Municheko elkar hartze makurra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Municheko elkar hartze makurra
MotaKongresu
Denbora-tarte1962ko ekainaren 5a - 1962ko ekainaren 8a
Argumentu nagusiaAntifrankismo
KokalekuMunich
HerrialdeaMendebaldeko Alemania
AntolatzaileaEuropean Movement International (en) Itzuli
Partehartzaile kopuru118
Parte-hartzaileak

Municheko elkar hartze makurra (gaztelaniaz: Contubernio de Múnich) falangisten egunkaria zen Arriba egunkariak Munichen ospatu zen Europar Mugimenduaren IV. Biltzarrari eman zion isekazko edo erdeinuzko izena da. Municheko udaberria izena ere erabili izan da.[1]

1962ko ekainaren 5etik 8ra izan zen batzar hau eta garai horretan Asturiasko meatzariak grebak egiten zeuden. Baita ere, garai horretan, Espainiak Europako Ekonomia Erkidegoa sartzeko lehenengo saiakera egin zuen. Biltzar horretan, Francoren aurkako Espainiako politikariek bertako demokrazia faltsua eta zapalketak salatu zituzten. Besteak beste hauek ziren Munichen elkartu zirenen eskaera: alderdi politikoak eta sindikatuak legeztatzea eta giza eskubideak eta eskualdeen nortasuna errespetatzea.

Parte hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benetan nortzuk hartu zuten parte, ez dago erabat argi[1][2]. Joaquín Satrústegi (et al.) Cuando la transición se hizo posible. El “Contubernio de Munich”[3] liburuaren arabera , (Madril, Tecnos, 2013), 113 pertsona egon ziren batzarrean, horietako 27 bat hegoaldeko euskal herritarrak. Salvador de Madariaga aipatu izan da taldeari kohesioa eman zion pertsona bezala. Izan ere taldean Francoren erregimenaren kontra zeuden oso bestelako pertsonak elkartu ziren: errepublikazale espainiarrak, errepublikazale euskaldunak, errepublikazale katalanak, monarkiko eta liberal espainiarrak, euskal abertzaleak, abertzale katalanak, demokrazia kristauaren aldekoak... Taldean ez zegoen anarkista edo komunistarik.

Parte hartzaileen zerrenda laburragoak ere argitaratu dira.[4][5]

Beste iturri baten arabera[2][6] 96 pertsona elkartu ziren eta horietako 34 bat hegoaldeko euskal herritarrak.

Erbesteratuak: Agustín Alberro Pikabea; Iñaki Azpiazu (apaiz katolikoa); José María Azpiazu; Jon Bilbao; Manuel Irujo; Francisco Javier Landaburu; José Ignacio Lizaso; Gonzalo Nardiz; Alberto Onaindia, (apaiz katolikoa); Manuel Robles-Aranguiz Mendiola; Gregorio Ruiz de Ercilla; Jesús Solaun, Iñaki Unzueta eta Julio Jauregi Alonso.

Hego Euskal Herrian bizi zirenak: Iñaki Aginaga Beristain, Kepa Anabitarte (ELA), Mercedes Arribas Kortajarena, Eugenio Arzubialde, José María Busca Isusi (Zumarraga), Juan Zelaia Letamendi (Oñati), José Luis Etxegarai Pagola (ANVk proposatua), Xabier Etxeberria Arrue, Andoni Esparza Gallastegi (Elorrio), Isidro Infante Olarte, Ibon Nabaskues Ugarte (EGI), José Salegi, Juan Ugarte Guridi, Martín Zubizarreta Pildain, Javier Alonso Ezkain (Nafarroa Garaia), Santiago Alonso Ezkain (Nafarroa Garaia), Antonio Anoz (Nafarroa Garaia), G. Anzuola (Donostia); Luis Benito del Valle (Bizkaia) eta Andoni Elorza (Gipuzkoa).[2]

Izen gehienak nahiko ezagunak dira arrazoi politikoengatik, kultura edo ekonomia arloetan egindako lanagatik. Ezagunenak, agian, Manuel Irujo eta Francisco Javier Landaburu jeltzaleak, azken hau garai hartan erbesteko Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea. Baina taldean, jeltzaleekin batera, beste euskal alderdi edo sindikatuetako militanteak zeuden, ELA, EGI, ANV... Unión Española talde liberal-monarkiko kide bat ere egon zen, Isidro Infante Olarte.[2]

Frankismoaren zerbitzu sekretuek 14 euskaldun identifikatu zituzten[2] (10 erbesteratu eta 4 barrutik joandako): Agustín Alberro Pikabea; Juan Zelaia Letamendi (enpresaburua); Ignacio Azpiazu; José Etxegarai Pagola (ANV), Jon Bilbao; José María Busca Isusi; Gonzalo Nardiz; Manuel Robles-Aranguiz Mendiola; Javier Landaburu; Isidro Infante Olarte; Alberto Onaindia (apaiz katolikoa) eta Manuel Irujo.

Espainiako poliziak eta zerbitzu sekretuak euskal herritarren erdiak baino ez zituzten identifikatu eta zigorrak ezarri zitzaizkien.

Espainiatik joandakoen artean hainbat joeratako pertsonak zeuden, hala nola, José María Gil Robles (AECEko presidentea eta Demokrazia Sozial-Kristauko buruzagia, Bartzelonako Kondearen Kontseilu Pribatuko kidea ere bai, hau da, Juan Borboikoa), Fernando Álvarez de Miranda (AECE eta Demokrazia Sozial-Kristauaren idazkaria), Dionisio Ridruejo (Falangearen sortzailea eta Alderdi Sozial Klandatarraren Presidentea), Joaquín Satrustegi (1957an sortutako Espainiako Batasuneko presidentea, monarkiko liberalak, Juan de Borboiren gertukoak); Jaime Miralles (Unidad Española; Espainiako Batasuna); Alfonso Prieto (HOAC, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadearen inguruko langile talde katolikoen buruzagia); Jesús Barros de Lis (Ezker Demokrata Kristaua); José Vidal Beneyto eta Jesús Prados (Europako Kooperazio Ekonomikoko Liga).

Espainiar erbesteratuen taldean CFEMEko buru nagusia nabarmentzen zen, Salvador de Madariaga (Europa Batuaren aldeko Mugimendu Liberala), Rodolfo Llopis (PSOEko idazkari nagusia), Fernando Valera (Ekintza Demokratiko Errepublikarreko buruzagia), besteak beste.

Europar mugimenduaren kongresuak Munichen hartutako erabakia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Europar Mugimenduaren Kongresuak, Munichen 1962ko ekainaren 7an eta 8an bilduta, iritzi dio edozein herrialdek Europan sartu nahi badu, izan atxikita edo izan elkartze bidez, herrialde horrek erakunde demokratikoak izan beharko dituela; horrek, Espainiaren kasuan, Gizakiaren Eskubideei buruzko Europar Konbentzioaren eta Europako Gizarte Gutunaren arabera, hau esan nahi du:

1. Benetan ordezkaritza bidezkoak eta demokratikoak diren erakundeak eratzea, eta erakunde horiek bermatzea gobernua herritarren onespenean oinarritzen dela.

2. Pertsonen eskubide guztiak egiazki bermatzea; bereziki, norberaren askatasunari eta adierazpen-askatasunari buruzkoak, gobernuaren zentsurarik gabe.

3. Erkidego naturalen izaera berezia aitortzea.

4. Oinarri demokratikoen gainean, askatasun sindikalak baliatzea, eta langileek beren oinarrizko eskubideen defentsa egitea; besteak beste, greba-eskubidearen bidez.

5. Iritzi-korronteak eta alderdi politikoak antolatzeko aukera izatea, oposizioaren eskubideak aitortuta. Kongresuak itxaropen sendoa du aurreko oinarri horien araberako eboluzioak aukera emango duela Espainia Europan sartzeko, haren funtsezko osagaia baita; eta adierazgarritzat dauka Kongresuan partaide izan diren espainiar ordezkari guztiek[4] adierazi izana seguru daudela espainiar ordezkari gehienek nahi dutela eboluzio hori zuhurtzia politikoaren arauen arabera egitea, egoerak aukera ematen duen bezainbesteko azkartasunarekin, denen zintzotasunarekin eta eboluzio-prozesuaren aurretik, prozesuan bertan nahiz prozesuaren ondoren bortxakeria aktibo nahiz pasiboari uko egiteko konpromisoarekin.

Munich (Alemaniako Errepublika Federala), 1962ko ekainaren 8a."

Erregimen frankistaren erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai hartako diktaduraren aldeko prentsa oso kritikoa izan zen Munichen egindako bilera harekin. Esate baterako ABC egunkariak honelako lerroak argitaratu zituen:

« "Este encuentro quedó para la historia con el nombre de “Contubernio de Múnich”, siguiendo el lenguaje franquista de la época. El Ministro de Información y Turismo, Gabriel Arias-Salgado, orientó una campaña mediática de forma que varios diarios, como por ejemplo ABC, en sus portadas del domingo 10 de junio incluían en sus titulares la frase “El contubernio de la traición”. Y comenzaba la noticia así[2]:

“París 8. (Servicio especial de la agencia Efe). En crónica telefónica, fechada en Múnich, ‘France Soir’ publica una información de Marcel Niedergang, en la que queda al descubierto lo que puede llamarse el contubernio de la traición a España, por estar conjurados elementos de diversas tendencias aliados a comunistas y socialistas (...) esta reunión secreta ha tenido lugar en Múnich (...). La resolución final es, en efecto, una auténtica declaración de guerra, ya que en ella se exige la organización de los partidos políticos y la autonomía separatista de las regiones. (...)

Siete tendencias principales estaban representadas (...) los monárquicos liberales (...), los demócrata-cristianos de la derecha (...), los demócrata-cristianos de la izquierda (...), la Acción Católica Obrera (HOAC) (...), el Frente de Liberación Popular (...), los movimientos catalanes, en los cuales están representados los anarquistas (...), así como los vascos (...), Sr. Llopis, jefe del partido socialista español (...)”.

En la misma crónica se citaban a los “algo más de un centenar de flamantes ‘delegados’ de grupitos y subgrupitos en el exilio o clandestinos. En curioso maridaje (...) había nombres como los de (...) Irujo y Landaburu por los separatistas vascos”. Y en el interior del ABC (página 80) un recuadro, sin firma, titulado “La comedia de la promiscuidad”, sostenía que los reunidos “Ni ellos representan a nadie, ni nadie, aquí o fuera de aquí, se considera por ellos representado”.

»

—Alexander Ugalde Zubiri EuroBasque (1947-2018) : la contribución vasca al federalismo europeo, ABC, 1962-06-10, egunkaria aipatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Amat, Jordi. (2016). La primavera de Múnich : esperanza y fracaso de una transición democrática. ISBN 978-84-9066-256-4. PMC 945976514. (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  2. a b c d e f Ugalde Zubiri, Alexander. (2019). EuroBasque (1947-2018) : la contribución vasca al federalismo europeo. (Junio de 2019. argitaraldia) ISBN 978-84-09-12682-8. PMC 1235953152. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  3. Cuando la Transición se hizo posible : el Contubernio de Munich. (2a ed. argitaraldia) Tecnos 2013 ISBN 978-84-309-5764-4. PMC 827228561. (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  4. a b (Gaztelaniaz) Contubernio de Múnich – Movimiento Europeo. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  5. Álvarez de Miranda, Fernando. (1985). Del "contubernio" al consenso. (1a ed. argitaraldia) Planeta ISBN 84-320-5836-X. PMC 13991830. (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  6. Alexander Ugalde Zubiri, EuroBasque (1947-2018) La contribución vasca al federalismo europeo.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(5 al 8 de Junio de 1962)