Karobi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Karobia, Astigarragako Santiagomendi mendian.

Karobi edo kisulabeak karea eskuratze aldera kareharria erretzeko egindako labeak ziren, gehienetan lurrean egindako hobi edo zulo handi batean eraikitakoak. Karobia Euskal Herrian XVIII. mendetik aurrera eraikitzen hasi ziren, kareharrizko eremuen inguruetan, kareak lurra ongarritzeko zuen baliagarritasuna aurkitu ondoren. XX. mendean zehar utzi zitzaion karobiak erabiltzeari, karea ekoizteko metodo industrialak garatu eta zabaltzearekin batera. Egun, Euskal Herriko hainbat tokitan geratzen dira antzinako karobien aztarnak eta garai bateko landa eta baserri giroko ondare etnografiko gisa aztertu eta zaintzen dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karobiak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.