Iñaki Azkune
Iñaki Azkune | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zestoa, 1945eko urtarrilaren 15a (78 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() |
Iñaki Azkune Mendia (Zestoa, Gipuzkoa, 1945eko urtarrilaren 15a) euskal idazlea eta itzultzailea da.
Industria ingeniaritza teknikoko ikasketak egin zituen, eta alor horretan lan egin zuen zenbait urtetan. Gero, irakasle aritu zen Donostiako Santo Tomas lizeoan; eta, 1980ko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Elhuyar Kultur Elkartean —gero Elhuyar Fundazioa bihurtuko zena— jardun zuen.
Garai horretan euskarazko irakaskuntza orokorreko irakas materialaren falta handia zegoen. Langintza horretan abiatzeko bidea Elhuyar taldearen aldetik lankidetzan zabaldu zuten Hiazinto Fernandorena eta Jose Ramon Etxebarriarekin. Talde-lanean idatzi zuten Haizeak, euria eta klima izeneko liburua, irakaskuntza orokorreko prestaturiko lehenengo irakasmaterialetako bat. Egileen artean zeuden, besteak beste, hauek: Luis Mari Bandres, Iñaki Azkune, Andoni Sagarna, Pedro Miguel Etxenike, eta Mikel Zalbide.[1]


Bere idazle-ibilbidearen hastapenetan, narrazio historikoak idatzi zituen: Eneko Arista (1975), Amaia (1975), Katalin Erauso (1976). 1986an, Maquiaveloren Printzea euskaratu zuen, eta 1989an Euskal Herriko zezenketaren gaineko ikerketa bat argitaratu zuen, Zezenak Euskal Herrian izenburupean. Zientzia eta pentsamenduaren arloan, François Jacoben Posiblearen jokoa eta Max eta Hedwing Bornen Zientzia eta kontzientzia aro atomikoan euskaratu ditu. Horrez gain, Darwinen gaineko ikerketa baten egilea da: Charles Darwin. Eboluzioaren profeta. 2009an jarri dute interneten Azkuneren azken ikerlana, Zestoa mendetan zehar.
Errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2022: CAF-Elhuyar Merezimenduzko saria Elhuyar Taldea sortu zuten kideei: Iñaki Azkune, Felix Azpiroz, Juanjo Gabiña, Jesus Mari Goñi, Andoni Sagarna, Mikel Zalbide, eta Luis Mari Bandres.[2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
- ↑ Urdalleta Lete, Irati. «Dibulgazio artikulu orokorraren CAF-Elhuyar saria Ane Portillok jaso du» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Iñaki Azkune: Zestoa mendetan zehar[Betiko hautsitako esteka]. Iñaki Azkuneren azken ikerlana.