Arespakotxaga-Mendibil jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arespakotxaga-Mendibil jauregia
Elorrio - Palacio Arespakotxaga-Mendibil 3.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Elorrio
Koordenatuak 43° 07′ 51″ N, 2° 32′ 39″ W / 43.13087784°N,2.54412009°W / 43.13087784; -2.54412009Koordenatuak: 43° 07′ 51″ N, 2° 32′ 39″ W / 43.13087784°N,2.54412009°W / 43.13087784; -2.54412009
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
Estiloa Arkitektura barrokoa

Arespakotxaga-Mendibil jauregia Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). Jauregia barroko estilokoa da, eta herriaren kanpokaleko ateari atxikita dago, Erdi Aroko harresiaren gainean. Martin Arespakotxaga Mendiolak eraikiarazi zuen 1632an, haren aitonak 1552an erositako orube batzuetan.

Arespakotxaga familiaren antzinako oinetxea Miota auzoan dago, Elorrion bertan. Familiaren izena Arespakotxaga idatzi arren, kaleko hizkeran “Aspotxa” deitu izan zaio.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan beste hiribildu hesituen antzera, Elorrion ere, behin bando-gerrak amaituta, bakealdi bat iritsi zen. Egoera hartan, leinu nagusiek auzoetako dorretxeak utzi eta herrian kokatu ziren.

Hiribilduak galdu zuenean defentsarako izaera, bertako herritarrek leku aproposagoak bilatu zituzten beren etxebizitzak-eta egiteko. Era horretara, Elorrio errebaletara hedatu zen (Suso, San Fausto, San Roke, Urarka…), eta bertako jauntxoek eta merkatariek hantxe eraiki zituzten beraien etxandiak.

XVII. mendean Elorrio oparoaldi ekonomikoa bizitzen ari zen, eta garai hartako leinu inportanteenetakoek bertan kokatu eta bertan jaso zituzten beraien etxandiak. Horixe egin zuen, adibidez, Arespakotxaga Mendibil familiak. Arespagotxagatarrak merkatari aberatsak izan ziren, burdingintzan egiten zuten lan, eta Andaluzian eta Indietan aritzen ziren. Estatus pribilegiatua zuten austriar erregeen administrazioan. Juan Bautista Arespakotxaga Andueza, esate baterako, Donejakue ordenako zalduna zen, Felipe IV.aren idazkaria eta Juan Austriakoaren Estatu eta Gerrako idazkaria.[2]

1632an familia horretako kide batek eraikiarazi zuen jauregi hau, Martin Arespakotxaga Mendiola, haren aitonak 1552an erositako orube batzuetan, herriko plazatik oso gertu.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arespakotxaga-Mendibil jauregia estilo barrokoan eraiki zen, edergarririk barik, eta geroago Durangaldean eraiki ziren beste batzuen eredu izan zen. Maila jasoko etxandi erresidentziala da, erdi urbanoa, hiribildu batean kokatuta egon arren, ingurune natural batean baitago, landako izaera ere ematen diona.[3]

Eraikina kubikoa da, eta bi maila ditu, eta goian, ganbara. Harearriz egindako hormak dauzka, salbu sartaldeko fatxadaren beheko solairua, berau harri lanezkoa. Fatxada nagusia hiru bider hiruko erretikula batez egina dago.

Nabarmentzekoa da etxe-egutera, atzealdeko fatxadaren lau aurkuekin, Toskanako estiloan eginak. Eraikinaren izkina batean familiaren armarria ikus daiteke, alde bitara begira.[4] Ondoko etxea ere, Arespakotxaga txikia, jauregi honi zegokion. Bertan bertso bat irakur daiteke Kantarik ederrena Bibliako liburutik jasoa: “Sub umbre illius quem desideraveram sedi (Desiratu nuen haren itzalpean eseri nintzen”.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Olazabal jauregia. Neoklasikoa. Modet izenarekin ere ezaguna.
  • Berriozabaletako iturria. Neoklasikoa. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Kerexeta, Jaime (1990) Linajes y casas solariegas de Elorrio Elorrioko Udala 50 or..
  2. (PDF) Elorrio, 24-25 orr..
  3. BIZKAIA, BFA/DFB BIZKAIKO FORU ALDUNDIA - DIPUTACIÓN FORAL DE «BizkaiKOA» bizkaikoa.bizkaia.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-30.
  4. (Gaztelaniaz) (PDF) [http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/arte/24/24057082.pdf Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio].

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]