Urki: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t r2.7.3) (robota Erantsia: gl:Bidueiro
149. lerroa: 149. lerroa:
[[ga:Beith]]
[[ga:Beith]]
[[gd:Beith]]
[[gd:Beith]]
[[gl:Bidueiro]]
[[got:𐌱𐌹𐍂𐌺𐌰]]
[[got:𐌱𐌹𐍂𐌺𐌰]]
[[gv:Beih (billey)]]
[[gv:Beih (billey)]]

01:51, 14 urtarrila 2013ko berrikusketa

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Urkiak
Urki zilarkara


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Fagales
Familia: Betulaceae
Generoa: Betula
L.
Species

70 espezie inguru;
begira testua eta sailkapena

Urkiak Betulaceae familiaren Betula generoko zuhaitzak dira, eta pago eta haritzen Fagaceae familiakoen ahaide hurbilak dira. Gehienetan tamaina txiki edo ertaineko zuhaitzak edo zuhamuxkak dira, gehien bat iparraldeko klima epelekoak. Haien orri bakunak horzdun edo gingildunak izan daitezke. Fruitua samara txiki bat da, nahiz eta espezie batzuetan hegoak ez diren nabarmenegiak. Ez dituzte, haltzek ('familiaren “Alnus” beste generoaren landareak) bezala, gerba eme zurkarak, heldutasunean desintegratu eta haziak askatzeko zatitzen direnak baino, ez pinaburuen antzeko haltzen gerba eme heldu zurkarak bezalakoak.

Urkiak Lepidoptero espezie askoren beldarren elikagaia dira, begira urkiz elikatzen diren lepidopteroen zerrenda.

Urkidiak dira zuhaitz hauen basoak.

Izena

Baliteke urki izen arrunta birkaren antzeko suster germaniar zahar batetik etortzea. Berkanan erruna proto-germaniarra urkiagatik deitzen da horrela. Betula izen botanikoa Latinezko jatorrizko izena da.

Urkiak izendatzeko euskara baturako onartu ez diren euskalki edo hizkera batzuetan erabilitako beste hitz batzuk: burkhi, bürkhi.

Euskal Herrian eragin handia izan du toponimian eta urkiekin zerikusia duten abizen ugari daude (Urkiaga, Urkidi, Urkizu, Urkiola...).

Espeziak

Begira: urkien sailkapena ere

Ipar Amerikako urkien artean hurrengoak daude
Europa eta Asiako urkien artean hurrengoak daude
Oharra: testu amerikar askok ez dute bereizten B. pendula eta B. pubescens espezieak, kromosoma kopuru ezberdinak dituzten espeziak badira ere

Erabilerak

Urkiak gauza askotarako erabili ahal dira. Haien izerdi, azal, orri, zur, adaxka eta susterrak elikagai, eraikuntzarako gai, sendabide, gai labaintzaileetan eta beste erabilera praktiko batzuetan erabiltzen dira.

Hala ere, latitude handiko tokietan urkia zuhaitz polen alergenikoaren iturri garrantzitsuentzat dute, errinitis alergikoaren pairatzaileen %15-20ak urki polenaren aleei sentibera dela uste dela.

Urkien erauzkinak gozagarritan, larruentzako oliotan eta xaboia edo xanpuaren moduko kosmetikotan erabiltzen dira. Urki galipota, urkien azaletik aterata, gai labaintzaile legez eta medikuntza erabileretan erabiltzen zen. Hortzen gainbehera eragozteko eta, batzuetan, konpontzeko eraginkorra dela erakutsi duen Xylitol gozagarri artifiziala ere atera ahal da urkietatik.

Bielorrusia, Errusia, Finlandia eta Baltikoko estatuetan eta Txinako iparraldean urkiaren izerdia edari freskagarri legez erabiltzen da, eta propietate tonikoak dituela uste dute. Orlegi zurbila eta uraren antzekoa da, zapore apur bat gozoarekin, eta botilaratzen da saltzeko. Urkien izerdiaz kvassa ere egin daiteke. Urki espezie batzuen izerdia urki sirop, ozpin, garagardo, alkohol gabeko edari eta beste elikagai batzuk lortzeko ere erabili ahal da. Astigar siropa ez bezala, urki siropa ekoiztea zaila da, eta beste sukaldaritza-sirop batzuk baino garestiagoa da. Bestalde, urki siropa ez da, ezelan ere ez, astigar siroparen bezain gozoa, eta bera egiteko behar den urkien izerdia astigarrena baino hilabete bat beranduago dago eskuragarri. Sirop hau gehien bat Alaskan (Alaskako urkitik) eta Errusian (zenbait espezietatik) egiten da, beste toki batzuetan askoz gutxiago.

Urki zilarkara (Betula pendula) Finlandiaren zuhaitz nazionala da. Noizean behin finlandiarrek urki zilarkararen orriz betetako adaxka lurrintsuak erabiltzen dituzte euren buruak emeki jotzeko sauna batean. Adaxkak vihta edo vasta deitzen dira. Horren eragina giharretan erlaxagarria da.

Urkia Errusiaren zuhaitz nazionaltzat ere hartzen da; bertan behinola ekain goiztiarreko aste grekoan jainkosa moduan gurtzen zuten.

Urkiak egurrerako erabiltzen dira, pisu unitateko eta bolumen unitateko euren egurraren balio kalorifiko handiagatik.

Urkien orriak tearen antzeko edari diuretikoa egiteko erabiltzen dira eta, baita ere, tindagaiak eta kosmetikoak egiteko baliagarriak diren erauzkinak lortzeko.

Urkien adaxkak batu azaotan eta zigor moduan erabiltzen ziren toki batzuetan.

Ipar Amerikako jatorrizko herri askok estimu handian zuten urkien azala, eta bere arintasuna, malgutasuna eta jausitako zuhaitzetatik kenduta izateko erraztasuna zirela eta, katilu, kanoa eta tipi sendo eta irazgaitz baina arinak egiteko askotan erabiltzen zuten. Azalak betulina eta betulin azido asko du, biak farmakotan erabiliak izateko gaitasuna duten gai fitokimikoak; baita ere, industrian labaintzaile gisa erabiltzeko aukera dutela erakusten duten beste gai kimiko batzuk.

Urkien azala sua pizteko ere erabiltzen da. Azala, dauzkan olioei esker, oso ondo erreko da, eze badago ere.Kontuz ibiliz gero, txinpartarik txikienaz ere erretzen hasiko diren orri guztiz mehetan banatu ahal da.

Urkien garrantzia lehengo eta oraingo erlijio batzuetan ere azpimarratzekoa da.

Urkien zura danborrak egiteko ere erabiltzen da.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urki

Txantiloi:NA lotura