Edukira joan

1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia
Irudi
Honen parte daBertsolari Txapelketa Nagusia
Data1967ko ekainaren 11
1980
KokalekuAtano III.a pilotalekua
AntolatzaileaEuskaltzaindia
Partehartzaile kopuru10
Parte-hartzaileak
Irabazlea

1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1967ko ekainaren 11an ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren VI. edizioa izan zen eta Euskaltzaindiak antolatu zuen. Orduko 10 bertsolari onenek hartu zuten parte. Donostiako Anoeta pilotalekuan jokatu zen eta Manuel Olaizola "Uztapide"k irabazi zuen, bere hirugarren txapela izan zen.

Pio Caro Barojak TVErentzat grabatu zuen finala. Film dokumental honek Fiesta. Bersolaris. Poetas populares vascos izenburua izan zuen.

Gai jartzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Xalbador txapeldunordea izan zen arren, berak jasotako txistuak pasa dira historiara.
PostuaBertsolaria
TxapeldunaManuel Olaizola "Uztapide"
2Fernando Aire "Xalbador"
3Jon Lopategi
4Joxe Migel Iztueta "Lazkao Txiki"
5Jose Luis Gorrotxategi
6Migel Arozamena
7Txomin Garmendia
8Mattin Treku "Mattin"
9Jon Mugartegi
10Bautista Madariaga
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko gertaera azaltzen duen bideoa.

Bertsolaritzako pasarterik ezagunenetakoa eta zalantzarik gabe tamalgarriena gertatu zen. Arratsaldeko saiora Uztapide, Xalbador, Lopategi eta Lazkao Txiki sailkatu ziren eta epaileek buruz burukorako Uztapide eta Xalbadorren izenak eman zituztenean ikusleak haserretueta bost minutu eta erdiz txistuka arituz Xalbador sailkatu izanagatik protesta egin zuten.

Iskanbila baretu zenean Xalbadorrek honako bertso hau bota zuen.

Anai-arrebak, ez, otoi, pentsa
neure gustora nagonik,
poz gehiago izango nuen
albotik beha egonik;
zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat, ez, nik:
txistuak jo dituzue bainan
maite zaituztet oraindik!

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Kanpo estekak

    [aldatu | aldatu iturburu kodea]