Jump to content

«Emmanuelle Béart»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
| imdb = 0000322
}}
'''Emmanuelle Béart''' ([[Gassin]], [[1963]]ko [[abuztuaren 14]]a) frantziar antzezlea da. [[Guy Béart]] abeslari eta musikagilearen alaba. Lehenengo filma ''Demain les mômes'' (1976) izan zen. Ikasketak Kanadan egin zituen. Han, [[Robert Altman]] zinemagilea ezagututa, antzezle egitea erabaki zuen. Frantziara itzuli zenean, arte dramatikoko eskolak hartu zituen, eta telebistan aritu zen gero. [[Caroline Huppert]]en telefilm batean, [[Marie Antoinette|Maria AntonietaAntonietaren]]ren papera egin zuen. Antzerkian, [[Pierre de Marivaux|Marivaux]], [[Molière]] eta [[Jean Anouilh|Anouilhen]] lanak antzeztu zituen. Zinemari dagokionez, Bigarren Antzezle Onenaren [[Cesar saria]] eman zioten [[Claude Berri]]ren ''[[Manon des sources]]'' (1986) lanagatik. 1989an, arrakasta handia lortu zuen [[Yannick Bellon]]en ''[[Les enfants du désordre|Les Enfants du désordre]]'' lanarekin. Lan horretan, bazterturik bizi den pertsonaia bat lehenera etortzen da antzerkiari esker. Ondoren egin zituen ''[[La Belle Noiseuse]]'' (1991), ''[[Un coeur en hiver]]'' (1992), ''[[Nelly et M. Arnaud]]'' (1995), ''[[L'Enfer]]'' (1994), ''[[Une femme française]]'' (1995) eta ''[[Mission: Impossible (filma)|Mission: Impossible]]''. 2002, Europako Zinemaren Saria eta [[Berlinale]]ko Zilarrezko Hartza irabazi zituen ''[[Huit Femmes]]'' filmari esker.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
252.705

edits