Edukira joan

Anjel Lertxundi

Wikipedia, Entziklopedia askea
79.151.67.96 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 11:56, 23 abuztua 2016
Anjel Lertxundi
Anjel Lertxundi
Datu pertsonalak
Izen osoa Anjel Lertxundi Esnal
Ezizena Andu, Iñaki Aldai
Jaio 1948ko martxoaren 5a (76 urte)
Euskal Herria Orio, Gipuzkoa (Euskal Herria)

Anjel Lertxundi Esnal edo Andu Lertxundi (Orio, Gipuzkoa, 1948ko martxoaren 5a) euskal idazlerik oparoenetarikoa da.

Maisu eta Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Irakasle izan zen Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan, eta bertako zuzendari lau urtez. Zarautzen bertan bizi da umetatik.

Produkzio handiko idazlea, literaturaren alor guztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpen eta saiakerara, haur eta gazte literatura ahaztu gabe. Zinemaren munduan ere murgildu da, bi pelikula zuzenduz: 1985ean "Hamaseigarrenean, aidanez" (izen bereko bere liburuan oinarriturik) eta 1987an "Kareletik".[1] Honetaz gain, hainbat hedabidetan kolaboratu du, tartean Berria egunkarian.

Euskal Idazleen Elkartearen sorreran, 1982an, erakundearen presidente izendatu zuten, eta kargu hartan egon zen 1985 arte.

Hitz-jokoen zalea, hiztegia iraultzeko eta aberasteko bultzatzaile nekaezina da. Euskaltzain urgazlea da, eta euskaltzain oso izendatzeko proposatu dute. Euskarak duen idazle onenetakoa da Lertxundi, eta ofizio handienetakoa.

Andu, aitaren baserriaren izena, eta Iñaki Aldai ezizenak erabili izan ditu.

2010ean Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi du, saiakera arloan, Eskarmentuaren paperak lanarekin.

Idazlanak

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak Andu Lertxundiren 69 ekarpen ditu jasota.[2]

Haur eta gazte literatura

Narrazioak

Eleberriak

Saioak

Itzulpenak

Bidaiak

Biografiak

  • Martin Ugalde, leialtasun baten historia (1997, Andoaingo Udala)
  • Eskarmentuaren papera (2009, Alberdania)
  • Paper festa : minimalia (2012, Alberdania)

Sariak

Internet

Anjel Lertxundi ez da teknofiloa, baina hasiera-hasieratik garrantzi handia eman dio Interneti. Euskal idazleen artean, bera izango da eremu horretan gehien nabarmendu den euskal idazleetariko bat.

Bloga

"Hitz beste" izeneko blog pertsonala dauka idazleak Berria.inforen webgunean. Blog horretan, Anjel Lertxundik argitaratzen du egunero Berria egunkarian idazten duen zutabea, Hitz beste, baina blogean idazleak atal bat gehitzen dio zutabeari, post scriptum bat, eta hor Lertxundik azaldu ohi du zelan idatzi duen zutabe bakoitza, zergatik aukeratu dituen hitz edo adierazpide batzuk eta ez besteak, alegia, azaltzen ditu bere idazkuntzaren nondik norakoak.

Hitz asmatzaile

Hainbat hitz asmatu ditu Anjel Lertxundik, Internetekin lotutakoak, eta hitz horiek bidea egin dute sarean:

  • 8. probintzia. Berak izendatu zuen lehen aldiz “8. probintzia” esaldia (Internet, euskararentzat), adierazteko zer garrantzi duen Internetek euskararentzat.[3]
  • Sarelari. Horrela deitu zien Lertxundik internautei, alegia, Interneten nabigatzen dutenei.[4]
  • Informazio batzaile. Berak proposatu zuen izen hori Aurki.com, Bloglines eta antzeko aplikazioentzat. Horrela azaldu zuen proposamena: "Hona agregatzaile batek betetzen dituen lanak: aurkitu, jaso, bildu; elkartu; sakabanaturik zeudenak, antolatu eta elkarren ondoan jarri; erantsi… Hiztegian bada horiek guztiak biltzen dituen aditz bat: Batu: aurkitu. Batu: jaso, bildu. Batu: elkartu. Batu: sakabanaturik zeudenak, antolatu eta elkarren ondoan jarri. Batu: erantsi ‘Batzaile" hitzak, esanahiari dagokionez, primeran ordezka dezake "agregatzaile". Polita den ala ez, estetika gaitzetsi gabe ere, nik uste dut halako hitzek praktikoak eta argiak izan behar dutela. (…) Hor dauzkagu boto-batzailea edo ontto-batzailea bezalako hitzak. Udalakoak astaputz-batzaileak omen dira Azkuek dionez… "Nik egunero begiratzen diot aurki batzaileari’”.[5]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anjel Lertxundi Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Anjel Lertxundi