Ángela Molina
Ángela Molina | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ángela Molina Tejedor |
Jaiotza | Madril, 1955eko urriaren 5a (69 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Aita | Antonio Molina |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, koreografoa eta dantzaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Ángela Molina Tejedor (Madril, 1955eko urriaren 5a - ) Luis Buñuel edo Manuel Gutiérrez Aragón filmetan ospea lortu zuen espainiar aktorea da. Italian, Frantzian eta Latinoamerikan ere arrakasta izan zuen 100 bat filmetan parte hartu zuelarik eta David de Donatello italiar akademiako saria eta Donostiako Zinemaldiko Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zituen besteak beste.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ángela Molina Tejedor 1955eko urriaren 5ean jaio zen Madrilen.
Aita Antonio Molina abeslari eta aktore famatua izan zuen eta Paula, Miguel, Mónica eta Noel senideak ere interpretazio eta musika munduan dabiltza. Ángelaren alaba ere, Olivia Molina, aktorea da.
Bera baino 10 urte gazteagoa den Leo Blakstadekin ezkondua, Ángelak 47 urte zituenean izan zuen alaba gazteena: Maria.
Hervé Tirmarche argazkilari eta errealizadorearekin izandako harremanak 3 seme-alaba eman zizkion: Olivia (1980), Mateo (1982) eta Samuel (1987). Egun, Leo Blakstad kanadarrarekin ezkonduta dago eta beste bi seme-alaba izan ditu: Antonio (1995) eta María (2003).
« | Mi hombre, mi ejemplo, la persona más respetuosa y libre que he conocido en mi vida. Y al mismo tiempo consagrado a mí. Consagrados el uno al otro."[1] | » |
2012an, lehen iloba izan zuen, bere alaba Oliviak Sergio Mur aktorearekin izandakoa.
Hasierak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ballet klasikoa, espainiar dantzak eta Arte Dramatikoa ikasi zituen RESADen. Zirkuan egin zuen lan Frantzian eta espainiar dantza klasikoko irakasle izan zen bere lehen filmean agertu baino lehen: No matarás (César F. Ardavín, 1974). 19 urte betetzear zituenez gero, zineman murgildu da bete-betean.
« | Me siento identificada con la juventud inconformista. No quiero ni acordarme de mi primera etapa como actriz. En España no se ayuda suficientemente a la genie que empieza"[2] | » |
Trantsizio garaian, ez zuen modan jarri zen destapean lan egin nahi izan eta kalitate eta konpromisoa biltzen zituen ekoizpenetara zuzendu zuen bere lana, askotan, gizarte, politika edo historiako gaiak ukituz[3].
1976an, ezezkoa eman zion Vicente Aranda zuzendariak proposaturiko Cambio de sexo filmeko protagonista izateko aukerari eta, horren ordez, Antoni Ribasen La ciutat cremada edo Jaime Caminoren Las largas vacaciones del 36 lanak egin zituen. Urtebete lehenago, azkenean Alicia Sánchezek interpretatuko zuen José Luis Borauren Furtivos filma ere proposatu zioten. Uko egin zion hari ere, baina 1979an, La Sabina filmean egingo zuten elkarrekin.
1977an, Luis Buñuelek Fernando Reyrekin bere Cet obscur objet du désir filmerako protagonista izatea eskaini zion. Lan honek finkatuko zuen bere izena nazioartean eta europar zinematografiarako ate ugari irekiko zizkion. Carole Bouquet aktore frantsesarekin elkarbanatu zuen papera eta bere pertsonaiak izaera misteriotsua agertuko zuen, itxura xume eta gozoaren azpian.
Arrakasta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980ko hamarkadan, Ángela Molina pertsona ezaguna bilakatu zen pantaila handian, bai Espainian eta baita Frantzia eta Italian ere, Alemanian eta AEBetan ere sarrera izan zuelarik. Hizkuntza ezberdinak hitz egiten dituenez, maiz, ez dago ahotsa doblatu beharrik.
Gillo Pontecorvoren Operación Ogro, Jaime Chávarriren Bearn o La sala de las muñecas... Italiar telebistan La Bella Otero egingo zuen eta Jaime de Armiñán, Luigi Comencini, Ricardo Franco, Marco Bellocchio, Bigas Luna edo Lina Wertmüllerren aginduetara egingo zuen lan.
Manuel Gutiérrez Aragón kantabriarrarekin etorriko zitzaizkion aukera bikainak: Camada negra, El corazón del bosque, Demonios en el jardín edo La mitad del cielo. Hemen Ángelaren hitzak:
« | Las películas que he hecho con él han marcado mi alma y mi forma de trabajar.[4] | » |
1985ean, New Yorkeko Kritikaren sari handia jaso zuen eta, hurrengo urtean, italiar akademiak banatzen dituen David de Donatello saria jasotzen zuen lehenengo artista kanpotarra bilakatu zen[5].
1986an, La mitad del cielo filmak Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra eman zion Donostiako Zinemaldian eta Goya Sarien 1.go ediziorako izendatua izan zen.
Artista multidiziplinarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lan artistikoa ez zen filmetan soilik geratu. Musikan ere probatu nahi izan zuen eta Con las defensas rotas diskoa editatu zuen. Muertos de amor abestia ere egin zuen Georges Moustakiren ondoan, baina film batean erakutsiko zuen hobeto bere musikarako gaitasuna: Jaime Chávarriren Las cosas del querer. 1989 eta 1995ean egin zituen bi atalak eta pertsonaia bitxia tokatu zitzaion Ángelari.
Esquilache filma ere grabatu zuen, Fernando Fernán Gómezekin batera, Josefina Molinaren agindupean.
Ana Belén eta Victoria Abrilekin batera, hoberen ordaindutako artista espainiarra kontsideratuta dago eta 1990etik aurrera, lanak bakantzen joan zen. Ezezkoa eman zion Bigas Lunari Las edades de Lulú filmerako. Hemen Ángelaren hitzetan:
« | una historia de erotismo elaborado que, a la hora de la verdad, es un porno.[6] | » |
« | la noticia de que Bigas Luna "no pensaba hacer una película de erotismo blando" -tal y como declaró a este periódico-, sino respetar las duras escenas de la novela y con Ángela Molina de protagonista, sí que resultaba más sorprendente. A finales de la semana pasada ha surgido la polémica, pues Ángela Molina ha decidido finalmente no rodar la película. "La semana pasada, Ángela estuvo haciendo unas pruebas de vestuario y se echó a llorar diciendo que no podía hacer la película, pese a tener un contrato firmado y a falta de 10 días de comenzar el rodaje", afirma el productor Andrés Vicente Gómez... "Lo que ha hecho no tiene ninguna excusa, porque ha tenido mucho tiempo para pensárselo, ha estado ensayando con Bigas Luna y las escenas no son tan escabrosas", añade. "Yo creo que ha influido que su marido, Hervé Timarché, va a rodar una película a finales de julio y ella va a ser la protagonista, y que en el fondo le ha dado miedo hacer de Lulú".[6] | » |
Miguel Littínen Sandino egin zuen, Nikaraguako lider iraultzailearen bizitza gai hartuta. Alain Tannerren L'Homme qui a perdu son ombre filmean hartu zuen parte Francisco Rabalen ondoan. Marcello Mastroiannirekin agertu zen Le voleur d'enfants filman eta, Ridley Scotten 1492: Conquest of Paradise Gérard Depardieurekin. 1995ean, Gilmet egin zuen Viggo Mortensenekin.
Kosta zitzaion Pedro Almodóvarri baietza ematea, baina azkenean egin zuen. 1997an, Carne trémula egin zuen eta emakume heldua agertu zigun, bizitzaren aztarnak markatua. Ez zen lan erraza izan Almodóvarrekin egin zuena, baina bere laugarren Zilarrezko Fotogramas Saria lortu zuen eta Goyarako laugarren izendapena ere bai.
Hermanas telebistarako komedian ere egin zuen lan eta proiektu ezberdinetan hartu zuen parte: El mar, Punto de mira (One of the Hollywood Ten), Sagitario, Al sur de Granada, Los Borgia edo La caja[7].
2007an, El destino de Nunik estreinatu zuen, armeniarren genozidioa azalduz. Paolo eta Vittorio Tavianiren agindupean egin zuen lan Paz Vegaren ondoan. Giuseppe Tornatoreren film pare batean parte hartu eta gero, Almodóvarrekin egin zuen lan berriro Los abrazos rotos filma, Penélope Cruzen amaren paperean.
2010az gero, Gran Reserva seriean egin zuen lan Emilio Gutiérrez Cabaren ondoan.
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2002an, Troya, siglo XXI egin zuen Meridako Antzerki Klasikoaren Jaialdian[8].
2005ean, Mrs. Robinson xarmangarria izan zen Andrés Limak zuzendutako El Graduado lanean eta bere alaba Olivia ere lankide izan zuen.
Robert Wilsonek zuzenduriko eta Susan Sontagek egokituriko Henrik Ibsenen La dama del mar lanarekin itzuli zen handik 3 urtetara.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La dama del mar, Robert Wilson (2008).
- El Graduado, Andrés Lima (2005).
- Troya, siglo XXI, Jorge Márquez y Gerardo Vera (2002).
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Discografía
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Las cosas del querer. 2ª parte (1995)
- Banda sonora original|B.S.O. Las cosas del querer. Manuel Banderarekin (1989)
- Con las defensas rotas. Kolaborazioa Georges Moustaki (1986)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- David de Donatello Sariak
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1986 | David de Donatello artista protagonista hoberenenari | Camorra: Contacto en Nápoles (Un complicato intrigo di donne, vicoli e delitti) | Irabazlea |
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1986 | Zilarrezko maskorra artista hoberenenari | La mitad del cielo | Irabazlea |
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2012]] | Goya Saria emakumezkoaren interpretazioari | Blancanieves | Izendapena |
1997 | Emakumezko hoberenenari | Carne trémula | Izendapena |
1989 | Goya Saria emakume protagonista hoberenenari | Las cosas del querer | Izendapena |
1988 | Interpretazio hoberenenari | Luces y sombras | Izendapena |
1986]] | Emakume protagonista hoberena | La mitad del cielo | Izendapena |
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1998 | Emakumezko telebista-aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas saria | [[Hermanas | Izendapena |
1997]] | Emakumezko zinema-aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas saria | Carne trémula Edipo alcalde |
Irabazle |
1993 | Emakumezko zinema-aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas saria | Mal de amores | Semifinalista |
1989 | Emakumezko zinema-aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas saria | Esquilache Las cosas del querer |
Izendapena |
1986 | Emakumezko zinema-aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas saria | El río de oro La mitad del cielo Lola (1986) |
Irabazle |
1982 | Emakumezko zinema-aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas saria | Demonios en el jardín | Izendapena |
1979 | Espainiar zinemaren aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas saria | El corazón del bosque La Sabina |
Irabazle |
1977 | Espainiar zinemaren aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas saria | Camada negra Nunca es tarde |
Irabazle |
- Medallas del Círculo de Escritores Cinematográficos
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2012 | Artista sekundario hoberenenari | Blancanieves | Irabazle |
- Premios de la Unión de Actores
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2012 | Zine Artista Sekundario hoberena | Blancanieves | Izendapena |
1997 | Zine Artista Sekundario hoberena | Carne trémula | Izendapena |
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2012 | Emakume protagonista hoberena | Blancanieves | Izendapena |
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2011 | Artista hoberena | Gran Reserva | Irabazle |
- Malagako Zinema Espainiarra
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2012 | Artista hoberena | Miel de naranjas | Irabazle |
2002 | Málaga Saria ibilbide zinematografikoagatik | Irabazle |
- Besteak
- 2013
- Ohorezko Saria Guadalajara Iberoamericano Saria Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldia (Mexiko).
- 2012
- Ohorezko Saria Ciudad de Alicante Alakanteko Zinemaldia.
- Espiga de Honor (Valladolideko Nazioarteko Zinema Astea).
- 2011
- Luis Ciges Saria (Islantillako Zinemaldia).
- 2010
- Luis Buñuel Saria (Huescako Nazioarteko Zinemaldia).
- 2009
- Ohorezko Saria (Lleidako Zinemaldia).
- Nacho Martínez Saria (Gijóneko Zinemaldia).
- 2007
- Ohorezko Saria Fellini 8 1/2 del Festival EuropaCinema de Viareggio.
- Interpretazio Saria (Ibizako Nazioarteko Zinemaldia) La caja filmagatik.
- 2002
- Urrezko Domina Arte Ederren Merituari.
- 1999
- Ohorezko Saria Ciudad de Huelva (Huelvako Zinemaldia).
- 1996
- Interpretazio Saria (Cartagenako Zinemaldia) Las cosas del querer 2 filmagatik.
- 1989
- Interpretazio Saria (Santarémgo Zinemaldia) La mitad del cielo filmagatik.
- 1985
- New Yorkeko Kritika Saria Demonios en el jardín filmagatik.
- ACE Saria artista hoberenenari Demonios en el jardín filmagatik.
- 1982
- Interpretazio Saria Montréalgo Zinemaldian.
- 1981
- Interpretazio Saria (Nueva Delhiko Zinemaldia) La Sabina filmagatik.
- Epai mahaia
- Laburmetraien epai mahaiko kide (Cannesko Nazioarteko Zinemaldia 1998.
- Epai mahaiko lehendakaria (Berlíngo Nazioarteko Zinemaldia) 1999.
- Epai mahaiko kidea (Donostiako Zinemaldia) 2000.
- Epai mahaiko kidea (Málagako Zinemaldia) 2010.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.fotogramas.es/Peliculas/Carne-de-neon/Angela-Molina-Nunca-he-sabido-muy-bien-lo-que-es-el-miedo
- ↑ (Gaztelaniaz)http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/abc/1976/01/18/149.html
- ↑ (Gaztelaniaz) http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/blanco.y.negro/1975/08/30/047.html
- ↑ (Gaztelaniaz)http://elpais.com/diario/1998/02/07/cultura/886806011_850215.html
- ↑ (Gaztelaniaz) http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/abc/1986/08/18/065.html
- ↑ a b (Gaztelaniaz)http://elpais.com/diario/1990/05/22/cultura/643327209_850215.html
- ↑ (Gaztelaniaz) http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/abc/2004/08/24/081.html
- ↑ (Gaztelaniaz) http://www.youtube.com/watch?v=T9fgAKZ-Rxc
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ángela Molina |
- Tico Medina. Ángela Molina, claro objeto de deseo. ABC, 13/08/2002
- Vicente Molina Foix. Ángela Molina. Arrebatadora y terrenal. El País, 09/08/2004
- Vicente Molina Foix. El deseo de Ángela Molina. El País, 20/02/2005
- Rueda de Prensa. Festival Internacional de Cine de Gijón (20/11/2009)
- Filmografía comentada. Fotogramas, 19/01/2011
- Bienvenidos a casa: Ángela Molina, sentimiento en el arte (RNE, 24/03/2011)
- Emilio Gutiérrez Caba entrevista a Ángela Molina (Cadena SER, 19/06/2011)
- Ese oscuro objeto del deseo
- El baile de las ánimas
- Gran Reserva