Esteibar-Arauna jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Esteibar-Arauna jauregia
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondare nabaria
Elorrioko hiri historikoa
Elorrio-Esteibar-Arauna-jauregia1.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Elorrio
Koordenatuak 43° 07′ 54″ N, 2° 32′ 40″ W / 43.13175951°N,2.54455742°W / 43.13175951; -2.54455742Koordenatuak: 43° 07′ 54″ N, 2° 32′ 40″ W / 43.13175951°N,2.54455742°W / 43.13175951; -2.54455742
Historia eta erabilera
Eraikuntza
Arkitektura
Estiloa Rococo architecturea Itzuli
Ondarea
Eraikitako euskal ondare nabaria 86

Esteibar-Arauna jauregia Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). 1750ean eraiki zen Urarka errebalean, Esteibar dorretxea zegoen lurretan, eta egin, rococo estiloan egin zen, barroko oparoan. 1653a arte dorretxe hartan egiten ziren kaparetasun-frogak Elorrion, harik eta urte hartatik aurrera elizaren koruko artxibategira eraman ziren arte.[1] Gaur egun Maria Bitarteko ikastetxea dago Esteibar-Arauna jauregian, haur hezkuntzakoa, moja misiolariek kudeatuta.

Jauregi hau barroko estiloan egin zen, baina apaingarri gehiago ditu Elorrion mende haietan eraiki ziren jauregi gehienek baino, rococo estiloan eraiki zen-eta.

Esteibar eta Arauna leinuen jatorria Gazeta eta Arauna auzoetan dago, hantxe zituzten-eta euren oinetxeak. Eskoriatzan ere, Gipuzkoan, badago beste etxe bat Esteibar izenarekin.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan beste hiribildu hesituen antzera, Elorrion ere, behin bando-gerrak amaituta, bakealdi bat iritsi zen. Egoera hartan, leinu nagusiek auzoetako dorretxeak utzi eta herrian kokatu ziren. Horixe egin zuen Esteibar familiak, zeina Gazeta auzotik etorri baitzen hiribildura.

XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Hori izan zen Esteibar-Arauna familiaren kasua. Berez bi familia ziren, Esteibar eta Arauna, Gazeta eta Arauna auzoetan jatorria zutenak, baina 1575ean bat egin zuten Tomas Arauna eta Maria Martinez Esteibar ezkondu zirenean. 1635eko testamentu batek jakinarazten digu Pedro Esteibar eta beronen emaztea, María de Ávila, berau Sevillakoa, hiri hartan bizi zirela merkatari gisa Ameriketarako komertzioan.[3]

Esteibar-Arauna jauregia Urarka errebalean eraiki zen, rococo estiloan. Gaur egun Maria Bitarteko ikastetxea dago bertan, haur hezkuntzakoa.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esteibar-Arauna jauregia barroko estiloan egin zen, baina apaingarri gehiago ditu Elorrion mende haietan eraiki ziren jauregi gehienek baino, rococo estiloan eraiki zen-eta. Atzeko aldean, gainera, lorategi ederra dauka.

Jauregiak Esteibar familiaren bi armarri dauzka, bat fatxada nagusian, eta bestea atzeko horman, antzinako dorretik atera zena. Jauregiko ortuan zutabe bat dago, eta bertan armarri moduko bat atxikita, gaztelu batekin, hiru dorre dituena, gezileihoak eta ojiba-leiho bat. Guztiaren gainean, San Jose eta Jesus haurraren irudi bat.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Olazabal jauregia. Neoklasikoa. Modet izenarekin ere ezaguna.
  • Berriozabaletako iturria. Neoklasikoa. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   María., Molinuevo Zaballa, (D.L. 2008) Elorrio Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico ISBN 8477524343 PMC 863180339 . Noiz kontsultatua: 2018-08-12 .
  2. (Gaztelaniaz)  Kerexeta, Jaime (1990) Linajes y casas solariegas de Elorrio Elorrioko Udala 88 or. .
  3. (Gaztelaniaz)  Basterretxea Kerexeta, Igor (2004) Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII 125 or. ISBN 84-609-0156-4 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]