Arthur Koestler

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arthur Koestler
Arthur Koestler (1969).jpg
Bizitza
Jaiotza Budapest1905eko irailaren 5a
Herrialdea  Hungaria
 Austria
Heriotza Londres1983ko martxoaren 1a (77 urte)
Heriotza modua suizidioa
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
alemana
Lanbidea
Lanbidea idazlea, filosofoa, eleberrigilea eta kazetaria
Lan nabarmenak Darkness at Noon
Jasotako sariak
Kidetza Modern Language Association
Sinesmenak
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Komunista
IMDb nm2371886

Arthur Koestler, jaiotze izena Kösztler Artúr (Budapest, 1905eko irailaren 5a - Londres, 1983ko martxoaren 1a), judu jatorriko hungariar eleberrigile, kazetari eta saiakeragilea izan zen. Hungarieraz, alemanez eta, gehienbat, ingelesez idatzi zuen

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arthur Koestlerren estatua, Budapest.

Vienako unibertsitatean kazetaritzako ikasketak egin ondoren News Chronicle egunkari ingelesarentzat lan egin zuen Espainiako Gerra Zibileko kazetari gisa. Frankistek atxilo hartu zuten. Garai hartan bizitakoak eman zituen argitara Spanish Testament (1938) izenburupeko eleberrian. Alderdi Komunista utzi zuen 1937. urtean eta Europako mendebaldean eta Ameriketako Estatu Batuetan batez ere, oso ospetsu bihurtu zen Darkness at Noon (Iluntasuna eguerdian) eleberria eman zuen argitara 1940. urtean. Bertan, 1930. urteko Moskuko prozesua aipatzen du era hunkigarri batez.

Ideologiaren gerrak sortutako nahaste intelektuala eta moralaren arazoak aipatzen ditu Arrival and Departure (1943) eta Age of Longing (1951) eleberrietan. Alderdi Komunistan eman zituen urteetako gorabeherak deskribatzen ditu, bestalde, Arrow in the Blue (1952) eta The Invisible Writing (1953) obretan. Beste lan batzuk The Gladiators (1939), The Lotus and the Robot (1960) eta The Thirteenth Tribe (1976) dira.

Bizitzaren azken urteetan parapsikologiaz interesatu zen, eta gai honi buruzko lan batzuk idatzi zituen (The Roots of Coincidence 1972an eta The Challenge of Chance 1974an)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arthur Koestler Aldatu lotura Wikidatan