Lasa eta Zabalaren hilketa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Lasa eta Zabala gogoratuz.jpg|thumb|250px|Lasa eta Zabalaren desagerpenaren 25. urteurrena oroitzeko elkarretaratzea, [[Tolosa]]n. Manifestariek bi hildakoen erretratuak daramatzate]]
[[Fitxategi:Lasa eta Zabala gogoratuz.jpg|thumb|250px|Lasa eta Zabalaren desagerpenaren 25. urteurrena oroitzeko elkarretaratzea, [[Tolosa]]n. Manifestariek bi hildakoen erretratuak daramatzate]]
'''Lasa eta Zabalaren hilketa''' [[Euskal Herria]]n [[1983]] urtean [[ETA]]ren aurka izandako [[gerra zikin]]eko hilketa izan zen, non Espainiako Gobernuko kargu politiko eta [[Guardia Zibil]]eko agintari eta kide zenbaitek [[Joxean Lasa]] eta [[Joxi Zabala]] Ipar Euskal Herrian errefuxiatutako [[etakide]] gazteak bahitu, Guardia Zibilaren instalazioetan bortizki torturatu eta azkenik [[Alacant]]era eraman eta bertako landan [[erailketa|erail]] zuten. Bahiketa eta erailketa estatuko aparatuek antolatutako [[GAL]] erakundearen lehenengo ekintza izan zen.
'''Lasa eta Zabalaren hilketa''', [[Euskal Herria]]n izan den [[Gerra zikina Euskal Herrian|gerra zikineko]] gertakari entzutetsu eta gogorrenetakoa da.



[[PSOE]]ren gobernuak antolatu eta zuzenduriko [[GAL]] erakundearen lehen ekintza honetan, kalez jantzitako espainiar [[guardia zibil]]ek [[Joxean Lasa]] eta [[Joxi Zabala]] [[Tolosa]]ko [[ETA]]ko kideak bahitu zituzten [[Baiona]]n ([[Lapurdi]]), haien lagun batek utzi zien autora sartzear zeudenean. Isilpean, [[Donostia]]ra eraman zituzten bahitutako gazteak, eta gobernuaren jabego zen etxe batean sartu zituzten, guardia zibilen eskuetan betiere. Denbora luzez, bi gazte tolosarrak krudelki torturatu zituzten. Operazioaren antolatzaileek, informazio helburuak betetzat eman zituztenean, Lasa eta Zabalaren hilketa agindu zuten. Horretarako, [[Alacant]]era eraman zituzten. Bertan, beren hilobiak eginarazi zizkieten bi gazteei, eta ondotik, buruan tirokatuz hil zituzten. Azkenik, guardia zibilek kare bizia erabili zuten hilobia estaltzeko, gorpuen deskonposaketa azkartze aldera, ahalik eta zantzu gutxien gera zedin.


Lasa eta Zabalarena, espainiar epaitegietara iritsi den gerra zikinarekin loturiko kasu bakarrenetakoa izan zen. Baina espetxe zigorrak gogorrak izan ziren arren, erantzule guztiak aske daude gaur egun.
Lasa eta Zabalarena, espainiar epaitegietara iritsi den gerra zikinarekin loturiko kasu bakarrenetakoa izan zen. Baina espetxe zigorrak gogorrak izan ziren arren, erantzule guztiak aske daude gaur egun.


== Gertakariak ==
== Gertakariak ==
[[1983]]ko [[urriaren 16]]ko 00:30 aldera, kalez jantzitako espainiar [[guardia zibil]]ek [[Joxean Lasa]] eta [[Joxi Zabala]] [[Tolosa]]ko [[ETA]]ko kideak bahitu zituzten [[Baiona]]n, haien lagun batek utzi zien autora sartzear zeudenean. Isilpean, bahitutako gazteak [[Donostia]]ra eraman eta Guardia Zibilak [[Aiete]] auzoan duen [[La Cumbre (Aiete)|La Cumbre]] jauregian sartu zituzten, guardia zibilen eskuetan betiere.
[[1983]]ko [[urriaren 15]] larunbateko gauean, [[Oñati]]n [[Guardia Zibila]]ren konboi bat erasotu zuten eta gizon bat hil zen. Gipuzkoako gobernadore zibila zen [[Julen Elorriaga]] ([[PSOE]]) eta [[Enrique Rodriguez Galindo]] Guardia Zibileko komandantea gertaeren lekura hurbildu ziren. [[Arrasate]]ko ospitalean gaua igaro ondoren, goizeko seirak aldera berri bat jaso zuten Intxaurrondoko kuarteletik: "Frantzian bi erori dira, eta hona ekarriko dituzte".

Gau horretan bertan, [[Oñati]]n [[Guardia Zibila]]ren konboi bat erasotu zuten eta gizon bat hil zen. [[PSOE]] alderdiko [[Julen Elorriaga]]
Gipuzkoako gobernadore zibila eta [[Enrique Rodriguez Galindo]] Guardia Zibileko komandantea atentatu lekura joan ziren. [[Arrasate]]ko ospitalean gaua igaro ondoren, goizeko seirak aldera berri bat jaso zuten Intxaurrondoko kuarteletik: "Frantzian bi erori dira, eta hona ekarriko dituzte", Lasa eta Zabala bahiturik zeuden lekura erreferentzia eginez.

Han, denbora luzez, bi gazte tolosarrak krudelki torturatu zituzten. Operazioaren antolatzaileek, informazio helburuak betetzat eman zituztenean, Lasa eta Zabalaren hilketa agindu zuten. Horretarako, [[Alacant]]era eraman zituzten. Bertan, beren hilobiak eginarazi zizkieten bi gazteei, eta ondotik, buruan tirokatuz hil zituzten. Azkenik, guardia zibilek kare bizia erabili zuten hilobia estaltzeko, gorpuen deskonposaketa azkartze aldera, ahalik eta zantzu gutxien gera zedin.


[[Urriaren 17]] astelehenean, [[Mariano Martinez Colomo]] bi tolosarren iheskidea lanera abiatu zen goizean goiz. Bi egun lehenago Joxi eta Joxeani utzi zien autoa atea zabalik zuela aurkitu zuen. Susmo txarra hartu zuen, geroztik ez baitzituen ikusi. Autoko giltzak itzultzera ere ez ziren gerturatu, eta Joxiren jaka gorria atzeko eserlekuan utzita zegoen.
[[Urriaren 17]] astelehenean, [[Mariano Martinez Colomo]] bi tolosarren iheskidea lanera abiatu zen goizean goiz. Bi egun lehenago Joxi eta Joxeani utzi zien autoa atea zabalik zuela aurkitu zuen. Susmo txarra hartu zuen, geroztik ez baitzituen ikusi. Autoko giltzak itzultzera ere ez ziren gerturatu, eta Joxiren jaka gorria atzeko eserlekuan utzita zegoen.

08:45, 16 urria 2013ko berrikusketa

Lasa eta Zabalaren desagerpenaren 25. urteurrena oroitzeko elkarretaratzea, Tolosan. Manifestariek bi hildakoen erretratuak daramatzate

Lasa eta Zabalaren hilketa Euskal Herrian 1983 urtean ETAren aurka izandako gerra zikineko hilketa izan zen, non Espainiako Gobernuko kargu politiko eta Guardia Zibileko agintari eta kide zenbaitek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Ipar Euskal Herrian errefuxiatutako etakide gazteak bahitu, Guardia Zibilaren instalazioetan bortizki torturatu eta azkenik Alacantera eraman eta bertako landan erail zuten. Bahiketa eta erailketa estatuko aparatuek antolatutako GAL erakundearen lehenengo ekintza izan zen.


Lasa eta Zabalarena, espainiar epaitegietara iritsi den gerra zikinarekin loturiko kasu bakarrenetakoa izan zen. Baina espetxe zigorrak gogorrak izan ziren arren, erantzule guztiak aske daude gaur egun.

Gertakariak

1983ko urriaren 16ko 00:30 aldera, kalez jantzitako espainiar guardia zibilek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Tolosako ETAko kideak bahitu zituzten Baionan, haien lagun batek utzi zien autora sartzear zeudenean. Isilpean, bahitutako gazteak Donostiara eraman eta Guardia Zibilak Aiete auzoan duen La Cumbre jauregian sartu zituzten, guardia zibilen eskuetan betiere.

Gau horretan bertan, Oñatin Guardia Zibilaren konboi bat erasotu zuten eta gizon bat hil zen. PSOE alderdiko Julen Elorriaga Gipuzkoako gobernadore zibila eta Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibileko komandantea atentatu lekura joan ziren. Arrasateko ospitalean gaua igaro ondoren, goizeko seirak aldera berri bat jaso zuten Intxaurrondoko kuarteletik: "Frantzian bi erori dira, eta hona ekarriko dituzte", Lasa eta Zabala bahiturik zeuden lekura erreferentzia eginez.

Han, denbora luzez, bi gazte tolosarrak krudelki torturatu zituzten. Operazioaren antolatzaileek, informazio helburuak betetzat eman zituztenean, Lasa eta Zabalaren hilketa agindu zuten. Horretarako, Alacantera eraman zituzten. Bertan, beren hilobiak eginarazi zizkieten bi gazteei, eta ondotik, buruan tirokatuz hil zituzten. Azkenik, guardia zibilek kare bizia erabili zuten hilobia estaltzeko, gorpuen deskonposaketa azkartze aldera, ahalik eta zantzu gutxien gera zedin.

Urriaren 17 astelehenean, Mariano Martinez Colomo bi tolosarren iheskidea lanera abiatu zen goizean goiz. Bi egun lehenago Joxi eta Joxeani utzi zien autoa atea zabalik zuela aurkitu zuen. Susmo txarra hartu zuen, geroztik ez baitzituen ikusi. Autoko giltzak itzultzera ere ez ziren gerturatu, eta Joxiren jaka gorria atzeko eserlekuan utzita zegoen.

Urriaren 18an albistegiek berri hau eman zuten: "Lau polizia espainiar atxilotu dituzte Hendaian euskal herritar errefuxiatu bat bahitzen saiatzeagatik". Joxi eta Joxeanen ingurukoak okerrena pentsatzen hasiak ziren dagoeneko.

1984ko urtarrilaren 20an, arratsaldeko 16:15etan, Espainiako SER irrati katearen Alacanteko egoitzan dei bat jaso zuten. Nieves Martinez kazetariak hartu zuen telefonoa. Gizonezko ahots batek GALen izenean ari zela jakinarazi zuen.

« Entzun arretaz esango dudana, ez dut berriro errepikatuko. Lasa eta Zabala ETAko kideak erail ditugu. Hil aurretik abade bat eskatu dute, baina ez diegu eman, ez baitzuten merezi. »
Hobia aurkitu zuten Busot herriaren kokalekua, Valentziako Erkidegoan

Ahots anonimoak Alacanteko Busot herrian kokatu zuen gertakaria, eta ondoren deia eten zen. Hasieran garrantzirik eman ez zitzaionez, inoiz ezingo da jakin Lasa eta Zabala benetan 1984ko urtarrilaren 20an hil zituzten edo ez.

Gertaera haren ostean, Tolosan Guardia Zibilak Josu Mujika atxilotu zuen, eta galdeketan hauxe esan zioten: "Lasa eta Zabalarengatik harrapatu zaitugu. Eta badakizu non dauden? Hilda daude, ondo lurperatuta eta urruti."

1985eko urtarrilaren 25ean, ehiztari batek giza gorputzen arrastoak izan zitezkeenak aurkitu zituen Foya de Coves izeneko Busoteko inguru menditsu batean. Hobi batean pertsona baten gorpuzkinak aurkitu zituen eta Busoteko Guardia Zibilaren egoitzara deitu zuen. Lurraren eta karearen azpian bi gorpu aurkitu zituzten. Ahoan trapuak zeramatzaten eta begien parean zintzak zituzten, baita bendak ere. Hobitik 3 metrora Geco motako bala bat atzeman zuten, eta hobian bertan Parabellum erako 9 mm-ko kalibreko beste bat. Garezur batean tiro batek eragindako zuloa atzeman zuten, eta bestean bi. Gorpuak ez zituzten identifikatu, eta Alacanteko udal hilerriko deposituan gorde zituzten.

1995eko udaberrian, Alacanteko Polizia Judizialeko goi karguak, GAL erakundeari egozten zitzaizkion pertsonen desagerpenen kasuei erreparatuta eta kareaz egiten zuten erabilera antzekoaz konturatuta, Busot herrian atzemandako gorpuak Lasa eta Zabalarenak izan zitezkeela susmatu zuen. Gorpuzkinei autopsia eta ADN probak egin ostean, hipotesia baieztatu egin zen. Hamahiru urteren ostean, Lasa eta Zabalaren gorpuak identifikatu zituzten.

1995eko ekainaren 21ean, bi tolosarren gorpuzkinak Euskal Herrira iritsi ziren. Zekartzan hegazkina Hondarribiko aireportuan lurreratu zen arratsaldez. Aireportuko atarian senitarteko, lagun eta herritar ugari bildu ziren bi gazteen senitartekoei babesa eman eta gorpuen bahiketa salatzeko. Ertzaintzaren eta bildutakoen artean istiluak sortu ziren, eta hainbat lagun zauritu ziren. Carlos Bueren epaileak gorpuak heldu bezain laster lurpera zitzaten emandako aginduaren aitzakian, polizia indarrek gorpuak bahitu eta maite zituztenei haiengana gerturatzen utzi gabe eraman zituzten Tolosara.

Hilerrian bildu zirenek ezin izan zieten azken agurra lasai eman GALek eraildako bi gazteei. Ertzaintzak gogor egin zuen senitarteko eta adiskideen aurka, eta hainbat pertsona zauritu zituen. Lasa eta Zabalaren familiek gogor salatu zuten polizia autonomikoaren jarrera. Hurrengo egunean Santa Maria parrokia leporaino bete zen bi gazteei eskainitako elizkizunean.

2000ko maiatzean, Espainiako Auzitegi Nazionalak sententzia atera zuen: Enrique Rodriguez Galindo, Julen Elorriaga, Angel Vaquero, Felipe Bayo Leal eta Enrique Dorado Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu, torturatu, erail eta desagerrarazteagatik 365 urteko kartzela zigorrera kondenatu zituzten. Aipatutako bakar batek ere ez ditu hamar urte eman kartzelan. Denak aske daude eta, lekukoek azaldu dutenez, kartzelan egon ziren bitartean ere "luxuzko preso" gisa hartu zituzten.

2008ko urriaren 18an, berriz ere istilu larriak izan ziren Tolosako herrian, Madrilgo Audientzia Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aginduz Ertzaintzak Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren aldeko omenaldi bat indarrez galarazi baitzuen.

Zenbait herritar zauritu eta 6 atxilotu zituzten gertakarietan. Gerla zikinaren bi biktimen senideek eta herritarrek gogor salatu zuten omenaldia horrela zapuztea, "Joxi eta Joxeanen hiletako irudiak errepikatu" zirela adierazita. Aldarrikatu zutenez, "armen, atxiloketen eta jazarpenaren bidez ez dute lortuko herri honen historia isiltzerik, ez dute Joxi eta Joxeanen oroimena ezabatzerik lortuko".

Jokin Bildarratz Tolosako alkateak (EAJ), bere aldetik, "Madrildik inposatu zaigun beste erabaki baten ondorioa izan da hori" adierazi zuen.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  • Galtzaundi 289 (2008-11-07)

Kanpo loturak