Antolatutako Krimen Transnazionalaren Aurkako Nazio Batuen Hitzarmena
Antolatutako Krimen Transnazionalaren Aurkako Nazio Batuen Hitzarmena | |
---|---|
Law identifier (en) | 平成29年条約第21号 |
Mota | United Nations treaty (en) international criminal law (en) |
Data | 2000ko azaroaren 15a |
Indarrean sartze | 2000ko abenduaren 12a |
Argumentu nagusia | transnational organized crime (en) |
Kokaleku | Palermo |
Partehartzaile kopuru | 189 |
Depositary (en) | Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | ingeles, frantses, errusiera, txinera klasiko, gaztelania eta arabiera |
2000. urtean, Nazio Batuen Erakundeak Antolatutako Krimen Transnazionalaren Aurkako Nazio Batuen Hitzarmena bultzatu zuen, alde anitzeko ituna da, eta UNTOC edo Palermoko Hitzarmena izenekin ere ezagutzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2000ko azaroaren 15ean emandako ebazpen baten bidez onartu zen Konbentzioa. Indiak 2002ko abenduaren 12an berrestu zuen.[1]
Konbentzioa 2003ko irailaren 29an sartu zen indarrean eta Leoluca Orlando, Palermoko alkatearen arabera, delinkuentzia antolatu transnazionalaren, gizakien salerosketaren eta terrorismoaren aurka borrokatzeko nazioarteko lehen hitzarmena izan zen.[2]
2014. urtean, animali basatien kontrabandoa ere barnebildu zuen Hitzarmenak.[3] Botswanak gizakien salerosketaren aurkako Legea sinatu zuen 2014. urtean, UNTOCen giza kontrabandoaren protokoloa betetzeko.[4]
2017an, Japoniak 2019ko Munduko Errugbi Koparen eta 2020ko Udako Joko Olinpiko eta Paraolinpikoen antolaketa prestatu zuenean, UNTOC guztiz ez betetzearen auziari aurre egin zion, eta arriskuan jarri zuen ekitaldi horiek antolatzeko hautagarritasuna.[5]
2018ko otsailean, Afganistanek zigor kode berri bat sartu zuen, UNTOC herrialdeko legeek lehen aldiz bete zezaten.[6]
Protokoloak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hitzarmenak hiru protokolo osagarri ditu (Palermoko protokoloak):[7]
- Pertsonen salerosketa, bereziki emakume eta haurrena, prebenitu, erreprimitu eta zigortzeko protokoloa.
- Lurreko, itsasoko eta aireko migratzaileen legez kontrako trafikoaren aurkako protokoloa.
- Suzko armen fabrikazio eta trafiko bidegabeen aurkako protokoloa.
Hitzarmenaren eta haren protokoloen zaintza Drogaren eta Delituaren aurkako Nazio Batuen Bulegoaren (ingelesez, UNODC) esku daude.[8]
Hitzarmena tresna juridikoa izanik, bere eraginkortasuna kide den herrialde bakoitzaren gaitasunaren araberakoa da.[9] Adibidez, UNTOCek gutxienez lau urteko espetxe-zigorra eskatzen du nazioz gaindiko delitu penal antolatuengatik.[10]
Kideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017ko irailaren 19tik aurrera, 190 Estatu batu ziren Hitzarmenera. Besteak beste, Nazio Batuetako 185 estatu kide, Cook uharteak, Egoitza Santua, Niue, Palestinako Estatua eta Europar Batasuna.[11] Konbentzioan parte ez diren Nazio Batuetako bederatzi estatu kideek (* Estatuak sinatu duela baina Konbentzioa berretsi ez duela adierazten du):
2018ko ekainean, Irango Parlamentuak UNTOCekin bat egiteko lege-proiektua onartu zuen, baina, handik 10 egunera, Ali Khamanei-k, Irango Buruzagi Gorenak, blokeatu zuen.[12][13] 2019ko urtarrilean, lege-proiektua oraindik eztabaidatzen ari ziren Parlamentuaren eta Kontseilu Guardianaren artean.[14]
Ikusi ere
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Polizia Kriminalaren Nazioarteko Erakundea
- Ustelkeriaren aurkako Nazio Batuen Konbentzioa
- Drogaren eta Delituaren aurkako Nazio Batuen Bulegoa
- Pertsonen Salerosketa, Emakume eta Haurrena bereziki, Aurreikusi, Ezabatu eta Zigortzeko Protokoloa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ India signs the UN Convention against Transnational Organised Crime (UNTOC), Mea.gov.in, 23 December 2002 (accessed on 18 August 2019)
- ↑ Loredana Pianta, Researchers simulate mafia and terrorism recruitment, Phys.org, 25 July 2019 (accessed on 30 July 2019)
- ↑ trafficking to become a ‘serious crime’ under UNTOC[Betiko hautsitako esteka], Worldecr.com, 20 February 2014 (accessed on 18 August 2019)
- ↑ Tshepo Mongwa, Botswana Makes Progress, Allafrica.com, 12 September 2018 (accessed on 18 August 2019)
- ↑ Japan and an Anti-Crime Bill, Nytimes.com, 1 June 2017 (accessed on 18 August 2019)
- ↑ Afghanistan: UN mission welcomes new penal code, urges measures to protect women from violence, Un.org, 22 February 2018 (accessed on 18 August 2019)
- ↑ UNITED NATIONS CONVENTION AGAINST TRANSNATIONAL ORGANIZED CRIME AND THE PROTOCOLS THERETO. UNITED NATIONS OFFICE ON DRUGS AND CRIME, V or..
- ↑ «United Nations Convention against Transnational Organized Crime (Palermo Convention) | veritaszim» www.veritaszim.net.
- ↑ Laura Adal, Organised crime in Africa / Weak laws make tackling organised crime harder, Enactafrica.org, 8 November 2018 (accessed on 18 August 2019)
- ↑ Carina Bruwer, Lions, tigers and bears: Wildlife trafficking in the age of globalisation, Dailymaverick.co.za, 20 February 2019 (accessed on 18 August 2019)
- ↑ UN Convention against Transnational Organized Crime: Treaty status
- ↑ Palermo Bills Suspended, Radiofarda.com, 25 Juily 2018 (accessed on 30 July 2019)
- ↑ Iran's Watchdog Rejects Bills To Join U.N. Crime Conventions, Radiofarda.com, 15 July 2018 (accessed on 30 July 2019)
- ↑ Iran Postpones Approval Of UN Convention Against Transnational Crime, Radiofarda.com, 19 January 2019 (accessed on 30 July 2019)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from martxoa 2023
- Venezuelako itunak
- Ameriketako Estatu Batuetako itunak
- Erresuma Batuko itunak
- Ukrainako itunak
- Ipar Mazedoniako itunak
- Suitzako itunak
- Suediako itunak
- Espainiako itunak
- Esloveniako itunak
- Eslovakiako itunak
- Serbia eta Montenegroko itunak
- San Marinoko itunak
- Errusiako itunak
- Errumaniako itunak
- Moldaviako itunak
- Portugalgo itunak
- Poloniako itunak
- Norvegiako itunak
- Herbehereetako itunak
- Marokoko itunak
- Montenegroko itunak
- Monakoko itunak
- Mexikoko itunak
- Maltako itunak
- Luxenburgoko itunak
- Lituaniako itunak
- Liechtensteingo itunak
- Letoniako itunak
- Japoniako itunak
- Italiako itunak
- Irlandako itunak
- Islandiako itunak
- Hungariako itunak
- Greziako itunak
- Alemaniako itunak
- Georgiako itunak
- Frantziako itunak
- Finlandiako itunak
- Estoniako itunak
- Danimarkako itunak
- Txekiar Errepublikako itunak
- Zipreko itunak
- Kroaziako itunak
- Txinako Herri Errepublikako itunak
- Bulgariako itunak
- Bosnia eta Herzegovinako itunak
- Belgikako itunak
- Azerbaijango itunak
- Austriako itunak
- Australiako itunak
- Armeniako itunak
- Andorrako itunak
- Albaniako itunak
- Krimen antolatua
- Indonesiako itunak
- Malaysiako itunak
- Argentinako itunak
- Bielorrusiako itunak
- Gabongo itunak
- Kolonbiako itunak
- Liberiako itunak
- Senegalgo itunak
- Uruguaiko itunak
- Palestinako Estatuko itunak
- Brasilgo itunak