Arabio jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arabio jauregia
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Elorrioko hiri historikoa
Elorrio-Arabio-jauregia-1.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Elorrio
Koordenatuak 43° 07′ 49″ N, 2° 32′ 35″ W / 43.13032048°N,2.54299924°W / 43.13032048; -2.54299924Koordenatuak: 43° 07′ 49″ N, 2° 32′ 35″ W / 43.13032048°N,2.54299924°W / 43.13032048; -2.54299924
Historia eta erabilera
Eraikuntza
Arkitektura
Estiloa Pizkundetar arkitektura
Arkitektura manierista
Ondarea
EJren ondarea 71

Arabio jauregia Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). 1570ean eraikita, berau da Elorriok duen Berpizkunde estiloko arkitektura-alerik ederrenetakoa. Fatxada da horren erakusgarri, marmol zuriko armarri ikusgarriarekin, baina baita atzeko loggia dotorea ere, manierista estilokoa.[1]

Arabio familiaren antzinako oinetxea Arabio auzoan dago, Elorrion bertan. Leinu hartakoa izan zen Joan Arabio Ortiz de Etxabarria kapitaina, zeina 1641ean Alcantara ordenako zalduna izan baitzen.[2]

Gaur egun, Elorrioko elizak erabiltzen du eraikinaren alderdi bat. Bestea, berriz, fatxada nagusiko bebarrua, Kutxabank aurrezki-kutxaren bulegoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan beste hiribildu hesituen antzera, Elorrion ere, behin bando-gerrak amaituta, bakealdi bat iritsi zen. Egoera hartan, leinu nagusiek auzoetako dorretxeak utzi eta herrian kokatu ziren.

Hiribilduak galdu zuenean defentsarako izaera, bertako herritarrek leku aproposagoak bilatu zituzten beren etxebizitzak-eta egiteko. Era horretara, Elorrio errebaletara hedatu zen (Suso, San Fausto, San Roke, Urarka…), eta bertako jauntxoek eta merkatariek hantxe eraiki zituzten beraien etxandiak.

Oparoaldi ekonomiko hartan, herriko eliza eraiki zen 1459 eta 1506 artean, Bizkaiko handiena, iturri publikoak egin ziren, eta mugak markatzeko gurutzeak, oparo landuak.

XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen familia horien eskuetara. Eta familia horiek diru horren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko, aprobetxatuta Elorrio bere harresietatik harago zabaltzen ari zela, errebaletara. Horixe egin zuen, beste batzuen artean, Arabio familiak, zeinaren oinetxea Arabio auzoan zegoen, Elorrion bertan.[3]

Oraingoz ez da arrastorik aurkitu, baina seguruenik Arabio jauregia Otsa dorrearen orubearen gainean eraiki zen. XVII. eta XVIII. mendeetan, familiak sekulako arrakasta izan zuen merkataritzan. Ondorioz, aldaketa nabarmenak egin zizkion jauregiari. Garai hartakoa da fatxadako marmol zuriko armarri ikusgarria.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berpizkunde estiloko jauregitxo hau dotorea da. XVI. mendeko moda artitektonikoak agintzen zuen gustuen arabera eraiki zen, kalitatezko materialak erabilita. Horren erakusgarri da eraikinaren atzealdeko loggia dotorea, manierista estilokoa. Galeria ederra da, arkuteria bikoitzarekin. Behekoan, zirkulu erdiko arkuak zutabe jonikoetan bermatzen dira; goikoan, berriz, zutabe korintiarrak erabiltzen dira, arku apalduekin.

Fatxadako armarria ere, berau marmol zurikoa, ikusgarria da. Bertan, bi lehoi agertzen dira zutabe banatan igoten, kasko bat eta aingeru baten burua, dena apaingarriz inguratua, Arabio auzoan familiaren oinetxean dagoen armarrian bezala.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. María., Molinuevo Zaballa, (D.L. 2008) Elorrio Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico ISBN 8477524343 PMC 863180339 . Noiz kontsultatua: 2018-07-16.
  2. (Gaztelaniaz) Kerexeta, Jaime (1990) Linajes y casas solariegas de Elorrio Elorrioko Udala 40 or..
  3. (PDF) [http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/arte/24/24057082.pdf Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio].

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]