Edukira joan

Andetxa

Koordenatuak: 42°53′17″N 2°43′33″W / 42.8881°N 2.7258°W / 42.8881; -2.7258
Wikipedia, Entziklopedia askea
Andetxa
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°53′17″N 2°43′33″W / 42.8881°N 2.7258°W / 42.8881; -2.7258
Demografia

Andetxa (azentua hirugarren silaban; Antezana de Foronda gaztelaniaz) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da. 509 metroko altitudean dago. Gasteiz hirigunetik 12 kilometrora dago ipar-mendebaldeko norabidean. Forondako aireportuaren ondoan kokatuta egoteagatik ondo komunikaturik dago autobidez, bai Altubeko gainera doan autobidea zein aireportura doana.

1960ko hamarkadatik biztanleak galdu ditu eta 110 biztanletik 70era jaitsi da biztanleria. Foronda udalerriko herriburua izan zen, 1975ean Gasteizek Foronda anexionatu zuen arte.

Demografia eta biztanleria

Andetxako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
78 79 76 74 76 78 83 80

Jaiak

Andetxak irailaren 29an ospatzen ditu jaiak.


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa