Abbé Pierre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abbé Pierre
ABBE PIERRE-1999Without.jpg
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1945 - 1951
Barrutia: Meurthe eta Mosela
Bizitza
Izen osoa Marie Joseph Henry Grouès
Jaiotza Lyongo Laugarren Barrutia1912ko abuztuaren 5a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Parisko 5. barrutia2007ko urtarrilaren 22a (94 urte)
Hobiratze lekua Itsas Sena
Esteville
Heriotza modua : pneumonia
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak friar minor capuchin (en) Itzuli, apaiz katolikoa, Frantziako Erresistentziaren kidea eta teologoa
Lantokia(k) Paris
Jasotako sariak
Kidetza Emmaus (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena
Alderdi politikoa Popular Republican Movement (en) Itzuli

L'Abbé Pierre, jaiotzez Henri Antoine Grouès (Lyon, 1912ko abuztuaren 5a - 2007ko urtarrilaren 22a) Emmaus mugimenduaren sortzailea izan zen, etxerik gabeko pertsonak laguntzeko asmotan. Frantziako pertsonaiarik ospetsuenaren titulua lortu du urte askotan, 2003an Zinedine Zidane bera bigarren postuan utzita.

Kaputxinoen ordenean sartu zen 1930ean, baina birikietako arazoak zirela eta, ordena horretako bizitza gogorra ezinezkoa egin zitzaion. 1938an apaiztu zen. Abbé Pierre goitizena Bigarren Mundu Gerran irabazi zuen, Erresistentzian aritzen zelarik. Bizitza andana salbatu zituen, tartean juduak eta politikoki jazarriak, Suitza edo Aljeriarako ihesbidean lagunduz.

1949an hasi zen abian Emmaus mugimendua. 1991n Gizatasuna, Bakea eta Herrien arteko Anaitasunaren Balzan Saria eman zioten, "bizitza osoan giza-eskubideen, demokraziaren eta bakearen alde jokatzeagatik. Buru belarri sufrimendu fisiko zein espirituala baretzen ahalegintzeagatik. Nazionalitatea, arraza edo erlijioa kontuan hartu gabe, Emmaus Erkidegoekin elkartasun unibertsala sortzeagatik."

Hautsak ere harrotu ditu Pierre apaizak. Roger Garaudy filosofo Holokaustoren ukatzailearen laguna izan zen. Atzerakoiek homosexualen adopzioaren alde agertu zuen jarrera kritikatu zioten, baita sexu-harremanak edukitzea aitortu izana.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abbé Pierre Aldatu lotura Wikidatan