Bizargorri Operazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barbarossa Operazioa» orritik birbideratua)
Bizargorri Operazioa
Bigarren Mundu Gerra
Nazien hasierako asmoa
Data1941eko ekainaren 22tik abenduaren 5era
LekuaPolonia, Bielorrusia, Ukraina, Moldavia, Lituania, Letonia, Estonia eta Errusia
EmaitzaArdatzeko botereen porrota
Gudulariak
III. Reicha
Errumania
Finlandia
Italia
Hungaria
Eslovakia
Kroazia
Sobietar Batasuna
Buruzagiak
Adolf Hitler (nagusiena) Josef Stalin (nagusiena)
Indarra
-3,9 milioi soldadu
-3.600 tanke
-4.389 hegazkin
-8,2 milioi soldadu
-15.000 tanke
-40.000 hegazkin
Galerak
918.000 soldadu 3.000.000 heriotz

Bizargorri Operazioa (alemanez: Unternehmen Barbarossa) kode izena izan zen, Bigarren Mundu Gerran Sobietar Batasunaren inbasioari Alemania Naziak eman ziona. Germaniako Erromatar Inperio Santuko Frederiko Bizargorri enperadorearen aipamenez erabili zuten izen hori.

Ekintza militarra 1941eko ekainaren 22an hasi zen. Operazioaren helburua SESBeko Europako zatia, Arkhangelsk eta Astrakhan hirien arteko mendebaldea hain zuzen ere, azkar konkistatzea zen. Operazioaren amaieran, 1941eko abenduan, Hitlerrek ez zuen lortu espero zuen adina. Dena den, Armada Gorriak alemaniarren aurrera egitea geldiarazi zuen arren, SESB kinka larrian zegoen.

Estrategikoki, alemaniarrek Sobiet Batasunako zenbait zonalde oso aberats okupatu zituzten, batik bat Ukraina aldean. Arrakasta hori gorabehera, Moskuko ateak ezin izan zituzten gurutzatu, hurbil geratu arren. Gainera, ekialdeko frontean horrelako ofentsibarik ezin zuten berriro eratu.

Azkenean, Bizargorri Operazioaren porrotak, hau da, Sobiet Batasuna okupatu ez izanak, Alemania Naziren erabateko porrota ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran. Bizargorri Operazioak Ekialdeko Frontea zabaldu zuen, zein gerrako fronterik ankerrenetakoa bilakatu zen. Izan ere, bataila-zelaietan burutu ziren sarraski handienak, sobietarrentzat baita alemaniarrentzat hein berean, fronte horretan gertatu ziren.

Hitlerren plana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Alemaniako Indar Armatuek gertu egon behar dute Errusia sobietarra kanpaina azkar baten bidez gainditzeko, Ingalaterrarekin duen gerra bera ere amaitu baino lehen.

Errusiako mendebaldean dago Errusiako armadaren zatirik handiena. Armada horri egin behar diogu eraso, beraz, gurdi blindatuekin, eta aurrera egin ahala, ukitu gabe geratzen diren elementuei ez diegu utziko Errusiako lurraldearen zabaltasunera erretiratzen.

Ondoren, aurrera egin behar dugu bizkor, harik eta errusiarren hegazkin flotari Reicheko lurraldeak eraginkortasunez erasotzea galaraziko dion lerrora iritsi arte. Operazio horren helburua honakoa da: Volga-Arkangelsk lerroa gotorlekua bihurtzea.

Hori lortzen badugu, errusiarren Baltikoko itsas armadak berehalakoan galduko ditu baseak eta borrokarako gaitasuna. Errusiaren aurkako gerran hasten garenean, Errumania eta Finlandia izango ditugu gurekin borrokan, gure operazioak dirauen bitartean.

»
Hitlerren kuartel nagusia, 1940ko abenduaren 18a

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]