Abolhassan Banisadr
Abolhassan Banisadr (persieraz: سید ابوالحسن بنیصدر; Hamadan, 1933ko martxoaren 22a - Paris, 2021eko urriaren 9a) iraniar politikari eta idazlea izan zen. Irango lehenbiziko presidentea izan zen 1980tik 1981era.
Bere aita Ruhollah Khomeiniren inguruko ayatollah bat izan zen. Abdolhassanek finantza eta ekonomia ikasketak egin zituen Sorbonako Unibertsitatean. Xahren aurkako ikasle mugimenduetan esku hartu zuen eta bi aldiz atxilotu zuten. Ondoren, Khomeinik zuzendutako erresistentzia taldera batu zen eta bere aholkularietako bat izan zen.
1979ko Irango Iraultzaren ondoren, Finantza ministro izendatu zuten, eta bitarteko gobernuko Kanpo Arazoetarako ministro. 1980ko otsailean Irango presidente izendatu zuten lau urterako. Urte horretan bi helikoptero istriputik bizirik atera zen. Khomeinik komandante buru izendatu zuen Iran-Irak Gerran.
Irango Parlamentuak auzipetu egin zuen 1981eko ekainean. Arrazoia ayatollahen boterearen aurka egotea izan zen. Banisadrek Frantziara ihes egitea lortu zuen eta bertan asilo politikoa jaso zuen. 1981eko urrian Irango Erresistentziaren Kontseilu Nazionala sortu zuen.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Touhid Economics, 1980
- My Turn to Speak: Iran, the Revolution and Secret Deals With the U.S.. Washington, D.C.: Potomac Books, 1991. ISBN 0-08-040563-0. Le complot des ayatollahs. Paris: La Découverte, 1989
- Le Coran et le pouvoir: principes fondamentaux du Coran, Imago, 1993