Txokolate: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: so:Chocolate
No edit summary
19. lerroa: 19. lerroa:
'''Azukrearen gehiketa'''
'''Azukrearen gehiketa'''


Azukrearen gehiketa dagokionez, esaten da mezkla egin zuten lehengo aldietan, Mexikoko gonbentu batean eta Zaragozako monastegi batean izan zirela.
Azukrearen gehiketa, Mexikoko komentu batean edota Zaragozako monastegi batean eman zela esan ohi da.


'''Europako eskaera'''
'''Europako eskaera'''
37. lerroa: 37. lerroa:
* '''Estalkia:''' Kakao-manteka ugaridun kalitate handiko txokolateak. Kakao portzentaka handia dute.
* '''Estalkia:''' Kakao-manteka ugaridun kalitate handiko txokolateak. Kakao portzentaka handia dute.


Batzuetan [[menda]],[[laranja]] edo [[marrubi]]a gehitzen zaio. Txokolate-tabletek [[kakahuetek]]ak, [[hurrek]]rak, [[intxaurek]]rak, [[karameluek]]a edo [[arrozek]] harrotua ere eraman ohi dituzte. Likorea ere izan dezakete.
Batzuetan [[menda]],[[laranja]] edo [[marrubi]]a gehitzen zaio. Txokolate-tabletek [[kakahuete]]a, [[urra]], [[intxaur]]ra, [[karamelu]]a edo [[arroz]]a ere eraman ohi dute zenbait kasutan. Likorea ere izan dezakete.


== Txokolatearen kalteak etxabereengan ==
== Txokolatearen kalteak etxabereengan ==

17:52, 10 urtarrila 2010ko berrikusketa

Txokolate denda,Brusela(Belgika)

Txokolatea kakaoan oinarritutako elikagairik ezagunena eta hedatuena da, bere zapore, egitura eta kolore bereziak direla eta. Txokolate hitzaren jatorriari buruz, bi aukera nagusi daude. Batetik, nahualtetik eratorritako xococ (mingots) edo xocolia (mingostu) hitzez eta atl (ura) hitzaz osatua legoke. Bestetik, bere jatorria maia izan liteke, chokolhaa (edari beroa) hitza, hain zuzen.

Txokolatea kakao zuhaitzaren (Theobroma cacao) fruitu hartzitu eta txigortua erabiliz ekoizten da. Zapore mingotsa du. Ondoren, azukrea eta beste osagai batzuk erabiliz, gozotu eta barra forma eman edo edari moduan prestatzen da (txokolate urtua, beroa edo hotza). Hau zen aztekek eta lehen kontsumitzaile europearrek txokolatea hartzeko zuten jatorrizko era.

Txokolatearen historia

Jatorria

Txokolatea amerikatik datorrela dakigu, baina ez dakigu oso zehazki nondik. Batzuek esaten dute Amazonas ibaitik datorrela eta beste batzuek Mexikoren hego-ekialdetik. Baina badakigu han bizitzen ziren tribuak erabiltzen zutela edariak egiteko. Txokolatezko garagardo moduko bat egiten zuten txkolatearen pulpa fermentatuz. Edari hau, funtzio ritual moduko bat zuen eta seguraski ezkontzetan edaten zena. Geroago, Maiak, Aztekak eta olmekak jaten hasi ziren kakauzko aleen pastarekin eta txilirekin prestatuta. Txokolatea erregetzarentzat izaten zen edaririk gogokoena eta esaten zuten zibilizazio horiek txokolatea elikagai indargarri bat zela. Txokolatea ere artoaren irinarekin, txilirekin eta eztiarekin nahastu ahal zen.

Lehen Europarra

Txokolatea lehenik dastatu zuen europarra Kristobal Kolon izan zen bere laugarren bidaian. Espainara eraman zuen txokolate ale batzuk errege katolikoek dastatzeko baina bere zapore mingotsaren ondorioz, ez zuen izan hainbeste arrakasta euki. Hernan Cortes, amerikatik bueltatzean, hainbeste gustatu zionez, berarekin espainara eraman zuen eta espainako gortean sartu zuen. Urteekin europa osotik hedatu zuten.

Azukrearen gehiketa

Azukrearen gehiketa, Mexikoko komentu batean edota Zaragozako monastegi batean eman zela esan ohi da.

Europako eskaera

Europan, kakaua txigortu, azala kendu eta birrindu ondoren, azukre askorekin eta kanelarekin nahasten zuten. Ez zuten erabiltzen pastelak egiteko baizik eta edariak prestatzeko. Europan, gizarteari asko gustatzen zitzaion txokolatea eta gero eta eskaera gehiago zegoen eta txokolate industriak konpetentziaren eraginez, almidoia gehitzen zioten eta edreilu errautsi pixka bat ipintzera ailegatu ziren kolorea emoteko.

Txokolate mota desberdinak

Txokolate motak

Txokolatea oso osagai ezaguna eta erabilia da, bere aldaera guztietan. Itxura eta zapore desberdineko txokolateak ekoizten dira, erabilitako osagaien proportzioaren arabera aldatzen direnak. Gainera, txigortzerakoan erabilitako tenperaturaren eta denboraren arabera, zaporea aldatu egingo da.

  • Txokolate mingotsa: Purutasun handiko txokolatea, kakao haziak soilik dituena, beste osagairik gabe.
  • Txokolate beltza: Esnerik gabea. AEBetan %15ean txokolate mingotsez osatua egon behar da, Europan, aldiz, kakao portzentajea %35ekoa izango da gutxienez.
  • Esnedun txokolatea:Esne-hautsa edo esne kontzentratua darama osagai gisa. AEBetan txokolate mingots kopurua %10ekoa da, Europan kakaoa %25.
  • Txokolate zuria: Kakao-mantekaz egina.
  • Txokolate erdizuria:Sukaldaritzan erabilia.
  • Estalkia: Kakao-manteka ugaridun kalitate handiko txokolateak. Kakao portzentaka handia dute.

Batzuetan menda,laranja edo marrubia gehitzen zaio. Txokolate-tabletek kakahuetea, urra, intxaurra, karamelua edo arroza ere eraman ohi dute zenbait kasutan. Likorea ere izan dezakete.

Txokolatearen kalteak etxabereengan

Txokolateak duen teobromina, dosia nahikoa handia bada, toxikoa da zenbait animaliarentzat, hala nola, zaldientzat, txakurrentzat, loroentzat edo katuentzat (bereziki kumeentzat). Animalia hauek ezin dute teobromina metabolizatu eta txokolatea ematen bazaie, 20 ordu baino gehiagoz iraungo du honek odolean. Ondorioz, atake epileptikoak, bihotzekoak eta barne-hemorragiak jasan ditzakete, zenbaitetan, baita heriotza ere. Tratamendua intoxikazioa gertatu ondorengo bi orduetan oka eginaraztean datza eta beharrezkoa izanez gero, albaitariarengana jotzea.

Txokolatearen onurak osasunarentzat

Harvard School of Public Health erakundeak burututako ikerketa baten arabera, harremana dago txokolatea jatearen eta luze bizitzearen artean.

Fenolaren eragin antioxidatzailea izan liteke biziraute honen erantzule. "Fenola txokolatean aurki daiteke" Lee Epidemiologia irakasleak dioenez. "Ardo beltzean ere aurki daiteke fenola eta ezaguna da ardo beltza bihotz osasungarri baten baliokide dela".

Hausnarketa hauen arabera, kakaoak lipoproteina dentsitate txikia duen kolesterola oxidatzea galeraz lezake, funtzio inmunologikoa betez eta beraz, bihotzeko gaixotasunak eta minbizia izateko arriskua gutxituz.

Jendeak uste duenaren aurka, txokolatea jateak ez du aknea eragiten edo gaizkiagotzen, dietak ez baitu eraginik honetan.

Zergatik da hain goxoa txokolatea

Txokolatea jatean sentitzen den gozamenaren zati bat honen urtze tenperaturari zor zaio. Izan ere, hau giza gorputzaren tenperatura baino apur bat baxuagoa denez, ahoan sartzean urtu egiten da.

Kanpo loturak

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura