Ardaxir I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asdaxir I.a» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Ardaxir I.a
Coin of Ardashir I (phase 3), Hamadan mint.jpg
Q68372863 Itzuli

224ko apirilaren 28a - 242ko otsaila
Artaban IV.a - Xapur I.a
Enperadore

Bizitza
Jaiotza Istakhr, 180 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Sasandar Inperioa
Heriotza 242 (egutegi gregorianoa) (61/62 urte)
Familia
Aita Pabag
Seme-alabak
Leinua Sasandar dinastia
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Zoroastrismoa
Ardaxir I.aren eskultura Naqsh-e Rostamen, Persepolisetik gertu (Iran)
Ardaxir I.aren zilarrezko txanpona, atzealdeko zatian suzko aldare bat duela. Londresko British Museumean dago.

Ardaxir I.a[1] (180242) Sasandar Inperioaren sortzailea izan zen.

Papagen semea eta Sasanen biloba, hauengandik Parsa erresuma (gaur egun Fars) heredatu zuen 208an. Partiar erregea zen Artaban IV.ak erasoa, honen aurka garaipena lortu zuen. Horren ondoren, bere burua erregeen errege izendarazi zuen 226an. Denbora gutxian hedatu zuen bere inperioa, partiarrak Hormizdaganeko guduan garaituz 224an eta hiriburua zen Ktesifonte hartuz. 228an Partiar Inperioa suntsitzea lortu zuen, eskualde hura azken laurehun urtean okupatu zuena. Zoroastrismoa estatuko erlijio ofizial izendatu zuen.

Tradizioaren arabera Ziro II.a eta Dario I.a pertsiar enperadoreen ondorengoa zen Ardaxir I.arekin Pertsian sasandarren erregealdia hasten da. Akemenestarren antzinako Pertsiarenak izan ziren lurraldeak okupatu zituen inperio bat sortzen hasi zen Eufrates ibaitik ekialdera, garai hartako Pertsiaren loria berreskuratzeko asmoz. Bere erregealdiaren amaieran Erromaren aurkako gerra berrabiatu zuen, bere seme eta oinordeko izan zen Sapor I.ari oso ondorio kaltegarriak ekarri zizkiona.

Istakhreko erregea (206-242)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardaxir II. mendeaaren amaieran jaio zen Farsen (egungo Iran), garai hartan partiarren mendeko erresuma bat zena. Tradizioak Istakhreko tronua bere aita Papag edo Babaken aldetik jaso zuen, nork Gochihr tronutik kendu zuen. Ez da ezagutzen zehatz bere amaren izena, zenbait iturrik Rodhagh izena aipatzen duten arren. Bere aitaren oinordeko bihurtu aurretik Ardaxirrek Darabgerd (gaur egun Darab, Iran) hiria gobernatu zuen eta Argbahd titulua jaso zuen. Bere aita hil ondoren Sapur tronuratu zen, Ardaxirren anaia nagusia, baina hau haren aurka matxinatu zen eta garaipena lortu zuen 208an.

Persiako erregea (208-242)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardaxirrek bere lurraldea azkar hedatu zuen, Farseko tokiko printzeen basailutza aldarrikatuz eta ondoko Kerman, Isfahan, Susiana eta Mesene probintzien kontrola lortuz. Balentria hauek Artaban IV.a arsazidar erregearen arreta erakarri zuten. Ardaxir Partiar Inperioko lur jabe eta gobernari handi bat zen, eta 224an eraso zion. Armadek Hormizdaganeko guduan borrokatu zuten, Artaban guduan hil zelarik. Karnamag-i Artaxir-i Papakan pertsiar ipuin mitikoaren arabera, Ardaxir desagertutako arsazidarren mendeko estatuak konkistatzera joan zen.

Sasandar enperadorea (226-242)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

226an Šāhān šāh Ērān (Irango erregeen errege) gisa koroatua izan zen, eta bere emazte Adhur-Anahid Irango erreginen erregina gisa. Horrekin, Partiar Inperioa desagertu zen, 480 urtez existitu zena, eta Sasandar Inperioaren lau mendeak hasi ziren.

Ondorengo urteetan Ardaxirrek bere inperioa ekialderantz eta ipar-ekialderantz hedatu zuen, Sistan, Gorgan, Khorasan, Merv, Balh eta Korasmia probintziak konkistatuz. Bahrain eta Mosul ere gehitu ziren sasandar lurraldeetara. Beranduago, gaur egun India eta Pakistanen artean banatuta dagoen Kusan Inperioko erregeak izan ziren Turan eta Makran Ardaxir I.aren mendeko bihurtu ziren. Mendebaldean, Armenia, Hatra eta Adiabenaren aurkako gerrek ez zuten arrakastarik izan.

Erromaren aurkako gerrak (230-233 eta 237-241)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere erregealdiaren azken urteetan Ardaxir Erromatar Inperioaren aurkako gatazka armatu batzuetan murgildu zen. Sasandarren konkista gosea Armenian zapuztua geratu zen, non arsazidar dinastiaren aldekoek gobernatzen zuten. Armenia Erromaren aliatu tradizional bat zenez, Ardaxirrek erromatarren eta hauen legio boteretsuen artean jasoko zuen etsaitasunean pentsatu behar izan zuen.

230ean Ardaxirrek bere armada Mesopotamia erromatar probintziarantz bidali zuen, Nisibis (gaur egun Nisbis edo Nusaybin, Irak, Turkiako mugatik gertu) hiri gotortua arrakastarik gabe setiatuz. Aldi berean, Siria eta Kapadoziaranzko mugak zeharkatzen saiatu zen. Bazirudien erromatarrek gatazka modu diplomatikoan konpondu nahi zutela, baina ez zen hala izan. Ardaxirrek arrakastarik gabe borrokatu zuen erromatar mugetan 230 eta 231n; emaitza bezala, Alejandro Severo erromatar enperadoreak bere tropak ekialderantz mugitu zituen, bere basea Antiokian ezarriz, eta, nahi ez bazuen ere, bere armada elkartua mantentzen zailtasun handiak izanez. Berriz, adostasun bat lortzen saiatu zen, baina Ardaxirrek berriz ere uko egin zion adostasunari.

Azkenik, 232an, Alejandro Severo pertsiarren aurkako eraso handi bat egiten saiatu zen. Alabaina, bere armadak ez zuen modu antolatuan aurrera egin, eta Ardaxirrek desordena probestu zuen eta bere indarrak kontzentratu zituen Armenian zehar aurrera eginez, non erromatarren aurrerakada geratzea posible zen. Ardaxirrek soilik erreserbako tropa bat utzi zuen iparraldean eta erromatarrekin topo egitera joan zen, hiriburua zen Ktesifontera joanez. Dena dela, ordurako, pertsiarrek hildako ugari jasan zituzten, eta bi enperadoreek gerra amaitutzat jo zuten. Alejandro Severo Europara hurrengo urtean, 233an itzuli zen, eta Ardaxirrek ez zuen eraso gehiagorik egin Erromatar Inperioaren aurka zenbait urtetan, bere indarrak ekialdean kontzentratuz.

237an, Ardaxirrek, bere seme eta oinordeko zen Xapur I.arekin batera berriz inbaditu zuen Mesopotamia. Nisibis eta Haranen aurkako eraso berriek arrakasta izan zuten, eta honek erromatarrei eragin zien harridurak enperadoreari Edesako probintzian zuhurra izatea eragin zioten. 241ean Ardaxir I.ak eta Xapurrek Hatra konkistatu zuten. Hurrengo urtean hil zen Ardaxir.

Ardaxir I.a greziar iturrietan errege indartsutzat ageri da, Persiaren buru ez ezik, Iran berriz ere herrialde batutzat sortzearen arduraduntzat. Haren indar eta dinastiak lau mende iraungo zuen. Erromaren aurkako haren kanpainek arrakasta erlatibo bat izan zuten arren, partiarrek hamarkada askoan zehar lortu zutena baino gehiago lortu zuen, eta bere seme eta oinordeko zen Sapor I.aren arrakastarako bidea prestatu zuen, etsai beraren aurka borrokatuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ardaxir I.a Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Artaban IV.a (arsazidar dinastia)
Persiako erregeen erregea
226-242
Ondorengoa
Xapur I.a