Edukira joan

Bahi Ladgham

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bahi Ladgham


Tunisiako Lehen Ministroa

1969ko azaroaren 7a - 1970eko azaroaren 2a - Hédi Nouira
Minister of Defence (en) Itzuli

1968ko urtarrilaren 29a - 1968ko apirilaren 12a
Minister of Finance (en) Itzuli

1960ko abuztuaren 2a - 1960ko urriaren 4a
Ahmed Mestiri (en) Itzuli - Hédi Khefacha (en) Itzuli
Minister of Finance (en) Itzuli

1958ko irailaren 30a - 1958ko abenduaren 30a
Hédi Nouira - Ahmed Mestiri (en) Itzuli
Minister of Defence (en) Itzuli

1957ko uztailaren 29a - 1966ko ekainaren 24a
Bizitza
JaiotzaTunis1913ko urtarrilaren 10a
HerrialdeaTunisiako Protektoratu Frantsesa  1956ko martxoaren 20a)
 Tunisia  (1956ko martxoaren 20a -
HeriotzaParisko 13. barrutia1998ko apirilaren 13a (85 urte)
Hobiratze lekuaJellaz cemetery (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSadiki College (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa
Alderdi politikoaSocialist Destourian Party (en) Itzuli

Bahi Ladgham (Tunis, 1913ko urtarrilaren 10aParis, 1998ko apirilaren 13a) tunisiar politikaria izan zen. Tunisiako lehen ministroa izan zen 1969tik 1970era.

Familia apal batean jaio zen, aitaren aldetik Libiatik eta amaren aldetik Aljeriatik. 1930ean atxilotu zuten Kartagon Eukaristia kongresu baten aurka ikasleen protestak antolatzeagatik. Orduan, Habib Bourguibak ikasleak defendatzeko eskatu ondoren hasi zuen bere jarduera politikoa, eta Neo-Destour alderdian afiliatu zen.

1939an hamabost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, aurreko urtean frantsesen aurka izandako istiluetan parte hartzeagatik. De Gaullek amnistia eman zion 1944an. Tunisiako merkataritza ganberaren zuzendari bihurtu zen eta sindikatuen sorreran parte hartu zuen. Mission egunkariko erredaktore burua ere izan zen.

1951tik aurrera, Tunisiaren independentzia lortzeko negoziazioetan parte hartu zuen, eta gatazka nazioartekotzeaz arduratu zen. 1955ean Tunisiara itzuli eta Tahar Ben Ammarren gobernuan sartu zen, 1956an herrialdea autonomiatik independentziaraino zuzendu zuena. Batzar Konstituziogileko kide hautatu zuten eta Bourguibako gobernuko lehen ministrorde izendatu zuten. Armada nazionalaren sortzailea izan zen eta tunisiarrak administrazioan sartzea sustatu zuen. Ondoren, Defentsa ministroa, Finantza ministroa eta Presidentetzako idazkaria izan zen.

1969an Bourguibak lehen ministro izendatu zuen, baina bien arteko liskarrek okerrera egin zuten eta urtebete geroago karguan ordezkatu zuten. Arabiar Ligako nazioarteko misioetan aritu zen. Hamar urte geroago, Bourguibarekin adiskidetu zen.