Edukira joan

Antzinako euskaldunen erlijioa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Egiten'Antzinaroko euskaldunen erlijioa' Antzinaroan euskara hizkuntzaren forma zahar bat erabiltzen zutenen praktika erlijiosoen multzoa da. Euskararen forma zahar hori, eusko-akitaniera, egungo Euskal herriak duen baina eremu geografiko zabalagoen hedatuta zegoen, hala nola, egun Gaskoina dena, Huesca, Zaragoza, Aran arana, Errioxa eta Soriako Tierras Altas eskualdea.

Antzinaroa Mediterraneoko kostatik kanpoko Europa Mendebaldean, Erromatar garaia da, eta garai hartan, bertakoen erlijio ohiturak, konkistatzaile berriek erurekin ekarritako erlijioarekin nahastu zen, erromatartutako Europa osoan gertatu bezala, eta bi erlijio sistemek bere aztarnak utzi ziztuen, epigrafian, ikonografian eta bestelako aztarna arkeologikoetan.

Dena den, eta euskal hizkera erabiltzen zuten herriei dagokionean, iritsi zaizkigun hondarrak eskasak dira, gehienetan, testuinguru arkeologikoa galdu dute, eta ez da erraza sinesmenen narratiba egitea. Latindar jatorriko jainko-jainkosak (hala nola, Donostiako badian aurkitutako Venus, eta Pirinioetan aurkitutako inskripzioetan gurtzen den Jupiter), ikonografiak, errituak eta mitologia nahiko ondo ezagutzen ditugu, literatura aberatsari esker. Erromatarren bidez, iritsi ziren Ekialdeko sinemenei lotutako jainko-jainkosak ere (hala nola Mitra, Kibele, Atis...) erromatarrei eta greziarrei esker ezagutzen ditugu batez ere.

Antzinako euskarazko izenak dituzten jainko-jainkosak, ordea, ezezagunak zaizkigu, eta euskararen forma zaharrak, euskalkiak eta forma modernoagoak erabiliz ulertu nahi izan diren arren, oso zaila da haien natura atxikitzea. Gainera, gutxitan agertu izan dira ikonografiarekin, are gutxiago atributuekin, eta, bere jatorrizko lekutik mugituta aurkitu direnez, bere testuingurua ere galdu dugu.

Informazio handia ez badugu ere, eusko-akitanieraz idatzita gorde diren antzinako testigantzetan, hainbat jainko eta jainkosa izen agertzen dira. Horrelako idazkunak gaur egungo Euskal Herrian eta gertuko beste lurraldeetan agertu izan dira, Gaskoinian batez ere. Aldareetan idatzita agertu dira batez ere, erromatarren konkistaren ondoren, jainko-jainkosei aldareak eskaintzea eta horietan idazteko ohitura hedatu baitzen. Idatzitako esaldi horiek eskema zehatz bat jarraitu ohi dute, inperio osoan zabaldutako eskema bat, formula bat. Esaldiak latinez idatzita daude, baina izen asko antzinako euskaraz edo eusko-akitanierazkotzat identifikatu dira, pertsona izen (antroponimo) izan ala dibinitatearen izen (teonimo) izan.

Topografia sakratuari dagokionez, erromatar garaiko santutegi bakan batzuk aurkitu dira.

Eusko-akitanierazko izendun jainko-jainkosen panteoia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen horien artean ez dira asko ulertzen ditugunak, baina horien artean, ohikoak dira zuhaitza edo zuhaixkak, abereak (etxekotutako abereak), eta oro har mediak. Proposatu diren itzulpen batzuk, erabat baieztatu ezin daitezkeenak edonola ere, hauek dira:

  • Astoilun: asto iluna
  • Errensa: arantza
  • Arixo: haritza
  • Aherbeltse: aker beltza
  • Sexarbor: sei zuhatiz edo "Setz/Sets" zuhaitza
  • Leheren: pinua
  • Herauscoritsehe: Herautsa
  • Idiatte: idia
  • Lassaso, Larrae: larrea
  • Selatse: zelaia
  • Garre: mendia
  • Urde: urde
  • Andei (Andere?)

Jainko-jainkosen testigantzak Araban, Nafarroa garaian, Zuberoan eta Akitanian aurkitu dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Aranzadi. «Aranzadik K.o. I. mendeko baskoien aldare bat aurkitu du Larunben» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
  2. Zaldua Etxabe, Luis Mari. (2022). Euskal Herriko Antzinaroko jainko eta jainkosen izenak. Euskaltzaindia ISBN 9788412546392..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]