Marcello Mastroianni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marcello Mastroianni

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarcello Vincenzo Domenico Mastrojanni
JaiotzaFontana Liri1924ko irailaren 28a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1924ko irailaren 28a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1996ko abenduaren 19a)
HeriotzaParis1996ko abenduaren 19a (72 urte)
Hobiratze lekuaUdako hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Familia
AitaOtteno Mastroianni
Ezkontidea(k)Flora Carabella (en) Itzuli  (1950eko abuztuaren 12a, 1948 -  1996ko abenduaren 19a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaErromako La Sapienza Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0000052 Allocine: 1158 Rottentomatoes: celebrity/marcello_mastroianni Allmovie: p46339 TCM: 124534 TV.com: people/marcello-mastroianni
Musicbrainz: 654c0356-1c74-4757-b5f3-fc960b2c289d Discogs: 1605384 Find a Grave: 7180 Edit the value on Wikidata

Marcello Vincenzo Domenico Mastroianni (Fontana Liri, 1924ko irailaren 28a - Paris, 1996ko abenduaren 19a) aktore italiar bat izan zen.

60ko eta 70eko hamarkadetan aktore italiar ezagun eta maitatuena izan zen Italiatik kanpo, batez ere Sophia Lorenekin batera egindako pelikulengatik eta Federico Fellini eta Vittorio de Sicaren filmetan protagonistaren papera bete izanagatik. Italiako zinemako aktorerik malguenen artean dago, izan ere, paper dramatikoetan nahiz komikoetan primeran moldatzeko trebetasun aparta izan zuen. “Commedia all'italiana” edo komedia italiarraren mosketarietako bat izan zen, Vittorio Gassman, Alberto Sordi, Ugo Tognazzi eta Nino Manfredirekin batera. Hiru bider izan zen aktore onenaren Oscar sarirako hautagai: 1963an Divorzio all'italiana (Dibortzioa italiar eran) filmagatik, 1978an Una giornata particolare filmagatik eta 1988an Nikita Mikhalkov zuzendari errusiarraren Oci ciornie (Begi beltzak) filmagatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marcello Mastroianni Fontana Lirin, Apeninetako herrixka batean jaio zen, Frosinone probintzian, 1924ko irailaren 28an. Haren aita Ottone Mastroianni zen, Umberto Mastroianni eskultorearen anaia, eta ama aldiz Ida Irole; biak jatorriz Arpinokoak ziren (hau ere Frosinone probintzian). Urte batzuk geroago, Mastroianniren familia Turinera joan zen bizitzera, oso denbora gutxirako, eta bertan Ruggero anaia jaio zen. 1933an behin betiko Erromara aldatu ziren. Oso gaztea zela, estra gisa lan egitea lortu zuen Carmine Galloneren Marionette, Alessandro Blasettiren La corona di ferro, Mario Cameriniren Una storia d’amore eta Vittorio De Sicaren I bambini ci guardano filmetan. 1943an eraikuntzako ingeniari tekniko izateko diploma lortu zuen Erromako Galileo Galilei Institutu Tekniko Industrialean. 1945ean lehenbiziko antzerki klaseak hartzen hasi zen eta berriz ere zinemari ate joka aritu zitzaion. Garai horretan Silvana Mangano izeneko neska gazte ezezagun batekin partekatu zuen aktore izateko ametsa eta elkarrekin maitasun istorio motz bat izan zuten.

Debuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benetan zineman lanean 1948an hasi zen Riccardo Fredaren Miserableak filmean, Victor Hugoren izen bereko eleberrian oinarritutako film batean, alegia. Garai berean, antzerkian paper txikiak lortzen hasi zen, hasieran konpainia amateurretan. Noizbait, ordea, Mastroianni gazteak Luchino Viscontiri atentzioa eman zion eta lehenengo papera eskaini zion profesional gisa, William Shakespeareren Rosalinda edo Come vi piace antzezlanean (1948, Teatro Eliseo – Erroma) eta ondoren Tennessee Williamsen Un tram chiamato Desiderio antzezlanean (1949, Teatro Eliseo – Erroma), Mitch-en papera jokatuz (Kowalsky-rena ordea Vittorio Gassmanek jokatu zuen). Orduan, Flora Carabella, bere emaztea izango zena, ezagutu zuen, hark ere paper txiki bat baitzuen antzezlanean; 1950ean ezkondu ziren eta Barbara izeneko alaba bat izan zuten. Luciano Emmeren zuzendaritzapean hainbat komedia neoerrealistatan (Domenica d’agosto, Parigi è sempre Parigi, Le ragazze di Piazza di Spagna) parte hartu ondoren, lehenengo paper dramatikoak iritsi zitzaizkion, Claudio Goraren Febbre di vivere, Carlo Lizzaniren Cronache di poveri amanti eta Luchino Viscontiren Le notti bianche filmetan. Alessandro Blasetti zuzendariaren Peccato che sia una canaglia filmean ere parte hartu zuen.

Ospea eta nazioarteko arrakasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1958an lortu zuen, behin betiko, izen sendo bat Italiako zinemagintzan I soliti ignoti filmarekin eta, jarraian, Adua e le compagne (1960) izenekoarekin. Divorzio all’italiana (1961) filmari esker, Zilarrezko Xingola (Nastro d’argento), British Film Academyren saria eta aktore onenaren Oscar sarirako izendapena lortu zituen. Federico Felliniren La Dolce Vita (1960) eta (1963) maisulanek nazioarteko arrakasta ekarri zioten, bai eta “latin lover” ospea ere; zahartzarora arte ahalegindu zen, alferrik samar, ospe horretatik ihes egiten. Horrexegatik, La Dolce Vita filmaren arrakastaren ondoren, inpotente baten papera jokatzea onartu zuen Il bell’Antonio (1961) filmean (Vitaliano Bracantiren izen bereko eleberrian oinarritutakoa), "sex symbol" mitoa suntsitzeko asmoz. 1962an Time astekari estatubatuarrak erreportaje bat eskaini zion, atzerriko izar miretsiena baitzen Estatu Batuetan. Edertasunaz eta oso maila altuko lanez gain, bere aktore xarmaren arrazoietako bat bere aurpegiera hotza zen, zenbaitetan maltzurra, batzuetan malenkonia kutsu bat zuena eta nolabait lotsati itxura ematen ziona. 1963an, Mario Monicelliren I compagni filmean fabriketan matxinadak pizten dituen intelektual sozialista baten papera egin zuen eta ondoren, Vittorio De Sicaren zuzendaritzapean eta Sophia Loren ondoan zuelarik Ieri, oggi, domani (1963), Matrimonio all’italiana (1964) eta I girasoli (1970) filmak egin zituen. Sophia Lorenekin batera sortu zuen bikotea Italiako zinemako harreman artistikorik arrakastatsuenetako bat izan zen, bien karrera osoan zehar iraun zuena eta pasarte gogoangarriak utzi zizkiguna.

Komedia musikala eta azken lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an komedia musikalean sartu zen, hiru bat hilabetez Garinei eta Giovannini-ren Ciao Rudy antzezlanean Rodolfo Valentinoren papera jokatuz; gauero dantzan eta abesten ibilita, alfer hutsa izateko ospea gezurtatzeko esperantza zuen. Alabaina, kritika ez zen xamurra izan berarekin eta nahiz eta emanaldietarako txartel guztiak behin eta berriz agortu, Mastroiannik agertokiak utzi zituen, 100 milioi lirako isuna ordainduz, Federico Felliniren Il viaggio di G. Mastorna filmatzeko. Riminiko maisuak, ordea, ez zuen inoiz proiektu hau aurrera ateratzea lortu; hori dela eta, dirua biltzeko, Terence Youngen The poppy is also a flower filmean hartu zuen parte. 1968an Amanti filma egin zuen Vittorio De Sicaren zuzendaritzapean. Emakumezko protagonistarekin, Faye Dunawayrekin, harreman motz bat izan zuen baina asko hitz egin zen bikoteari buruz. Garai berean film batzuk egin zituen ingelesez, baina Sophia Lorenek ingelesez bikain zekien bezala, Mastroiannik esaldiak buruz ikasi behar izaten zituen esanahia ulertu gabe. 1971n Marco Ferrerirekin lan egin zuen La cagna filmean eta platoan Catherine Deneuve aktore frantsesa ezagutu zuen; oso harreman luzea izan zuten, eta baita Chiara izeneko alaba bat ere. Hurrengo urtean Parisera joan zen bizitzera eta 1972 eta 1974 urteen artean pelikula frantses askotan lan egiteko aukera izan zuen. Italiara itzuli zenean, berriz ere komedia arinetan (Culastrisce nobile veneziano, La pupa del gangster), autore filmetan (Todo modo, Una giornata particolare), drametan (Mogliamante, Perl e antiche scale), eta film groteskoetan (Ciao maschio, Fatto di sangue fra due uomini per causa di una vedova, si sospettano moventi politici) lan egin zuen. 1978an, Elio Petrik Jean Paul Sartreren obran oinarrituta zuzendutako telebistarako Le mani sporche telefilmean parte hartu zuen; horren aurretik Mastroiannik ez zuen sekula telebistan lan egin, Studio Uno telebista saioan gonbidatu gisa (Mina eta Sandra Miloren alboan) egindako zenbait agerraldi ospetsutan izan ezik. 1980an Federico Fellinik beste behin deitu zion, filmaz geroztik hemezortzi urte igaro ondoren, La città delle donne lan berriko protagonista izateko. Berriz ere egin zuten lan elkarrekin 1985ean Ginger e Fred filmean, Giulietta Masinaren ondoan, eta baita 1987an ere, Intervista izenekoan. 1987an Italiar Errepublikako Meritu Ordena jaso zuen, bigarren mailakoa. Geroago, 1994. urtean, lehen mailako ordena eskaini zioten. 1988an Massimo Troisirekin batera protagonista izan zen Splendor eta Che ora è? filmetan, biak Ettore Scolaren zuzendaritzapean; azken filmari esker, bi protagonistek Volpi kopa jaso zuten Veneziako Mostran.

Gaixotasuna eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biriketan tumore bat aurkitu zioten. Hil aurretik, bere azken filma egiten ari zela (Manoel de Oliveiraren Viaggio all’inizio del mondo), aitormen luze bat errodatu zuen (Mi ricordi, sì... mi ricordo) Annamaria Tatòk, bere azken neskalagunak, zuzendutakoa, eta askok aktorearen testamentu espiritualtzat hartzen dutena. Bere Parisko apartamentuan zendu zen 1996ko abenduaren 19an, gaixotasunaren ondorioz. Haren alboan alaba gazteena egon zen, Chiara kuttuna. Mastroianniren gorpuzkinak Erromako Verano hilerrian daude.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma Zinema zuzendaria Urtea
I Miserabili Riccardo Freda 1948
Domenica d'agosto Luciano Emmer 1949
Cuori sul mare Giorgio Bianchi 1949
Vita da cani Steno and Mario Monicelli 1950
Contro la legge Flavio Calzavara 1950
Atto d'accusa Giacomo Gentilomo 1950
Parigi è sempre Parigi Luciano Emmer 1951
Cinque mamme ed una culla - Passaporto per l'oriente Montgomery Tully eta Romolo Marcellini 1951
Sensualità Clemente Fracassi 1951
L'eterna catena Anton Giulio Majano 1951
Viale della speranza Dino Risi 1952
Tragico ritorno Pier Luigi Faraldo 1952
Penne nere Oreste Biancoli 1952
Le ragazze di Piazza di Spagna Luciano Emmer 1952
Non è mai troppo tardi Filippo Walter Ratti 1953
Gli eroi della domenica Mario Camerini 1953
Lulù Fernando Cerchio 1953
Febbre di vivere Claudio Gora 1953
Giorni d'amore Giuseppe De Santis 1954
La principessa delle Canarie Paolo Moffa 1954
Cronache di poveri amanti Carlo Lizzani 1954
Schiava del peccato Raffaello Matarazzo 1954
Tempi nostri - Zibaldone N.2 Alessandro Blasetti 1954
Tam tam Mayumbe Gian Gaspare Napolitano 1955
Il bigamo Luciano Emmer 1955
La bella mugnaia Mario Camerini 1955
Peccato che sia una canaglia Alessandro Blasetti 1955
La fortuna di essere donna Alessandro Blasetti 1956
Il momento più bello Glauco Pellegrini 1956
Il medico e lo steegone Mario Monicelli 1957
Le notti bianche Luchino Visconti 1957
Padri e figli Mario Monicelli 1957
La ragazza della salina Frantisek Cap 1957
Un ettaro di cielo Aglauco Casadio 1957
Amore e guai Angelo Dorigo 1958
I soliti ignoti Mario Monicelli 1958
Tutti innamorati Giuseppe Orlandini 1958
Racconti d'estate Gianni Franciolini 1958
Ferdinando I, re di Napoli Gianni Franciolini 1959
Il nemico di mia moglie - Il marito bello Gianni Puccini 1959
La Legge Jules Dassin 1959
Adua e le compagne Antonio Pietrangeli 1960
La Dolce Vita Federico Fellini 1960
Il bell'Antonio Mauro Bolognini 1960
L'assassino Elio Petri 1960
La notte Michelangelo Antonioni 1960
Vie privée Louis Malle 1961
Fantasmi a Roma Antonio Pietrangeli 1961
Federico Fellini 1962
Divorzio all'italiana Pietro Germi 1962
Cronaca familiare Valerio Zurlini 1962
I compagni Mario Monicelli 1963
Ieri, oggi, domani Vittorio De Sica 1963
Matrimonio all'italiana Vittorio De Sica 1964
Oggi, domani e dopodomani Luciano Salce, Marco Ferreri eta Eduardo De Filippo 1965
Io, io, io... e gli altri Alessandro Blasetti 1965
La decima vittima Elio Petri 1965
Casanova 70 Mario Monicelli 1965
Break-up Marco Ferreri 1965
Spara forte, più forte... non capisco! Eduardo De Filippo 1966
Lo straniero Luchino Visconti 1967
Amanti Vittorio De Sica 1968
Diamonds for Breakfast Christopher Morahan 1968
I Girasoli Vittorio De Sica 1969
Scipione detto anche l'africano Luigi Magni 1970
Leo The Last John Boorman 1970
Dramma della gelosia - tutti i particolari in cronaca Ettore Scola 1970
Giochi particolari Franco Indovina 1971
Permette? Rocco Papaleo Ettore Scola 1971
La moglie del prete Dino Risi 1971
...Correva l'anno di grazia 1870 Alfredo Giannetti 1971
La cagna Marco Ferreri 1972
What? Roman Polański 1972
Tempo d'amore Nadine Marquand Trintignant 1972
Rappresaglia George Pan Cosmatos 1973
Mordi e fuggi Dino Risi 1973
La grande abbuffata Marco Ferreri 1973
Allonsanfan Paolo e Vittorio Taviani 1974
Non toccare la donna bianca Marco Ferreri 1974
La pupa del gangster Giorgio Capitani 1974
Don't Touch The White Woman! Marco Ferreri 1974
Per le antiche scale Mauro Bolognini 1975
L'Événement le plus important depuis que l'homme a marché sur la Lune Jacques Demy 1975
Salut l'artiste Yves Robert 1975
La donna della domenica Luigi Comencini 1975
Todo modo Elio Petri 1975
Signore e signori, buonanotte Luigi Comencini, Mario Monicelli, Nanni Loy
Ettore Scola eta Luigi Magni
1976
Culastrisce nobile veneziano' Flavio Mogherini 1976
Mogliamante Marco Vicario 1977
Una giornata particolare Ettore Scola 1977
Doppio delitto Steno 1977
L'ingorgo - Una storia impossibile' Luigi Comencini 1978
Ciao maschio Marco Ferreri 1978
Così come sei Alberto Lattuada 1978
Fatto di sangue fra due uomini per causa di
una vedova, si sospettano moventi politici
Lina Wertmüller 1978
Giallo napoletano Sergio Corbucci 1979
La città delle donne Federico Fellini 1980
La terrazza Ettore Scola 1980
Fantasma d'amore Dino Risi 1981
La pelle Liliana Cavani 1981
Oltre la porta Liliana Cavani 1982
That Night in Varennes Ettore Scola 1982
Gabriela Bruno Barreto 1982
Storia di Piera Marco Ferreri 1983
Il generale del armata morta Luciano Tovoli 1983
Enrico IV Marco Bellocchio 1984
Le due vite di Mattia Pascal Mario Monicelli 1985
Ginger and Fred Federico Fellini 1985
Maccheroni Ettore Scola 1985
I soliti ignoti vent'anni dopo Amanzio Todini 1985
O Melissokomos (Ο Μελισσοκόμος) Theo Angelopulous 1986
Oci ciornie Nikita Mikhalkov 1987
Miss Arizona (film) Pal Sandor 1987
Intervista Federico Fellini 1987
Splendor Ettore Scola 1989
Che ora è? Ettore Scola 1989
Cin Cin Gene Saks 1990
Stanno tutti bene Giuseppe Tornatore 1990
Verso sera Francesca Archibugi 1990
Le voleur d'enfants Christian De Chalonge 1990
To Meteoro Vima tou Pelargou
(Το Μετέωρο Βήμα του Πελαργού)
Theo Angelopoulos 1991
De eso no se habla Maria Luisa Bemberg 1992
Used People Beeban Kidron 1992
Un, deux, trois soleil Bertrand Blier 1993
Prêt-à-Porter Robert Altman 1994
A Hundred and One Nights Agnès Varda 1995
Al di là delle nuvole Michelangelo Antonioni 1995
Sostiene Pereira Roberto Faenza 1995
Trois vies & une seule mort Raul Ruiz 1996
Viagem ao Princípio do Mundo Manoel de Oliveira 1997

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcello Mastroianni Aldatu lotura Wikidatan