Edukira joan

Art Blakey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Art Blakey

Bizitza
JaiotzaPittsburgh1919ko urriaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaNew York1990eko urriaren 16a (71 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakjazz drummer (en) Itzuli, musika-talde gidaria eta musikagilea
Jasotako sariak
KidetzaThe Jazz Messengers
Thelonious Monk Septet
Art Blakey & The Jazz Messengers
Genero artistikoajazza
Bebopa
Musika instrumentuabateria
DiskoetxeaBlue Note
ABC Records
Columbia Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

artblakey.com
IMDB: nm0086845 Allocine: 573917 Allmovie: p6629
Youtube: UCMki-b0zfAQiMQ0nbsrIuBQ Spotify: 6QQuESLtKhAOcLW2TeWC2t iTunes: 331584 Last fm: Art+Blakey Musicbrainz: 601e7466-eaf5-4a91-9909-ffd770b7e04a Discogs: 29977 Allmusic: mn0000928942 Find a Grave: 6449072 Deezer: 3636 Edit the value on Wikidata

Art Blakey (Pittsburg, Pennsylvania, 1919ko urriaren 11 - New York, 1990eko urriaren 16a) estatubatuar musikaria izan zen. Arraza beltzekoa eta jatorri xumekoa zenez, bere kabuz ikasi zuen pianoa jotzen. Musikaren munduan gau-klubetan hasi zen piano-jotzaile gisa, depresio ekonomikoaren garaian. 1940ko hamarraldian Mary Lou Williams eta Fletcher Hendersonekin harremanak izan zituen, eta jazzeko bateria-jotzaile arrakastatsua bihurtu zen. Jazz espezialistarik onenekin aritu zen: Charlie Parker, Dizzy Gillespie, Dexter Gordon, Sarah Vaughan, Miles Davies. 1955ean bere taldea sortu zuen, Messengers Boskotea. Garai hartan islamismora bihurtu, eta Abdullah ibn Buhania izena hartu zuen. Horace Silver pianista, Kenny Dorham tronpetista, Hank Mobley saxofoi-jotzailea eta Doug Watkins kontrabaxu-jotzailearekin Europan zehar birak egiten ibili zen, 1956-1961 bitartean. 1970eko hamarraldiaren hasieran, heroinarekin arazoak zituela-eta, taldea desegin, eta Blakey Giants of Jazz seikotean sartu zen. Baina 1980an The Messengers berrosatu, eta bira gehiago egin zituzten, bere osasun arazoak zirela-eta gero eta urriagoak izan ziren arren. Bateriaren alorrean berritzailetzat hartua da, eta ondorengo belaunaldientzako maisutzat.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Art Blakey Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Pennsylvania
Artikulu hau Pennsylvaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.