Zirauki

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zirauki

 Nafarroa Garaia
Zirauki inguruko laborantza lurren ikuspegia.
Zirauki inguruko laborantza lurren ikuspegia.
Ziraukiko bandera

Ziraukiko armarria

Izen ofiziala Cirauqui <> Zirauki[1]
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Lizarrerria
Alkatea Victoriano Goldaratz Carmona
(CAI, indep.)
Herritarra ziraukiar
Koordenatuak 42°40′33″N 1°53′19″W / 42.67583°N 1.88861°W / 42.67583; -1.88861Koordenatuak: 42°40′33″N 1°53′19″W / 42.67583°N 1.88861°W / 42.67583; -1.88861

Cirauquimapa.PNG

Eremua 41,43 km2
Garaiera 493 m
Distantzia 30,2 km Iruñera
Posta kodea 31131
Biztanleria 505 bizt. (2012)
Dentsitatea 12,19 bizt./km²
[www.cirauqui.com www.cirauqui.com]

Zirauki[2] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 505 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 30 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren ikuspegia.

Herria, Nafarroa erdialdean kokatzen da, Lizarrako merindadearen ekialdeko muturrean. N-111 errepidean kokatzen da Gares-Lizarra norabidean, Garestik zazpi kilometrora.

Ziraukik Gesalatzekin egiten du muga iparraldean, Mañerurekin ekialdean, Deierri eta Villatuertarekin mendebaldean, eta Mendigorriarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziraukiko klima mediterraneoa da oro har, nahiz eta udalerriaren iparraldean klima azpimediterranoaren ezaugarri batzuk ere badituen. Urteko batez besteko tenperaturak aldakorrak dira kokagunearen arabera, baina 12 eta 14 gradu artekoak izaten dira. Prezipitazioak 400 eta 500 mm ingurukoak izaten dira herrigunean, eta 800 mm edo gehiagokoak Ziraukiko mendiguneetan. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira batez beste.

Iparralde eta mendebaldean, klima azpimediterranoari dagozkion landare eta zuhaitz espezieak aurki daitezke. Jatorrizko landareditik 310 hektarea arte baino ez dira kontserbatzen. Herrigunetik gertu zegoen arte eta haritzez osatutako 145 hektareako basoa, 1940ko hamarkadan desagertu zen. Birlandaturiko pinuek 52 hektarea hartzen zituzten XX. mendearen amaieran.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarren Nafarroako egonaldiak eragin handia izan zuen Ziraukin, eta historialarien ustetan, gaur egungo San Roman baselizaren aurrekariak, erromatarren garaikoak izan daitezke.

Erdi Aroan zehar herria Leringo konderriko herria izan zen, eta inguruko herriek izan ez zuten egitura administratibo desberdina izan zuen. 1425ean Carlos III.a Nobleak Leringo konderria konderria sortu zuen, bere laba Juana Beaumonteko Luisekin ezkondu ostean. Konderria honako herriek osatzen zuten hasiera batean, Lerin, Eslaba, Sada, Sesma eta Zirauki. Brianda Beaumontekoak, Leringo bosgarren kondesa zenak, Toledoko Diegorekin 1564ean ezkondu zenean, konderria Albako etxeari lotu zuen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziraukiko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.376 1.321 1.202 1.156 1.137 1.069 1.059 959 635 534 470 456 480

2008ko erroldaren arabera, hamabi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,47 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Roman elizako atea.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan Ziraukiko alkatea Candidatura Asamblearia Independiente (CAI, ezkertiar eta euskaltzaleak[3]) taldeko kide bat izan da. 2007an CAI zerrenda bakarra izan zenez, Pedro María Apeztegia Arraitza aukeratu zuten alkate. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen taldeak, eta, hortaz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak 11 izan ziren (emandako guztien %3,27) eta 121 boto zuri izan ziren (botoen %37,23). Abstentzioa %25,83koa izan zen.

Ziraukiko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Candidatura Asamblearia Independiente 204 7

2011n CAI (5 zinegotzi eta Victoriano Goldaratz alkate) Agrupación Independiente de Cirauqui (AIC, eskuina, 2) delakoarekin lehiatu zen.

Ziraukiko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Candidatura Asamblearia Independiente 239 5
Agrupación Independiente de Cirauqui 101 2

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziraukiko udaletxeko alkatea, Girgillao, Mañeru eta Artazuko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Konstituzio Plaza, 1

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Pedro Apeztegia Arraitza CAI (ezk. indep.)
2011- Victoriano Goldaratz Carmona CAI (ezk. indep.)

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:


Bestalde, konpainia beraren Sartaguda eta Iruñea bitarteko lineak ere geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Zirauki eremu ez-euskalduneko udalerria da; horrenbestez, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %7,98k zekien euskaraz.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Zirauki) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustekabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[4].

2009ko urtarriletik, udalerriaren izen ofiziala Cirauqui <> Zirauki da[5].

Guraso gehienek D eredua eskatu eta Nafarroako Gobernuak eredu hori herrian zabaltzeari uko egin zionez, A eredua baino eskaintzen ez zuen eskola ikaslerik gabe geratu eta gobernuak itxi egin zuen, guraso eta herritar ugariren protesten artean[6].

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziraukik Gurutzearen egunaren inguruan ospatzen ditu jaiak irailaren 14a, meza, bigantxak eta mozorro lehiaketa izaten dira. "Jai txikiak" bestalde maiatzaren 1ean ospatzen dira, San Kristobalgo erromeriarekin batera. Santuaren irudia izen bereko parrokiatik atera eta herriko baselizaraino joaten dira ziraukiarrak.

Anizko Andre Mariaren baselizarako erromeria abuztuaren 15ean izaten da eta San Romanen omenezko jaiak azaroaren 18aren inguruan. Ospakizuneko ekitaldi nagusia meza ostean izaten da, parrokiatik gaztainak jaurtitzen direlarik. Egunaren amaieran, sua pizten da. Gaztaina jaurtiketa eta suaren piztea, egun batzuk beranduago errepikatzen da, zehazki azaroaren 25ean, Santa Katalinaren omenezko jaietan.

Lizarrako merindadeko herri askok bezala, Ziraukik San Isidro eguna ospatzen du, nekazarien patroia. Egun horretan 30 minutu irauten duen prozesioa antolatzen da, parrokiatik Ziraukiko zelaietara. Bertan herriko abadeak, zelaiak bedeinkatu ostean, herrigunera itzultzen dira ziraukiarrak. Horrez gain, San Blas eta San Gregorio. Inauterietan, herritarrak kalera irten eta Santa Agataren omenezko euskal abestiak kantatzen dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zirauki Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa