Aretxabaleta (Gasteiz)

Koordenatuak: 42°49′55″N 2°40′21″W / 42.831944°N 2.6725°W / 42.831944; -2.6725
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aretxabaleta
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea [[|]]
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°49′55″N 2°40′21″W / 42.831944°N 2.6725°W / 42.831944; -2.6725
Demografia

Aretxabaleta Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da. 554 metroko garaieran kokaturik dago. Gasteiz hirigunetik bi kilometrora kokatzen da hegoaldeko norabidean. 2007an 321 biztanle bizi ziren Aretxabaletan.

Aretxabaletako langileen etxeen ikuspegia, inguruan urbanizazio-lan berriak hasi direla, 2008ko abuztuan

Hiritik hurbilen dagoen herrietako bat da, eta oraindik ez dago hirigintzari dagokionez Gasteizekin loturik, baina Gasteizko 2001eko Hiri Antolamenduko Plan Nagusiak Aretxabaleta eta Gardelegiko lurretan auzo berri bat eraikitzea aurreikusi du. Auzo berriak 813.850 metro koadro beteko ditu eta 2.210 etxebizitza berri eraikiko dira, horietatik 188 familiabakarreko isolatuak, 416 familiabakarreko atxikiak eta 1.455 babes ofizialekoak[1].

Demografia eta biztanleria

Aretxabaletako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
333 326 338 331 326 327 324 318

Jaiak

Aretxabaletak ekainaren 24ean ospatzen ditu jaiak.

Erreferentziak

  1. Gasteizko Udaleko Zabalgunea21 enpresaren webgunea [1]

Ikus, gainera