Andoni Esparza Gallastegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andoni Esparza» orritik birbideratua)
Andoni Esparza Gallastegi

Bizitza
JaiotzaElorrio1932ko azaroaren 4a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2012ko ekainaren 1a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
JarduerakKooperatibismoa

Andoni Esparza Gallastegi (Elorrio, Bizkaia, 1932ko azaroaren 4aIruñea, Nafarroa, 2012ko ekainaren 1a)[1] 50-60ko hamarkadan Elorrion Funcor kooperatiba sortzen,[2] —Funcorreko lehen zuzendari-gerente[3] izan zen― ikastolaren proiektua laguntzen, haur unibertsitatearen proiektuan Jorge Oteizarekin lanean, Ama-Lur filmaren bultzatzaile, eta beste hamaika lanean aritu zen. Gaztetan hasi zen lan erraldoi hauetan ekintzaile. Gerora, une latzak pasatu zituen, baina, hala ere, lanean sutsu jarraitu zuen bere ideiak zabaldu eta banatu nahian.[4] Pentsalaria, Aberriaren eta Euskararen maitale.[5]

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoak Antonio Esparza Hormaechea eta Sorkunde Gallastegui izan ziren. Aita, Berrio Otxoa Burdinolako administrazio atalaren arduraduna zen, ama aldiz etxekoandrea. Biak abertzaleak[6] eta horregatik 1940. urtean Tribunal Regional de Responsabilidades Políticas zelakoak epaitu zituen.

Bere seme Iñaki Esparza Leibar Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Prozesaleko katedraduna da eta Eusko Jaurlaritzako Datuak Babesteko Agentziako kidea.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Komertzio-Eskolan ikasi zuen. 1955eko ekainean, 22 urte zituenean, metalgintza arloan espezializatuak ziren hogeita hamarren bat langileekin, kooperatiba bat sortzea erabaki zuten, gero Funcor izango zena. Galdategia zuten, batez ere nekazaritza tresneria egiteko. Hazkunde handiena izan zuen garaian laurehun bazkide-langile inguru zituen. Bere gerentea izan zen, hasieratik 1970. urtean dimititu zuen arte.[7]

1959. urtean Arrasaten Lankide Aurrezkia sortu zenean, Funcor izan zen entitatearen sorkuntza babestu zuen lau kooperatibetatik bat. Hori dela eta bere gobernu juntaren diruzaina izan zen.[8]

Legediaren arabera, kooperatibek bere mozkinen %15a gizarte helburuetarako bideratu behar zituzten. Diru honekin Funcorrek eskola bat sortu zuen Elorrion eta bertan haur hezkuntza eta oinarrizko batxilergoa ematen zen. Euskara ere erabiltzen zuten, garai horretan ia sekula egiten ez zena. Bere azken garaian hirurehun ikasle baino gehiago zituzten.[9] Hori dela eta, Jorge Oteiza, Jose Antonio Sistiaga eta Esther Ferrer artistekin harremanetan sartu ziren. Enpresaren izena zuen txirrindulari ekipo bat ere babestu zuten.[10] Bestalde, laguntza lanetan ere aritzen ziren: artistei, unibertsitateko ikasleei eta diktaduraren aurkako oposizioarekin harremana zuten pertsonei.

1962an Municheko elkar hartze makurrean parte hartu zuen, Hego Euskal Herritik joandakoen zerrenda gehienetan agertzen da Andoni Esparza, baina Espainia frankistako zerbitzu sekretuek ez zuten identifikatu.[11]

1962ko ekainean, frankismoaren aurkako oposizioko talde gehienek Munichen egin zuten bileran, parte hartu zuen,[12] demokrazia ezartzea prestatzeko asmoarekin.

Ikuspuntu teorikotik, euskal kooperatiba guztien fondo amankomun bat sortzearen alde agertu zen, klandestinitatetik Euskal Herria eraikitzea posible egiteko eta gizarte ekonomia sustatzeko. Kooperatibisten botoen berdintasuna ere defendatu zuen (beste enpresa batzuetan zuzendari eta teknikarien botoak langileenak baino gehiago balio zuen). Bestalde, bazkideek kooperatibetan sartzeko jarri behar zuten diruari dagokionek, planteamendua desberdina zen.[13]

Funcorretaz aparte, Euskaldunak nekazaritza-abeltzaintza kooperatiba ere sortu zuten. Nazioarteko merkatuan lanean hasi ziren, Filipinak eta Mexikoko enpresekin kontratuak sinatzen eta beste herrialde batzuetakoekin negoziatuz.

Bestalde, pertsonalki zinema interesatzen zitzaion. Horrela, Nestor Basterretxea eta Fernando Larrukerten Ama Lur filma gauzatzea posible egin zuen diru bilketa, berak antolatu zuen.[14] Epoca Films S.L. enpresa sortu zuen eta akzioduna ere izan zen. Enpresa honek filmak ekoiztu zituen. Horien artean dago Luis Buñuelen Tristana.[15] Durangoko Azokaren ideia ere izan zuen: “egin ezazue liburu-erakusketa Durangon”, esan omen zion Leopoldo Zugazari.[16]

1971ko irailaren 9an atxilotu zuten eta urte horren abenduaren 23ra arte espetxean egon zen, Funcorren kudeaketa ekonomikoarekin zerikusirik zuen salaketa bat zela medio.[17] 1979ko ekainaren 18an onartu zen epaia. Ia zortzi urtez egoera gogorrean egon ondoren, ondasunak enbargatuta eta pasaporterik gabe, absolbitu egin zituzten epaituak izan ziren bost lagunak. Bitartean, Funcor kooperatiba eta bere gizarte ekintzak desagertu ziren. Prozedura guztia kolpe latz bat izan zen Andoni Esparzarentzat, bere osasuna ukitu zuena eta gelditzen zitzaion bizitzaren urteak markatu zituenak.

2017an Andoni Esparza Gallastegiren izena daroan elkarte bat sortu zuten Elorrion: Andoni Esparza Gallastegi Gizartegintza Elkartea.[18][19]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Julia Itoiz. La otra experiencia – El libro que nadie quiso publicar a Jorge Oteiza. (Andoni Esparzaren biografia).[20]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Itoiz, Julia. (2012-06-18). «Descansa en paz Andoni» naiz: IRITZIA (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  2. «Funcorren sorrera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  3. Andoni Esparzak eskuz sinatutako bisita-txartela
  4. Esparza, Andoni. «'Zazpiak bat' Egañaren artikuluari buruz» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  5. Bergaretxe Leibar, Unai. «Andoni Esparza Gallastegi gogoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  6. (Gaztelaniaz) Berriozabal Azpitarte, Román. (2007). Nacionalismo vasco en Elorrio (1894-1937). Bilbo: Sabino Arana Fundazioa, 128 or..
  7. (Gaztelaniaz) Itoiz, Julia. (2005). La otra experiencia. El libro que nadie quiso publicar a Jorge Oteiza. Gasteiz: Arabera-Gure Liburuak.
  8. (Gaztelaniaz) Larrañaga, Jesús. (1981). Buscando un camino. Don José María Arizmendi-Arrieta y la experiencia cooperativa de Mondragón. Danona S. Coop, 149 or..
  9. (Gaztelaniaz) Agirre, Iñigo. (2009). Funcor (1955-1970). Un proyecto abortado. in: Astola. Ikerketa eta historia. Durangaldeko urtekaria. Gerediaga Elkartea, 133 or..
  10. (Gaztelaniaz) Ajuria Orbegozo, Agustin. (2001). Fábrica de corredores. Txirrindulari lantegia. in: Elorrio txirrindula zaleak, Elorrioko Historiaren zaleak. Gerediagako Bazkideak.
  11. (Gaztelaniaz) Ugalde Zubiri, Alexander. (2019). EuroBasque (1947-2018) : la contribución vasca al federalismo europeo. (Junio de 2019. argitaraldia) ISBN 978-84-09-12682-8. PMC 1235953152. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  12. (Gaztelaniaz) Satrustegi, Joaquín. (1993). Cuando la transición se hizo posible. El "Contubernio de Munich". Madrid: Editorial Tecnos, 179 or..
  13. (Gaztelaniaz) Lertxundi, Javier. (2002). La tecnocracia en MCC, el Opus Dei y el PNV (La historia jamás contada). Donostia: Basandere Argitaletxea.
  14. (Gaztelaniaz) Unsain Azpiroz, Jose María. (1993). Haritzaren negua "Ama lur" y el País Vasco de los años 60. Donostia: Euskadiko Filmategia.
  15. (Gaztelaniaz) Buñuel, Luis. (2012). Mi último suspiro. Bartzelona: Randon House Mondadori, 313 or..
  16. Elustondo, Miel Anjel. «'Abertzale larregi dago hemen!'» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  17. (Gaztelaniaz) Ormaetxea, José María. (1998). Orígenes y claves del cooperativismo de Mondragón. Oiartzun: Litografía Danona S. Coop..
  18. ·, Elkartearen sorrera:. (2017-05-13). «ANDONI ESPARZA GALLASTEGI GIZARTEGINTZA ELKARTEA» opendata.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  19. Andoni Esparza Gallastegi Gizartegintza Elkartea – OlatuKoop. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  20. Eizagirre, Estitxu. «“Egun bizi garen sistema fosilista aldatzeko enplegua da dugun armarik handiena”» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]