Azpilkueta
Itxura
(«Azpilikueta» orritik birbideratua)
Azpilkueta | |
---|---|
Euskal Herria | |
Azpilkuetako ikuspegia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Baztan |
Herritarra | azpilkuetar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°11′06″N 1°30′24″W / 43.185°N 1.50667°W |
Demografia | |
Biztanleria | 191 (2022) |
Azpilikueta Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztan udalerrikoa. Lau auzo ditu: Arribiltoa, Apaioa, Urrasun eta Zuaztoi. 2022 hasieran, 191 biztanle zituen.[1] Orain 206 biztanle ditu
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2000 | 2010 | 2020 | 2024 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
410 | 446 | 384 | 311 | 263 | 221 | 200 | 176 | 187 | 206 |
Bestak eta ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azpilkuetako bestak uztailaren 7an ospatzen dira, San Ferminetan.
Baztandarren biltzarrean parte hartu eta bere karroza ateratzen du.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izenak harrizko itxitura txikien lekua erran nahi du Mikel Belaskoren hitzetan.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dorreberria, ez baita garai bateko Azpilkuetako jauntxoen jauregia (hura gaztelarrek bota zuten, Nafarroa konkistatu zutelarik). Atarian jartzen duenez, 1741. urtean eraiki zuten.
- Done Jakue baseliza, Urrasun auzoan.
- Iriartea.
- San Andres eliza.
- Elizegi frontoia. Herrigunean dago, elizaren ondoan. Hain zuzen ere, eliz ataria da frontoirako sarrera. Bitxia da ikustekoa nola dauden pilotalekuan uztarturik harria eta egurra; konparazio batera, frontoiaren goiko aldean egurrezko solibak daude frontoiaren ezker paretaren kolore berekoak, berdeak. Frontoia da herriko haurren jolastoki nagusia.
Azpilkuetar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martin Elizakoetxea (1679-1756), Durangoko eta Michoacángo apezpikua.
- Maria Azpilikueta (1464-?) Frantzisko xabierkoaren ama
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Herriko sarrera.
-
Azpilkuetako herrigunea Arizkundik ikusia.
-
Azpilkuetako Dorreberria.
-
Elizegi frontoia. Elizak eskuin-paretarena egiten du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Azpilkueta herria Baztango udal webgunean, baztan.es
Azpilkueta | ||
---|---|---|
Apaioa | Arribiltoa | Urrasun | Zuaztoi |