Lekerika-Otsa jauregia

Koordenatuak: 43°07′46″N 2°32′27″W / 43.129354°N 2.540828°W / 43.129354; -2.540828
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lekerika-Otsa jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaElorrio
Koordenatuak43°07′46″N 2°32′27″W / 43.129354°N 2.540828°W / 43.129354; -2.540828
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa

Lekerika-Otsa jauregia Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). 1625ean Domingo Ossa Urkizuk agindu zuen berau eraikitzea, estilo barroko zorrotzean, apaindura gutxirekin. Amaitu, berriz, Ana Maria Ossa arrebak eta haren senarrak amaitu zuten, Domingo Lekerika.[1]

Nabarmentzekoa da fatxada nagusia, armarri ikusgarriarekin, eta baita atzeko galeria dotorea ere, zirkulu erdiko lau arku eta beste horrenbeste leihorekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen familia horien eskuetara. Eta familia horiek diru horren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko, aprobetxatuta Elorrio bere harresietatik harago zabaltzen ari zela, errebaletara. Horra nondik datozen Elorrioko hainbeste etxandi eta jauregi (20 jauregi baino gehiago eta 69 armarri inguru). Horixe egin zuten, adibidez, Arespakotxaga, Urkizu eta Ossa familiek, herriko aberatsenetakoak garai hartan.

Oparoaldi ekonomiko hartan, herriko eliza eraiki zen 1459 eta 1506 artean, Bizkaiko handiena, iturri publikoak egin ziren, eta mugak markatzeko gurutzeak, oparo landuak.

1625ean Domingo Ossa Urkizuk agindu zuen berau eraikitzea Suso izeneko errebalean, gaur egungo Berrio-Otxoa kalean. Domingo Ossa bera Elorriokoa zen, baina Cuencan bizi zen. Alabaina, hil egin zen, eta “por cesión y traspaso de la casa y torre de Ossa”, Domingo Lekerikak eta haren emaztea Mariana Ossa eta Goiaz-ek hartu zuten eraikina amaitzeko ardura. Arotzeria-lanak Santiago Urkiolak egin zituen; hargintzakoak, ostera, Juan Rementeria maisuak.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregi hau, Elorrioko beste asko bezala, eginda dago estilo barroko zorrotzean, apaingarri gutxirekin. Solairu printzipalean, nabarmentzen da fatxada nagusiko balkoi korritu dotorea, garai hartako burdingile elorriarren maila bikainaren erakusle.

Balkoiaren gainean armarri ikusgarria dago, erakusten dituena Lekerika, Ossa, Lekerikaonandi eta Ossa-Barrena familien ezaugarriak. Orobat, merezi du aipatzea jauregiaren atzealdeko galeria jasoa, zeina bermatzen baita zirkulu erdiko lau arkutan, eusten dietena lau leiho zirkulu erdikori.

Barruan eskailera ikusgarria dago, harrizko zutabe bakarrak eutsia.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Olazabal jauregia. Neoklasikoa. Modet izenarekin ere ezaguna.
  • Berriozabaletako iturria. Neoklasikoa. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. María., Molinuevo Zaballa,. (D.L. 2008). Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico ISBN 8477524343. PMC 863180339. (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]