Alexander Berkman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alexander Berkman
Alexander Berkman 2.png
Bizitza
Jaiotza Vilnius1870eko azaroaren 21a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Errusiar Inperioa
aberrigabea
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Talde etnikoa judua
Heriotza Niza1936ko ekainaren 28a (65 urte)
Heriotza modua suizidioa
Familia
Bikotea(k) Emma Goldman
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea tipografoa, idazlea, kazetaria eta bakearen aldeko aktibista
Lan nabarmenak Prison Memoirs of an Anarchist
Now and After
Sinesmenak
Erlijioa ateismoa
Alexander Berkman signature.jpg

Alexander Berkman (1870eko azaroaren 21a - 1936ko ekainaren 28a) ekintzaile eta idazle politiko anarkista ezaguna izan zen, XX. mendearen hasieran.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berkman, Ovsei Osipovitx Berkman, Lituaniako Vilnius hirian jaio zen, orduko errusiar inperioaren barruan. Lau seme-alabetan gazteena, Judu familia diruduna zen berea. Familia Saint Petersburgera joan zen bizitzera, eta han hartu zuen Alexander izena, Ovsei baino errusiarragoa, nonbait. Familia eta lagunek Sasha deitzen zioten, Alexanderren aldaera.

1888. urtean AEBetara emigratu zuen. New York hirian bizi izan zen eta hantxe egin zuen bat mugimendu anarkistarekin. Emma Goldman anarkistaren maitale eta bikotea izan zen.

Haymarketeko atentatuak zirela eta atxilo hartu zituztenak askatzeko kanpainan parte hartu zuen Berkmanek, eta horrela bilakatu zen ekintzaile.

Garai hartako Estatu Batuetako anarkistarik ezagunenetakoa zen Johann Most eta eragin handia izan zuen Berkmanengan. Freiheit, Mosten aldizkariko tipografoa izan zen Berkman.

1889an ezagutu eta elkartu zen Emma Goldmanekin.

1892. urtean, Homesteadeko altzairutegi bateko langileen protesta eta grebekin amaitu nahi izan zuen fabrikaren jabeak: Henry Clay Frick-ek, gizon armatuak kontratatuta. Enfrentamendu bortitzak izan ziren eta 9 edo 10 langile (iturrien arabera) eta 7 guardia suertatu ziren hilik. Hori ikusita, Fricken kontrako atentatua egin zuen Berkmanek. Bi tiro egin zizkion baina ez zuen hil. Berkman atxilotu egin zuten eta 22 urtetako zigorra ezarri.

14 urte kartzelan eginda 1906an atera zenean, Berkman eta Goldmanek Ameriketako Estatu Batuetako mugimendu anarkista gidatu zuten. Mother Earth (Ama Lurra) eta Blast aldizkariak argitaratu zituzten. Liburuak ere bai: Goldmanek Anarchism and other Essays eta Berkmanek Prison Memoirs of an Anarchist (Anarkista baten kartzelako oroitzapenak).

New Yorketik San Franciscora joanda, dinamitazko lehergailu batek eztanda egin zuen eta Berkman akusatu zuten. Ez dago argi parte hartu zuen edo ez, baina errepresaliatuen aldeko ekintzetan parte hartze zuzena izan zuen. Beste akusazio eta gorabehera batzuk tarteko zirela, Sobietar Batasunera deportatu zuten 1919an, Goldmanekin batera. Langileen aldeko jendea, ezkertiarrak eta hainbat ideologiatako ekintzaileak deportatu zituzten Sobietar Batasunera. 1921eko Kronstadteko erreboltaren ondorengo errepresioa zela eta, Suediara, Alemaniara eta Frantziara azkenik joan ziren. Beren liburuetan Sobietar Batasuneko gobernua salatzen jarraitu zuten: The Bolshevik Myth (1925), Letters from Russian Prisons (1925), The ABC of Communist Anarchism (1929). Berkmanen osasuna eta ekonomia larri zebiltzala, bere buruaz beste egitea erabaki zuen 1936ko ekainaren 28an. Hiru aste beranduago izan zen Espainiako altxamendu faxista, eta haren aurkako mugimendua eta nazioarteko elkartasuna. Goldmanen esanetan, bertan izandako esperientziek etorkizunarekiko esperantza itzularaziko zioten Berkmani.