Alessandro Volta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alessandro Volta
Volta A.jpg
Bizitza
Jaiotza Como1745eko otsailaren 18a
Herrialdea Milanerria
Cisalpine Republic
Kingdom of Italy
Heriotza Como1827ko martxoaren 5a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
italiera
Lanbidea
Lanbidea fisikaria, asmatzailea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Terranova
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Prusiako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia

Alessandro Giuseppe Antonio Anastasio Volta kontea (Como, Italia, 1745ko otsailaren 18a - 1827ko martxoaren 5a) fisikaria izan zen. Ospetsua da 1800. urtean pila asmatu zuelako, batez ere. Asmakizun hori zalantzan dago, Mesopotamian 2000 urte baino gehiago dituen tresna bat aurkitu baitute, Baghdadeko bateria deritzona. Ikerlari askoren ustez, horixe izan liteke historiako lehenengo bateria kimikoa. Persiarrek galvanoplastian erabiltzen zuten.

Alessandro Voltaren bateria elektrikoaren prototipoa.

1774an Comoko Eggederen Eskolako irakasle zen. Metanoa bakartu zuen. Elektroforoa, kondentsadorea, eudiometroa, hidrogenozko lanpara, bere izena jarri zitzaion pila, eta beste zenbait asmakizun egin zituen. 1780an Luigi Galvanik egindako esperimentuetan igel baten giharrak bi metal piezekin ukituz elektrizitate korrontea eratzen zela frogatu zen.

1794an Voltak zenbait esperimentu egin zituen metalezko xaflak bakarrik erabiliz, eta elektrizitate korrontea sortzeko giharrik ez zela behar aurkitu zuen. Eztabaida handiak izan ziren animalien elektrizitatearen aldekoen eta metalen elektrizitatearen aldekoen artean.

Voltak 1800ean bere izeneko lehenengo pila egin zuen, zink eta kobre xaflak elkarren gainka feltrozko ehun zatiak azido sulfuriko diluituz hanpaturik tartekatuz pilatuta. Elektrizitatea pilatzeko lehenengo bateriatzat jotzen da.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alessandro Volta


Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]