Iturri jauregia

Koordenatuak: 43°07′46″N 2°32′32″W / 43.12942191°N 2.54232586°W / 43.12942191; -2.54232586
Wikipedia, Entziklopedia askea
Iturri jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaElorrio
Koordenatuak43°07′46″N 2°32′32″W / 43.12942191°N 2.54232586°W / 43.12942191; -2.54232586
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa

Iturri jauregia Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). XVII. mendearen amaieran eraiki zen, estilo barroko zorrotzean, apaindura gutxirekin. Fatxada nagusia harlanduz eginda dago, Elizburu kaleari begira, eta Larreategi jauregiaren ondoan.[1] Iturri leinuaren oinetxea Berrio auzoan dago, Elorrion bertan.[2]

Nabarmentzekoak dira fatxada nagusian balkoia, forjatu ederrekin, berauek Azkarragaren burdinolan eginak, eta armarria, Iturri leinuaren ezaugarriekin. Atzeko fatxadan, berriz, loggia bat dauka, hiru arkurekin.

Garai batean Iturri jauregian paradore bat egin nahi izan zen, baina lanak bertan behera geratu ziren urte luzez. Geroago, Elorrioko Udalak Valle-ko kondeari erosi zion, bertan egiteko Iturri kultur etxea. Horretarako aurreko fatxada baino ez zen gorde, eta atzeko aldean zegoen loggia, hiru arkurekin, zirkulu erdikoak; barruko guztia eraitsi egin zen, eta beste modu batean antolatu, kultur etxe baten premiak asetze aldera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan beste hiribildu hesituen antzera, Elorrion ere, behin bando-gerrak amaituta, bakealdi bat iritsi zen. Egoera hartan, leinu nagusiek auzoetako dorretxeak utzi eta herrian kokatu ziren.

Hiribilduak galdu zuenean defentsarako izaera, bertako herritarrek leku aproposagoak bilatu zituzten beren etxebizitzak-eta egiteko. Era horretara, Elorrio errebaletara hedatu zen (Suso, San Fausto, San Roke, Urarka…), eta bertako jauntxoek hantxe eraiki zituzten beraien etxandiak.

XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko. Horietako batzuk San Roke errebalean egin ziren, Iturri jauregi hau bezala, elizaren atzealdean, gaur egungo Elizburu kalean.

Oparoaldi ekonomiko hartan, herriko eliza eraiki zen 1459 eta 1506 artean, Bizkaiko handiena, iturri publikoak egin ziren, eta mugak markatzeko gurutzeak, oparo landuak.

Iturri leinuaren oinetxea Berrio auzoan dago, Elorrion bertan.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturri jauregia estilo barrokoan eraiki zen, edergarririk barik. Maila jasoko etxandi erresidentziala da, erdi urbanoa, hiribildutik oso gertu kokatuta egon arren, ingurune natural batean baitago, orduko San Roke errebala, eta horrek landako izaera ere ematen dio.

Fatxada nagusian atzentzioa ematen dute balkoi korrituak, forjatu ederrekin, Azkarragaren burdinolan eginak; haren gainean, armarria, Iturri leinuaren ezaugarriekin. Atzeko fatxadan, berriz, loggia bat dauka, hiru arkurekin, zirkulu erdikoak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Olazabal jauregia. Neoklasikoa. Modet izenarekin ere ezaguna.
  • Berriozabaletako iturria. Neoklasikoa. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. María., Molinuevo Zaballa,. (D.L. 2008). Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico ISBN 8477524343. PMC 863180339. (Noiz kontsultatua: 2018-08-03).
  2. (Gaztelaniaz) Kerexeta, Jaime. (1990). Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala, 116 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]