Iturbe jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iturbe jauregia
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Elorrioko hiri historikoa
Elorrio-Iturbe-jauregia.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Elorrio
Koordenatuak 43° 07′ 50″ N, 2° 32′ 44″ W / 43.13048634°N,2.54566213°W / 43.13048634; -2.54566213Koordenatuak: 43° 07′ 50″ N, 2° 32′ 44″ W / 43.13048634°N,2.54566213°W / 43.13048634; -2.54566213
Historia eta erabilera
Eraikuntza
Arkitektura
Estiloa Pizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea 84

Iturbe jauregia Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). XVI. mendean eraiki zen San Fausto errebalean, estilo errenazentistan. 1580an eraiki zen, estilo manieristan, diseinu jantzi eta kalitate handikoan. Beste batzuek ez bezala, jauregi honek Ekialdeko fatxadan dauka armarria, Iturbe leinuarena.[1]

Elorrioko hiribilduak galdu zuenean defentsarako izaera, bertako herritarrek leku aproposagoak bilatu zituzten beren etxebizitzak-eta egiteko. Era horretara, Elorrio errebaletara hedatu zen (Suso, San Fausto, San Roke, Urarka…), eta bertako jauntxoek eta merkatariek hantxe eraiki zituzten beraien etxandiak, tartean hau.

Iturbe leinua Lekeriketa auzotik dator, izen bereko baserritik.[2] Juan Otxoa Iturbe izan zen, Pedro Perez Urkizu herrikidearekin batera, XVI. mendean Mundu Berriko merkataritzan jarduteko asmoz Sevilla zapaldu zuen lehen elorriarra. Gerora, lankidetza hura indartu zen ezkontza bidez, familia biek merkatari-saga indartsua sortu baitzuten, arkitekturan ere ispilatu zena, Urkizu-Iturbe jauregian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan beste hiribildu hesituen antzera, Elorrion ere, behin bando-gerrak amaituta, bakealdi bat iritsi zen. Egoera hartan, leinu nagusiek auzoetako dorretxeak utzi eta herrian kokatu ziren. Beste horrenbeste egin zuten merkatari aberatsek ere.

Oparoaldi ekonomiko hartan, herriko eliza eraiki zen 1459 eta 1506 artean, Bizkaiko handiena, iturri publikoak egin ziren, eta mugak markatzeko gurutzeak, oparo landuak.

XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia —tartean Iturbe hau— buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Guk dakigula, XVI. mendean Mundu Berriko merkataritzan aritzeko asmoz Sevilla zapaldu zuten lehen elorriarrak izan ziren Juan Otxoa Iturbe eta Pedro Perez Urkizu eta Zenita. Seguruenik hara iritsi ziren Gipuzkoako zenbait merkatariren arrastoari jarraituta, hala nola Ibañez Hernani familia mondragoetarra. Handik aurrera, Sevilla bihurtu zen fortuna egiteko aukera paregabea elorriar askorentzat.[3]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturbe jauregia San Fausto errebalean eraiki zen, Bilborantz eginda, gaur egungo San Pio X kalean. Estilo errenazentistan eraiki zen. Berez eraikin bakartua da, alegia, ez du beste etxerik itsatsita aldamenetan.

Fatxada nagusia hiru mailatan dago banatuta. Behekoan ate nagusia dago, zirkulu erdiko arkuduna, kasetoi hornituez inguratua eta zutarri atxikiez mugatua. Bigarren mailan, leihoak nabarmentzen dira, gortina erakoak.

Ekialdera begiratzen duen fatxadan, herritik gatozela begi-bistan dagoena, Iturbe familiaren armarria nabarmentzen da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. María., Molinuevo Zaballa, (D.L. 2008) Elorrio Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico ISBN 8477524343 PMC 863180339 . Noiz kontsultatua: 2018-08-14.
  2. (Gaztelaniaz) Kerexeta, Jaime (1990) Linajes y casas solariegas de Elorrio Elorrioko Udala 114 or..
  3. (Gaztelaniaz) Basterretxea Kerexeta, Igor (2004) Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII 59 or. ISBN 84-609-0156-4.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]