zen. Izan ere, Alemania, Erresuma Batua eta Frantzian hedabideetan gaixotasunari eta hilen kopuruei buruzko berriak zentsuratu zituzten, tropen morala jaitsiko ote ziren beldur. Hortik datorkio pandemia hari Espainiako gripea ezizena.

Jatorriari buruzko teoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikertzaile gehienek 1918ko martxoan, Estatu Batuetan hasi zela onartzen dute, are gehiago, zenbait ikerlarik Texaseko Camp Funston gunean kontraturik zeuden langile txinarrak identifikatu dituzte epidemia zabaltzearen errudun.

Edonola ere honako hipotesiak jorratu dira pandemia honen jatorria zehazterako orduan:

  • Étaples (1916–1917): John Oxford britainiar birologoaren ustetan, Frantziako iparraldean (Pas-de-Calais Saila) kokaturiko britainiar base militarrean hasi zen pandemia. Han izandako animalien, gudarien eta fronteko gaixoen nahasketa iradoki du birusaren kausa bezalaxe, garaiko Abrahams medikuaren hipotesiari jarraituz, baseko ospitaleraturiko gaixoetan agertu zen zornedun bronkitis pneumokozikoari lotuta.
  • Frantzia-Espainia arteko mugako birus agerraldia (1918ko iraila)

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian espainiar gripeak hiru agerraldi izan zituen:[18]

  • Lehenbiziko agerraldiak ez zuen eragin handirik izan. Espainiatik heldu zen, eta Bilbo inguruan izan zuen eragina. Iruñean 15 lagun hil ziren maiatza eta ekaina artean. Udan gripea desagertu zen, eta irailean berriz agertu.
  • Bigarrengoa kaltegarriena izan zen. Identifikatu den lehenbiziko fokua Irunen (Gipuzkoa) eta Hendaian (Lapurdi) zegoen. Anton Erkorekaren esanetan, «Seguruenik trenaren bidez helduko zen, eta hortik aurrera, epidemia ikusten dugu zabalduta. Urrian Europa osoan dago epidemia». Nafarroako iparraldean ere agertu zen Irun eta Hendaiarekin batera, Goizuetan adibidez. Irunen 1918ko iraila eta urrian populazioaren %1 hil zen gripe horren kari. Hildako gehien izan zituen eguna irailaren 22a izan zen; 10 lagun zendu ziren. Gripeak aurrera egin zuen Euskal Herrian behera, Baiona eta Donostia pasatuta, Gasteizeraino ailegatuta. Oso agudo zabaldu zen eritasuna, eta Bilbo kolpatu zuen urrian.
  • Hirugarren agerraldi bat ere izan zen, baina Euskal Herrian bolada bat baino, eritasuna toki batzuetan berriz agertu zela dirudi. Izan ere, ez zen asko zabaldu. Urdaibai inguruan baizik ez zuen eragin nabarmenik izan.

Ikertzaile batzuen aburuz, laugarren bolada bat ere izan zen 1920an. Oro har, Euskal Herrian epidemia bat-batean agertu zen, ez zuen denbora askorik iraun eta mila lagunetik hamabi hil zituen. Gainera, garaiko hedabideetan ikus daitekeenez, alarma piztu zuen gizartean. Eragina oso ezberdina izan zen herriaren arabera. Haietako batzuetan gogor kolpatu zuen 1918ko gripeak: Orozkon (Bizkaia) herritarren %25,7 hil zen, eta Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) hilkortasuna %61,1era ailegatu zen urrian. Hildako gehienak 1918ko udazkenean izan ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Taubenberger, Jeffery K.; Morens, David M. (2006-01) «1918 Influenza: the Mother of All Pandemics» Emerging Infectious Diseases (1): 15–22 doi:10.3201/eid1201.050979 ISSN 1080-6040 PMID 16494711 PMC PMC3291398 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.
  2. Patterson, K. D.; Pyle, G. F. (1991) «The geography and mortality of the 1918 influenza pandemic» Bulletin of the History of Medicine (1): 4–21 ISSN 0007-5140 PMID 2021692 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.
  3. (Ingelesez) «Emerging Infectious Diseases journal - CDC» Emerging Infectious Diseases journal . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.
  4. Beatriz., Echeverri Dávila, (1993) La gripe española : la pandemia de 1918-1919 (1. ed. argitaraldia) Centro de Investigaciones Sociológicas ISBN 8474761875 PMC 32971614 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.
  5. Wayback Machine 2015-11-17 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.
  6. Patterson, K. D.; Pyle, G. F. (1991) «The geography and mortality of the 1918 influenza pandemic» Bulletin of the History of Medicine (1): 4–21 ISSN 0007-5140 PMID 2021692 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.
  7. «The 1918 Influenza Pandemic» virus.stanford.edu . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.
  8. (Ingelesez) Johnson, Niall P. A. S.; Mueller, Juergen (2002-03-01) «Updating the Accounts: Global Mortality of the 1918-1920 "Spanish" Influenza Pandemic» Bulletin of the History of Medicine (1): 105–115 doi:10.1353/bhm.2002.0022 ISSN 1086-3176 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.
  9. The Nation's Health . : The Great Pandemic : : The United States in 1918-1919 : . 2016-10-26 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.
  10. Life expectancy in the USA, 1900-98 2003-06-08 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.
  11. «The Influenza Epidemic of 1918» www.archives.gov . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.
  12. 1947-, Barry, John M., (2004) The great influenza : the epic story of the deadliest plague in history Viking ISBN 0670894737 PMC 52853905 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.
  13. (Ingelesez) MacCALLUM, W. G. (1919-03-08) «PATHOLOGY OF THE PNEUMONIA FOLLOWING INFLUENZA» Journal of the American Medical Association (10): 720 doi:10.1001/jama.1919.02610100028012 ISSN 0002-9955 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.
  14. (Ingelesez) Hirsch, E. F.; Mckinney, M. (1919-06-01) «An Epidemic of Pneumococcus Bronchopneumonia» Journal of Infectious Diseases (6): 594–617 doi:10.1093/infdis/24.6.594 ISSN 0022-1899 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.
  15. (Ingelesez) Brundage, John F.; Shanks, G. Dennis (2007-12) «What Really Happened during the 1918 Influenza Pandemic? The Importance of Bacterial Secondary Infections» The Journal of Infectious Diseases (11): 1717–1718 doi:10.1086/522355 ISSN 0022-1899 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.
  16. (Ingelesez) Morens, David M.; Fauci, Anthony S. (2007-04) «The 1918 Influenza Pandemic: Insights for the 21st Century» The Journal of Infectious Diseases (7): 1018–1028 doi:10.1086/511989 ISSN 0022-1899 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.
  17. Vilensky, Joel A.; Foley, Paul; Gilman, Sid (2007-08) «Children and Encephalitis Lethargica: A Historical Review» Pediatric Neurology (2): 79–84 doi:10.1016/j.pediatrneurol.2007.04.012 ISSN 0887-8994 . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.
  18. Tubia, Iker (2018-03-06) «Oinazea ekarri zuen gripe pandemia» BerriaCC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]