Altzerreka-Mendiola jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Altzerreka-Mendiola jauregia
Elorrio-Altzerreka-Mendiola1.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Elorrio
Koordenatuak 43° 07′ 46″ N, 2° 32′ 27″ W / 43.129532°N,2.540825°W / 43.129532; -2.540825Koordenatuak: 43° 07′ 46″ N, 2° 32′ 27″ W / 43.129532°N,2.540825°W / 43.129532; -2.540825
Historia eta erabilera
Eraikuntza
Arkitektura
Estiloa Arkitektura barrokoa

Altzerreka-Mendiola jauregia Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). Juan Altzerrekak eraikiarazi zuen XVII. mendearen amaieran, estilo barroko zorrotzean. Fatxada nagusiak Berrio-Otxoa kalera ematen du, antzinako Suso errebala. Gaur egun bertan dago Alkartu elkarte gastronomikoaren egoitza.

Fatxada nagusiko balkoi printzipalaren gainean armarri bat dauka jauregiak, etxandia eraikiarazi eta bertan bizi izan ziren leinuena: Altzerreka, Mendiola, Zaldibar eta Ibarra.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko beste hiribildu hesituen antzera, Elorrion ere, behin bando-gerrak amaituta, bakealdi bat iritsi zen. Egoera hartan, leinu nagusiek auzoetako dorretxeak utzi eta herrian kokatu ziren.

Hiribilduak galdu zuenean defentsarako izaera, bertako herritarrek leku aproposagoak bilatu zituzten beren etxebizitzak-eta egiteko. Era horretara, Elorrio errebaletara hedatu zen (Suso, San Fausto, San Roke, Urarka…), eta bertako jauntxoek hantxe eraiki zituzten beraien etxandiak.

XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko. Horietako dezente Suso errebalean egin ziren, Altzerreka-Mendiola hau bezala, herriaren goiko aldean, gaur egungo Berrio-Otxoa kalean.

Oparoaldi ekonomiko hartan, herriko eliza eraiki zen 1459 eta 1506 artean, Bizkaiko handiena, iturri publikoak egin ziren, eta mugak markatzeko gurutzeak, oparo landuak.

Altzerreka leinuaren oinetxea Miota auzoan dago, Elorrion bertan, Altzaerreka baserrian. XVII. mende amaieran Juan Altzerrekak eraikiarazi zuen jauregia, Suso errebalean, herriaren goiko aldean.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altzerreka-Mendiola jauregia estilo barrokoan eraiki zen, edergarririk barik. Maila jasoko etxandi erresidentziala da, erdi urbanoa, hiribildutik oso gertu kokatuta egon arren, ingurune natural batean baitago, orduko Suso errebala, eta horrek landako izaera ere ematen dio.

Fatxada nagusiko balkoi printzipalaren gainean armarri bat dauka jauregiak, etxandia eraikiarazi eta bertan bizi izan ziren leinuena: Altzerreka, Mendiola, Zaldibar eta Ibarra.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Olazabal jauregia. Neoklasikoa. Modet izenarekin ere ezaguna.
  • Berriozabaletako iturria. Neoklasikoa. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. María., Molinuevo Zaballa, (D.L. 2008) Elorrio Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico ISBN 8477524343 PMC 863180339 . Noiz kontsultatua: 2018-08-01.
  2. (Gaztelaniaz) Kerexeta, Jaime (1990) Linajes y casas solariegas de Elorrio Elorrioko Udala 31 or..

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]