Otsa jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Otsa jauregia
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Elorrioko hiri historikoa
Elorrio - Palacio Otsa (Residencia Zumelegi) 1.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Elorrio
Koordenatuak 43° 07′ 44″ N, 2° 32′ 26″ W / 43.12897075°N,2.54050617°W / 43.12897075; -2.54050617Koordenatuak: 43° 07′ 44″ N, 2° 32′ 26″ W / 43.12897075°N,2.54050617°W / 43.12897075; -2.54050617
Historia eta erabilera
Eraikuntza
Arkitektura
Estiloa Arkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea 70

Otsa jauregia Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). XVIII. mendean eraiki zuen Ossa-Lekerika familiak estilo barrokoan. Jauregia hiru izenez ezagutzen da herrian: Otsa-Lekerika, Amileta edo Zumelegi jauregitzat.[1]

Azken urteotan, Zumelegi Laguntza Zentroa dago Otsa jauregian, laguntza-erakunde bat Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duena, eta artatzen dituena herrialdeko zenbait pertsona, ahalmen psikiko urria dutenak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen familia horien eskuetara. Eta familia horiek diru horren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko, aprobetxatuta Elorrio bere harresietatik harago zabaltzen ari zela, errebaletara. Horra nondik datozen Elorrioko hainbeste etxandi eta jauregi (20 jauregi baino gehiago eta 69 armarri inguru).

Testuinguru hartan, herriko eliza eraiki zen 1459 eta 1506 artean, Bizkaiko handiena, iturri publikoak egin ziren, eta mugak markatzeko gurutzeak, oparo landuak. Horrek guztiak erakusten du zelako aberastasuna sartzen zen herrian.

Otsa jauregia Suso izeneko errebalean eraiki zen, gaur egungo Berrio-Otxoa kaleko goiko aldean. Gaur egun, bertan dago Zumelegi Laguntza Zentroa, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatuta, non ahalmen psikiko urriko 38 bat pertsona zaintzen baitira.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsa-Lekerika, Amileta edo Zumelegi jauregia XVIII. mendean eraiki zen, apaindurarik gabeko estilo barrokoan. Herriko beste batzuk bezala, hau ere maila jasoko etxandi erresidentziala da, urbanoa.

Fatxada nagusia oso dotorea du, eta bertan, balkoien gainean, Ossa leinuaren armarria dauka. Leinu hori, Nuno Ossa Arroitakoa buru, agertzen da San Agustin Etxebarria elizaren fundazio-agirian, bertarako dirua eman zutenen artean.

Ossatarrak arduratzen ziren gipuzkoarrak zaintzen, garai haietan elorriarrei Gipuzkoatik etortzen zitzaizkien-eta eraso gehienak. Ossatarren armarriak horrela adierazten du: Para voz y centinela / de Bizkaia ilustre cosa / se fundó la casa de Ossa / para que siempre estén en vela.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Olazabal jauregia. Neoklasikoa. Modet izenarekin ere ezaguna.
  • Berriozabaletako iturria. Neoklasikoa. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. María., Molinuevo Zaballa, (D.L. 2008) Elorrio Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico ISBN 8477524343 PMC 863180339 . Noiz kontsultatua: 2018-07-11.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]