Arriola jauregia

Koordenatuak: 43°07′48″N 2°32′30″W / 43.129962°N 2.541573°W / 43.129962; -2.541573
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arriola jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaElorrio
Koordenatuak43°07′48″N 2°32′30″W / 43.129962°N 2.541573°W / 43.129962; -2.541573
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa

Arriola jauregia Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). XVII. mendekoa da, eta estilo barrokoan eginda dago. Fatxada nagusiak Berrio-Otxoa kalera ematen du, antzinako Suso errebala. Bertan jaio zen San Balentin Berrio-Otxoa, Bizkaiko patroia, San Inazio Loiolakoarekin batera.[1]

Garai batean hortxe egon zen Elorrioko Udal Liburutegia. Gaur egun, ostera, Turismo bulegoa dago eraikinaren bebarruan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko beste hiribildu hesituen antzera, Elorrion ere, behin bando-gerrak amaituta, bakealdi bat iritsi zen. Egoera hartan, leinu nagusiek auzoetako dorretxeak utzi eta herrian kokatu ziren.

Hiribilduak galdu zuenean defentsarako izaera, bertako herritarrek leku aproposagoak bilatu zituzten beren etxebizitzak-eta egiteko. Era horretara, Elorrio errebaletara hedatu zen (Suso, San Fausto, San Roke, Urarka…), eta bertako jauntxoek hantxe eraiki zituzten beraien etxandiak. Horietako dezente Suso errebalean egin ziren, Arriola hau bezala, herriaren goiko aldean, gaur egungo Berrio-Otxoa kalean.

Oparoaldi ekonomiko hartan, herriko eliza eraiki zen 1459 eta 1506 artean, Bizkaiko handiena, iturri publikoak egin ziren, eta mugak markatzeko gurutzeak, oparo landuak.

Arriola leinuaren bi adar Gipuzkoatik etorri ziren Elorriora: Itziarko oinetxetik eta Leintz-Gatzagakotik. Biek ala biek jatorria zuten Arriola oinetxean, Araian, Araban. [2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendekoa da, estilo barrokoan egina, fatxada nagusiak Berrio-Otxoa kalera ematen du, antzinako Suso errebala. Juan Otxoa Arriolakoak agindu zuen eraikitzea, zeinak 1625ean enkargua eman baitzion Santiago Urkiola arotzari amaitu zitzan arozteria lanak jauregian.

Fatxada nagusiko balkoiaren gainean Arriola leinuaren armarria dago, eta Deban, Gipuzkoan, dagoen Arriola etxekoaren berdina da. Erdian hiru hosto agertzen dira, makalarenak, eta beso bat laban batekin. Kanpotik kasko bat du, lumak eta bestelako hornikuntzak. Urte batzuk geroago, Alcantarako Ordenaren gurutzea gehitu zitzaion armarriari, Juan eta Antonio Arespakotxaga Arriola anaiek horrela aginduta, berauek Alcantarako Ordenako zaldun egin baitziren.

Armarriaren azpian esaldi bat dago, gogorarazten duena 1827ko otsailaren 14an Balentin Berrio-Otxoa jaio zela etxe horretan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Olazabal jauregia. Neoklasikoa. Modet izenarekin ere ezaguna.
  • Berriozabaletako iturria. Neoklasikoa. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. María., Molinuevo Zaballa,. (D.L. 2008). Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico ISBN 8477524343. PMC 863180339. (Noiz kontsultatua: 2018-07-31).
  2. (Gaztelaniaz) Kerexeta, Jaime. (1990). Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala, 59 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]