San Fausto errebaleko etxea

Koordenatuak: 43°07′50″N 2°32′45″W / 43.13063991°N 2.5457098°W / 43.13063991; -2.5457098
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Fausto errebaleko etxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaElorrio
Koordenatuak43°07′50″N 2°32′45″W / 43.13063991°N 2.5457098°W / 43.13063991; -2.5457098
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza

San Fausto errebaleko etxea Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). XVI. mendean eraiki zen San Fausto errebalean (gaur egungo San Pio X kalean). 1520 inguruan eraiki zen, eta orain urte gutxi zaharberritu.[1]

Beraz, zaharragoa da kale berean aurrez aurre dituen jauregiak baino, alegia, Iturbe jauregia eta San Fausto errebaleko jauregia. Hala ere, etxe printzipala izango zen garai hartan, bere leihoetako koskak hornitzen dituzten “Errege-erregin katoliko” erako bolek erakusten duten moduan.

Elorrioko hiribilduak galdu zuenean defentsarako izaera, bertako herritarrek leku aproposagoak bilatu zituzten beren etxebizitzak-eta egiteko. Era horretara, Elorrio errebaletara hedatu zen (Suso, San Fausto, San Roke, Urarka…), eta bertako jauntxoek eta merkatariek hantxe eraiki zituzten beraien etxandiak, tartean hau.

Kale honetan dauden jauregi gehienek bezala, etxe honen fatxada estua da, baina etxeak sakonera handia dauka. Hori horrela egiten zen, garai hartan zergak ordaintzen zirelako aintzat hartuta fatxadaren eremua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan beste hiribildu hesituen antzera, Elorrion ere, behin bando-gerrak amaituta, bakealdi bat iritsi zen. Egoera hartan, leinu nagusiek auzoetako dorretxeak utzi eta herrian kokatu ziren. Beste horrenbeste egin zuten merkatari aberatsek ere.

Oparoaldi ekonomiko hartan, herriko eliza eraiki zen 1459 eta 1506 artean, Bizkaiko handiena, iturri publikoak egin ziren, eta mugak markatzeko gurutzeak, oparo landuak.

XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Fausto errebaleko etxea San Fausto errebalean eraiki zen, Bilborantz eginda, gaur egungo San Pio X kalean. Seguruenik, berau izango da errebal honetan eraikitako lehenengo eraikin nagusietakoa, errebal berean dauden jauregiak baino lehenago bai.

Jauregi honen fatxada estua da, baina etxeak sakonera handia dauka. Hori horrela egiten zen, garai hartan zergak ordaintzen zirelako, aintzat hartuta fatxadaren eremua.

Fatxada nagusiak hiru maila ditu. Lehenengo biak harlanduz eginda daude, eta hirugarrena adreilu eta egurrez. Lehen mailan bi ate daude. Bigarrenean bi leiho nabarmentzen dira, eta bertako koskek “Errege-erregin katoliko” erako bolak dituzte apaingarri.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. María., Molinuevo Zaballa,. (D.L. 2008). Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico ISBN 8477524343. PMC 863180339. (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]