Edukira joan

Sutugius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sutugius
Akitaniar
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa

Sutugius Akitania erromatarreko jainko baten izena da. Berari eskainitako aldare bat kontserbatzen da Saint-Plancard herrian, Garona Garaian. XI. mendeko Chapelle Saint-Jean-des-Vignes de Saint-Plancard elizan, hain zuzen. Aldarean, gerlari bat korazarekin azaltzen da zizelatuta, eta Marte jainko erromatarrari aipamena egiten zaio.

Gerlarekiko harreman hau baieztatzen da Poza de la Sal-en, Burgosen, autrigoien lurraldea erromatarren garaian, aurkitutako beste inskripzio batekin, kasu honetan Suttunius Jainkoari zuzenduta (Jainko berberaren izenaren aldaera, itxura guztien arabera) eta militar batek eginda.

Beste hainbatetan bezala, Piriniar eta antzinako Euskal Herriaren bertako jainko-jainkosen lotura jainko klasikoekin dibinitate hauen ezaugarriei buruzko zenbait argipen ematen digu. Are gehiago kasu honetan, aipatutako gerlariaren irudiarekin eta aldaera egiten duenaren lanbidearen aipamenarekin.

Zalantzarik gabe, Sutugius hau gerlarekin zer ikusirik zuen bertako dibinitate bat da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Sutu" edo "sutsu" euskal hitzek zer ikusirik izan dezakete dibinitate honekin.

Inskripzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sutugius jainkoa sei aldaretan aipatzen da, denak leku berean agertuta, Saitn Placarden:

  • Inskripzio eta aldarea: AE 1950, 00222 = EDCS-15000050. Probintzia: Aquitani(c)a . Lekua: Saint-Plancard / Lugdunum Convenarum Irakurketa: Su<t=H>ugio / deo / Iulia Secundina / v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito). Joakin Gorrotxategik SUHUGIO irakurri zuen[1]. ikus: Autel (autel votif) au dieu Sutugius[2] eta autel (autel votif) au dieu Sutugius[3]
  • Inskripzio eta aldarea: AE 1950, 00223 = ILTG 00046 = CAG-31-02, 428 or. = EDCS-13302967. Probintzia: Aquitani(c)a Lekua: Saint-Plancard / Lugdunum Convenarum. Irakurketa: Sutugio // d[eo] / [3]us Burusi f(ilius) / [ex] voto patris
  • Inskripzio eta aldarea: AE 1950, 00224 = EDCS-15000052. Probintzia: Aquitani(c)a Lekua: Saint-Plancard / Lugdunum Convenarum. Irakurketa: De[o] / Marti / Sutugio / Mansu/etius [
  • Inskripzio eta aldarea: CIL 13, 00164 = CAG-31-02, p 428  = EDCS-10400318. Probintzia: Aquitani(c)a  . Lekua: Saint-Plancard / Lugdunum Convenarum. Irakurketa: Sutugio / Gerexo / Calvi f(ilius) / v(otum) s(olvit) [l(ibens) m(erito)]
  • Inskripzio eta aldarea: ILTG 00045 = CAG-31-02, 428 or. = AE 2013, +01050 = EDCS-13302966. Probintzia: Aquitani(c)a Lekua: Saint-Plancard / Lugdunum Convenarum. Irakurketa: De[o] / Marti / Sutugio / M(arcus) Mansu/etius [
  • Inskripzio eta aldarea: ILTG 00047 = CAG-31-02, p 428 = AE 2013, +01050  = EDCS-13302968. Probintzia: Aquitani(c)a Lekua: Saint-Plancard / Lugdunum Convenarum. Irakurketa: Sutugio / deo / Iuli(a) Secundina / v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito)


Antzekotasunak ikusi dira Burgosen aurkitutako Suttunius jainkoarekin, Poza de la Salen aurkituatko aldare abtean aipatzen dena:

  • Burgoseko Poza de la Saleko Suttunius jainkoari botoz egindako aldarea: Iskripzioaren testua: "Suttunio deo sac(rum) / L(ucius) Aufidus Masculinus / sesq(ui)plicarius / p(ropia) p(ecunia) fac(iensum) cur(avit).". CIL 02, 00746 = ILER 00929 = CPILCaceres 00093 = CasLeon 00088 = Meseta 00229 = AE 1976, 00316 = CIRPBurgos 00521. Itzulpena.: Suttunius jainkoari kontsakratua. Lusius Aufidius Masculinus seskiplikarioak (hierarkia militarrean erdi mailako graduazioa zuenak, alegia) eraikiarazi zuen. Epigraphik-Datenbank  Clauss / Slaby-n esten du Cácereseko Brozas herrian aurkitu zela, baina badirudi akatsa dela, Hispania Epigraphican eta beste artikulu batzuetan Poza de la Sal aipatzen baita[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gorrochategui Churruca, Joaquín. (1984). Onomástica indígena de Aquitania. Servicio Editorial Universidad del País Vasco y la colaboración de Universidad de Salamanca, Secretariado de Publicaciones e Intercambio Científico ISBN 978-84-7585-013-9. (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  2. (Frantsesez) «Autel (autel voti... · Collectif Objets» Collectif Objects (Paris: Ministère de la Culture) (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  3. «autel (autel votif) au dieu Sutugius» POP : la plateforme ouverte du patrimoine (Ministère de la Culture).
  4. «HispaniaEpigraphica Online Database» eda-bea.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 176 zkia.
  • Julien Sacazeren lanak:
  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]