Neandertal: berrikuspenen arteko aldeak
Gramática corregida Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor app edizioa iOS app edit |
|||
8. lerroa: | 8. lerroa: | ||
'''Neanderthalgo gizakia''' edo '''neanderthalak'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> ''[[Homo]]'' generoko [[Pleistozeno]]ko kide desagertu bat da. [[Europa]]ko eta [[Asia]] zentraleko mendebaldean aurkitu dira aztarnak. Neanderthalak batzuetan [[gizaki]]en azpiespezie gisa sailkatzen dira ('''''Homo sapiens neanderthalensis''''') edo beste espezie baten eran ('''''Homo neanderthalensis'''''). Orain dela 250.000-28.000 urte bitarteko epean bizi izan zen. |
'''Neanderthalgo gizakia''' edo '''neanderthalak'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> ''[[Homo]]'' generoko [[Pleistozeno]]ko kide desagertu bat da. [[Europa]]ko eta [[Asia]] zentraleko mendebaldean aurkitu dira aztarnak. Neanderthalak batzuetan [[gizaki]]en azpiespezie gisa sailkatzen dira ('''''Homo sapiens neanderthalensis''''') edo beste espezie baten eran ('''''Homo neanderthalensis'''''). Orain dela 250.000-28.000 urte bitarteko epean bizi izan zen. |
||
== Etimologia == |
|||
'''Neanderthal''' terminoa [[1863]]an sortu zuen [[William King]] anatomistak. Gaur egun ''neanderthal'' idazteko bi modu ezberdin daude nazioartean, izan ere ''Thal'' [[aleman]]ezko hitzaren grafia [[XX. mendea]]ren hasieran aldatu zen, eta gaur egun ''Tal'' erabiltzen da. Esanahia «harana» da. Izen binomiala finkoa denez ''Neanderthalensis'' erabiltzen da, baina hizkera arruntean erdiko ''h'' hori [[erdara]] askotan kentzen da (ez, ordea, [[euskara]]z). |
'''Neanderthal''' terminoa [[1863]]an sortu zuen [[William King]] anatomistak. Gaur egun ''neanderthal'' idazteko bi modu ezberdin daude nazioartean, izan ere ''Thal'' [[aleman]]ezko hitzaren grafia [[XX. mendea]]ren hasieran aldatu zen, eta gaur egun ''Tal'' erabiltzen da. Esanahia «harana» da. Izen binomiala finkoa denez ''Neanderthalensis'' erabiltzen da, baina hizkera arruntean erdiko ''h'' hori [[erdara]] askotan kentzen da (ez, ordea, [[euskara]]z). |
||
16:16, 23 urria 2018ko berrikusketa
Neandertal | |
---|---|
Pleistozeno berantiar | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Hominidae |
Generoa | Homo |
Espeziea | Homo neanderthalensis |
Banaketa mapa | |
Neanderthalgo gizakia edo neanderthalak[1] Homo generoko Pleistozenoko kide desagertu bat da. Europako eta Asia zentraleko mendebaldean aurkitu dira aztarnak. Neanderthalak batzuetan gizakien azpiespezie gisa sailkatzen dira (Homo sapiens neanderthalensis) edo beste espezie baten eran (Homo neanderthalensis). Orain dela 250.000-28.000 urte bitarteko epean bizi izan zen.
Neanderthal terminoa 1863an sortu zuen William King anatomistak. Gaur egun neanderthal idazteko bi modu ezberdin daude nazioartean, izan ere Thal alemanezko hitzaren grafia XX. mendearen hasieran aldatu zen, eta gaur egun Tal erabiltzen da. Esanahia «harana» da. Izen binomiala finkoa denez Neanderthalensis erabiltzen da, baina hizkera arruntean erdiko h hori erdara askotan kentzen da (ez, ordea, euskaraz).
Morfologia
Haren garaiera Homo sapiensaren antzekoa zen, baina hala besoak nola zangoak laburragoak zituen. Gihar sendoak zituzten, eta ondorioz pisu handiagoa. Ondorioz, neanderthalen hezurren bolumena ere handiagoa zen. Gizaki indartsuak ziren. Era berean, haien garezurrak Homo sapiensarenak baino bolumen handiagoa zuen: 1500 - 1600 cm3 bitarte. Horretaz gainera, gaur egungo gizakiekin alderatuta, hauek ziren neanderthalen bereizgarri nagusiak:
Hobi suprainiakoa
Fosa suprainiakoa toru okzipitalaren gainean dagoen sakonune eliptiko bat da. 20 eta 45 milimetro arteko zabalera du eta 10 bat mm. altueran. Ia beti inguruan duen hezur altxatuak hiruki itxura du. Hiruki honen goiko erpina erdigunean dago eta oinarria toru okzipitalaren gainean. Hobi hau Neanderthalgo gizaki gehienetan deskribatzen da.[2]
Ezaugarri hau Europako antzinako Homo sapiens batzuetan ere agertzen da, baina itxura ezberdina du. Neanderthalengan egitura zulatua du, agian birxurgatzen bat dela eta. Gainera hobia askoz markatuagoa da, Homo sapiensengan erdialdean eta borobilagoa da. Gainera hirukiaren erpina beherantz zuzendua dago.[3]
Toru okzipitala
Toru okzipitala kaskezurraren atzealdean neanderthalek duten ezaugarrietako bat da. Toru hau horizontala da eta bere zabalera bertikala konstantea da hedadura osoan zehar. Ez du jarraipenik alboetan. Ezaugarri hau Europako antzinako Homo sapiens batzuetan ere agertzen da, baina ez gaur egun.[3]
Prozesu mastoidea
Prozesu mastoidea burezurraren behealdean dagoen muinotxo bat da. Neanderthalek entzunbidearen atzealdean zuten muinotxo hau, baina ez da jaisten alboetarantz, baizik eta atzerantz eta gorantz hedatzen dela, inzisura parietalerantz, gandor supramastoidearekiko paralelo.[2]
Gandor okzipitomastoidea
Batzuetan gandor okzipitomastoidea handiagoa da prozesu mastoidea baino. Beste batzuetan luzera bera dute. Neanderthalengan gandorraren eta hezurraren arteko bereizketa hobi handi batekin egiten da. Bai Homo erectus bai Homo sapiensengan hobi hau gandorraren albo batean agertzen da eta inzisura digastrikoa deritzo.
Hortzeria
Hortzerian hiru dira ezberdintasun nagusiak:
- Atzeko haginek askoz higadura handiagoa dute gaur egungo gizakiengan baino, baita haginak asko erabiltzen dituzten artean ere. Baliteke neanderthalek haginak hirugarren esku gisa erabiltzea, gauzak heldu eta lantzeko. Gainera tresnak erabili izanagatik cut-mark deritzonak dituzte aurreko hortzetan.
- Goiko letaginek mingainaren aldean esmaltezko hobiak dituzte, pala itxurarekin. Badirudi honela higadura ekiditen zela.
- Neanderthalen haginek pulparen eremua handiagoa zuten eta sustraiak elkarturik agertzen ziren (taurodontismo izeneko egitura bat). Hagin taurodontoek azalera handiagoa eskaintzen diote higadurari.
Gaur egungo gizaki populazio batzuek ere antzeko egiturak dituzte, hala ere.[4]
Kokotsik ez
Homo sapiensek kokotsa dute, baina beste hominidoen artean egitura hau ez da agertzen. Beraz fosil batek kokotsa badu automatikoki Homo sapiens giza sailkatzen da.
Toru supraorbitarioa
Toru supraorbitarioa begien gainean agertzen den toru bat da. Ikusten erraza da, begien gainean, arku itxura baitu, sekzioa borobildua da eta bi begien arteko tartean jarraikortasuna du. Toru hau oso argi agertzen da begien zentruaren gainean baina alboetarantz desagertzen doa. Orokorrean hutsik agertzen da eta oso garatua.[5][6] Toru hau Homo generoan garatzen joan da eta neanderthalen garaikideak ziren gizaki modernoengan ere agertu ahal zen. Neanderthalengan ezberdina da, ordea: bi begien artean jarraikortasuna du eta bere atzean bekokia berehala doa atzerantz.
Hioides hezurra
Hioide hezurra ez da erraz fosilizatzen eta gainera ez dago fisikoki beste hezurrekin lotuta. Horregatik hezur honen kokapen zehatza jakitea oso zaila izaten da. Baina hezur honek buruhezurra, baraila, mihia, laringea, faringea, bularrezurra eta lepauztaia batzen dituzten gihar eta ligamentuak ditu eta horregatik beste gauza askoren artean hitz egiteko gaitasunaren arduradunetako bat da. Bere posizioa eztabaidagai dago eta autore batzuen arabera ez ziren gai izango a, i eta u soinuak egiteko,[7] beste batzuen arabera posible litzateke mihia beste modu batez mugituko balute[8]. Bestetik hezurra gizakiarenaren nahiko antzekoa da.
Belarriaren barnealdea
Belarriaren barnealdea ez da berdina neanderthalengan eta Homo sapiensengan. Ezaugarri hau askotan espezieak definitzeko erabiltzen denez, nahiko eztabaidatua da hori ere. Labirintoak itxura ezberdina du eta baliteke hau harremanetan egotea gizakiaren mugimendu ezberdinekin.[9] Bestetik mailua handiagoa da gaur egungo gizakiek dutena baino eta angelua ere irekiagoa da. ingudea ere ezberdina da, prozesu zuzena luzeagoa baita, artikulazioa altuagoa da eta angelua zorrotzagoa baita. Estribua ezberdina bada ere gaur egungo gizakien aldakortasunaren barruan kokatu daiteke.[10][11]
Fosa kaninoa
Fosa kaninoa letaginen gainean agertzen den fosa bat da. Depresio hau Homo sapiens gehienetan agertzen da, baina ez da hala gertatzen Neanderthalgo gizakiengan. Hauetan itxura puztua izango luke. Hala ere baliteke itxura hau ez izatea bi espezie identifikatzeko ezaugarri bat, baizik eta aurpegiaren formaren arabera agertu daitekeen zerbait bezala.[12]
Foramen mentala
Foramen mentala kokotsaren inguruan dagoen zulo bat da, barailan dauden bietatik bat. Bertatik nerbio bat eta hainbat zain pasatzen dira. Gaur egungo gizakien kasuan %63ak bigarren aurreko haginaren azpian dute,[13] baina neanderthalengan gehienetan lehenengoan aurki daiteke.[14]
Sudurraren barnealdeko egiturak
Sudurraren barnealdeko egitura ezberdina zuten neanderthalek. Are eta gehiago, dirudienez zuten itxura ezberdina zen beste ugaztun guztiekin alderatuta.[15] Sdurraren barne marginean proiekzio bat dute erdialdean bertikalki ondo garatua. Ez zeukaten lakrimalaren gainean hezurrezko zapairik. Beste autore batzuen arabera hezur hauek apurturik daude eta horregatik gertatzen da autapomorfia hau.[16]
Hala ere dudarik ez dagoena da sudurarren itxura berezia dena: aurpegiaren tamainarekin alderatuta oso handia da. Aurpegiaren planoarekiko asko ateratzen zen sudurra eta horregatik euren itxura aurpegi oso luzea izatearena zen, aurrerantz botata egongo balitz bezala.
Aldakaren forma
Aldaken forma ezberdina da gaur egungo gizakiekin alderatuta. Diferentziarik nagusiena emeek eta arrek forma bera dutela da, nahiko borobildua. Gaur egungo gizakiek, gainera, aldaka estuagoak dituzte, bai ar zein emeen artean. Aldakak hala ere zabalagoak dira latitude altuetan eta hori izan zitekeen arrazoietako bat.[17] Iskion hezurra ere ezberdina da, primitiboagoa zelarik Neandertalen artean. Tamalez ez da ezagutzen Homo erectus en iskion hezurraren forma eta, beraz, ezin da jakin zein izan den bakoitzaren arbaso zuzena ikuspegi hau erabilita.[18]
Erreferentziak
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- ↑ a b SANTA-LUCA, A. P. 1978. A re-examination of presumed Neandertal-like fossils. Journal of Human Evolution, Volume 7, Issue 7, November 1978, Pages 619-636
- ↑ a b SMITH, FRED H., JANCOVIĆ, IVOR, KARAVANIĆ, IVOR. 2005. The assimilation model, modern human origins in Europe, and the extinction of Neandertals. Quaternary International, Volume 137, Issue 1, July 2005, Pages 7-19
- ↑ STANFORD, CRAIG, ALLEN, JOHN S., ANTON, SUSAN C., 2005. Biological anthropology: the natural history of humankind. Pearson Education. ISBN 0-13-182892-4
- ↑ ARSUAGA, JUAN LUIS & MARTINEZ, IGNACIO. 1998. La especie elegida. Temas de hoy. ISBN 84-8460-463-2.
- ↑ JONES, STEVE, MARTIN, ROBERT, PILBEAM, DAVID ed. 1992. The Cambridge encyclopedia of human evolution. Cambridge University Press. ISBN 0-521-32370-3
- ↑ LIEBERMAN, PHILIP. 2005. Current views on Neanderthal speech capabilities: A reply to Boe et al. (2002). Journal of Phonetics. Volume 35, Issue 4, October 2007, Pages 552-563. doi:10.1016/j.wocn.2005.07.002
- ↑ BÖE, LOUIS-JEAN, HEIM, JEAN-LOUIS, HONDA, KIYOSHI, MAEDA, SHINJI. 2002. The potential Neandertal vowel space was as large as that of modern humans. Journal of Phonetics (2002) 30, 465–484. doi:10.1006/jpho.2002.0170.
- ↑ SPOOR, FRED, HUBLIN, JEAN-JAQUES, BRAUN, MARC, ZONNEVELD, FRANS. 2003. The bony labyrinth of Neanderthals. Journal of Human Evolution, Volume 44, Issue 2, February 2003, Pages 141-165
- ↑ QUAM, ROLF & RAK, YOEL. 2007. Auditory ossicles from southwest Asian Mousterian sites. Journal of Human Evolution, Volume 54, Issue 3, March 2008, Pages 414-433
- ↑ ARENSBURG, B., PAP, I., TILLIER, A-M. & CHECH, M. 1996. The Subalyuk 2 Middle Ear Stapes. International Journal of Osteoarchaeolojy, vol. 6: 185-1 88 (1996)
- ↑ MADDUX, SCOTT D., FRANCISCUS, ROBERT G. 2009. Allometric scaling of infraorbital surface topography in Homo. Journal of Human Evolution 56 (2009) 161–174.
- ↑ JAFFAR AA, AL-ZUBAIDI AF, AL-SALIHI AR. 2002. Anatomical features of clinical significance in dry mandibles. Iraqi Dental Journal; 29:99-118
- ↑ TATTERSALL, IAN. 1995. The Last Neanderthal. American Museum of Natural History. ISBN 0-02-860813-5
- ↑ TATTERSALL, IAN & SCHWARTZ, JEFFREY. 2000. Extinct Humans. Westview Press. ISBN 0-8133-3482-9
- ↑ FRANCISCUS, ROBERT G. 1998. Neandertal nasal structures and upper respiratory tract “specialization”. PNAS February 16, 1999 vol. 96 no. 4 1805-1809
- ↑ FRANCISCUS, ROBERT G. 2009. When did the modern human pattern of childbirth arise? New insights from an old Neandertal pelvis. PNAS June 9, 2009 vol. 106 no. 23 9125-9126
- ↑ MARCHAL, FRANÇOIS. 2000. A new morphometric analysis of the hominid pelvic bone. Journal of Human Evolution (2000) 38, 347–365. doi: 10.1006/jhev.1999.0360
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neandertal |
- Neanderthalgo gizakiari buruzko artikulua, Argia.
- Neanderthalen dietari buruzko artikulua, Argia.
- Neandertalak, gugandik ez hain desberdinak Zientzia.net (2011)
- Neandertalen Akilesen tendoia Zientzia.net (2011)