André Previn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
André Previn
Andre Previn (on In Tune, BBC Radio, 2012).jpg
Bizitza
Izen osoa Andreas Ludwig Priwin
Jaiotza Berlin1929ko apirilaren 6a
Herrialdea  Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Manhattan2019ko otsailaren 28a (89 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Betty Bennett Itzuli  (1952 -  1957)
Dory Previn Itzuli  (1959ko azaroaren 7a -  1970eko uztailaren 27a)
Mia Farrow  (1970 -  1979)
Heather Sneddon Itzuli  (1982 -  2002)
Anne-Sophie Mutter Itzuli  (2002 -  2006)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Beverly Hills High School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak orkestra zuzendaria, kantugilea, jazz musikaria, musikagilea, piano-jotzailea, soinu banda konpositorea eta music arranger Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoa jazza
opera
musika klasikoa
Musika instrumentua pianoa
Diskoetxea Contemporary Records Itzuli
Deutsche Grammophon Itzuli
IMDb nm0006238
www.andre-previn.com/

André Previn, jaiotza izena Andreas Ludwig Priwin (Berlin, 1929ko apirilaren 6a - New York, 2019ko otsailaren 28a), alemaniar musikagile, pianista eta orkestra zuzendaria izan zen. Alemanian jaioa, Ameriketako Estatu Batuetako herritartasuna zuen, bere familiak (judua izaki) Alemania Nazitik herrialde hartara ihes egin baitzuen 1939an.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berlingo eta Parisko kontserbatorioetan ikasi ondoren, pianista- eta orkestratzaile-lanetan hasi zen. 1951n, orkestra-zuzendaritzako ikasketak egin zituen Pierre Monteuxekin San Frantziskon eta, gero, zuzendari-aurkezpena egin zuen Saint Louisen. Zuzendari-lanetan aritu izan zen orkestra askotan. Houstongo orkestra sinfonikoan (1967-1970), Londresko orkestra sinfonikoan (1969-1979); Pittsburgheko orkestra sinfonikoan (1976-1984); Londresko orkestra filarmonikoan (1985-1986); eta Los Angelesko orkestra filarmonikoan (1984) jo zuen. Sinfonia bat, kontzertuak, ganbera-musika eta abestiak idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]